Mediterraneo itsasoa

2023/02/25 - 12:35
Ortonako portuan lehorreratu dituzte asteartean Aita Marik erreskatatutako 40 lagunak
Gehiegi kargatutako burdinazko txalupa batean zihoazen 40 lagun erreskatatu zituen Aita Marik, Lanpedusatik gertu. Erreskatatuen artean, 11 emakume eta 2 haurtxo daude.

2023/02/21 - 19:22
Aita Marik 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Erreskatatutako migratzaileak gehiegi kargatutako txapazko txalupa batean zihoazen; tartean, bi adingabe daude.
2023/02/18 - 19:14
Aita Mari portura iritsi da eta lehorreratu ditu erreskatatutako 31 migratzaileak
01:40 aldera ailegatu da Civitavecchiara, tartean 10 adingaberekin, horietako bat hiru hilabetekoa, eta beste sei gurasorik gabe. Dena ondo badoa, gaur gauean Mediterraneora itzuliko da ontzia, berriz ere.

2023/02/18 - 12:36
Aita Mari ontzia portura iritsi da, erreskatatutako 31 migratzailerekin
01:40 aldera ailegatu da Civitavecchiara, tartean 10 adingaberekin, horietako bat hiru hilabetekoa, eta beste sei gurasorik gabe.

2023/02/16 - 14:14
Aita Marik 31 pertsona salbatu ditu bere lehen erreskatean, 10 haur tartean
Umeen artean, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat zeuden. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, Italiak bi egunetara dagoen Civitavecchiako portuan (Erromatik gertu) eman die lehorreratzeko baimena.

2023/02/16 - 14:11
Mediterraneoan txalupa batean zihoazen 31 migratzaile erreskatatu ditu Aita Marik
Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gipuzkoarraren Aita Mari erreskate-ontziak 31 etorkin erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan, egurrezko txalupa txiki batetik. Horien artean 11 emakume eta 10 haur zeuden, horietako bat 3 hilabeteko haurtxo bat.
2023/02/10 - 13:35
Abian da Aita Mariren bederatzigarren misioa
Eskifaia prest agertu da ahal duen pertsona gehien onik erreskatatzeko. Itsasoratzearekin batera, "Aita Mari Review" formatu digital bereziaren lehen atala eskainiko du "Gaur Egun" albistegiak, 20:00etan.
2023/02/10 - 12:57
Aita Mari ontzia Mediterraneo Erdialderantz abiatu da
SMH gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate-ontzia Vinaroseko portutik abiatu da gaur goizean Mediterraneo Erdialdera, banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ondoren.

2023/02/10 - 10:34
Bere bederatzigarren erreskate misiora abiatu da Aita Mari
Hilabeteak portuan eman ondoren, eta joan den astean Espainiako Gobernuaren baimena jaso ostean, ontzia gaur goizean itsasoratu da Mediterraneora bidean, migratzaileak erreskatatzen saiatzeko.
2023/02/09 - 21:18
Mikel San Sebastián: 'Aita Mari ontziko tripulazioa prest eta gogotsu dago'
Aita Mari bihar itsasoratuko da bere bederatzigarren erreskate misioa aurrera eramateko. Banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ondoren, bizitzak babesten jarraitzeko prest dago.

2022/12/31 - 17:29
Aita Mari prest da urtarrilean itsasoratzeko, Italiako Gobernuaren dekretuak erreskateak zaildu arren
Iñigo Mijangos SMHko presidentearen iritziz, Italiako Gobernuaren dekretua ez da legezkoa, eta, gainera, tranpa bat da "ontziak entretenituta izateko, eta horrela, erreskateak egin ditzatela eragozteko".

2022/11/11 - 13:12
''Ocean Viking'' ontzia Frantziaren Tolongo itsas basera iritsi da, Italiaren baimenik ez jaso ondoren
Giorgia Melonik esan du "erasokorra" eta "neurrigabea" dela Frantziaren erreakzioa. Urtea hasi zenetik, Italiak 90.000 migratzaileri utzi diela sartzen gogoratu du.
2022/11/07 - 11:27
Aita Marik atzeratu egin du Mediterraneoko erreskate misioa, Italian ontzia "atxilotu" dezaketelakoan
Castelloko Itsas Kapitaintzak gobernuz kanpoko erakundeari eskatu dio urtea amaitu arte Espainiako uretan egoteko, Italiako gobernu berriaren jarrera "hobeto ezagutzeko" zain.
2022/11/06 - 19:31
Legez kanpoko ''lehorreratze selektiboak'' egiten hasi da Italia
"Humanity 1" erreskate-ontziak 174 migratzaile zeramatzan. Gobernu-langileak ontzira igo dira eta emakumeei eta haurrei bakarrik lehorreratzeko baimena eman diete. Gainerako migratzaileak nazioarteko ureetara itzularaziko dituzte.
2022/11/06 - 15:25
Melonik migratzaile "zaurgarriak" porturatuko ditu, eta gainerakoak nazioarteko uretara itzularaziko ditu
Italiako Gobernuak dekretu bat sinatu du igande honetan, Geo Barents ontzi humanitariotik 144 pertsona, zaurgarrienak, lehorreratzeko. Bitartean, gainerakoak nazioarteko uretara itzularaziko dituzte. 700 pertsona inguru daude orain porturatzeko zain, herrialdeko uretan.
2022/11/05 - 19:19
GKEen hiru ontzi Italiako uretan dira 846 migratzailerekin, porturatzeko zain
Italiako Gobernuak aurreratu du pertsona behartsuenak bakarrik hartuko dituela eta portu itxien politikan jarraituko duela.
2022/10/09 - 16:35
Kezka handia elkarte humanitarioen artean, Giorgia Meloniren arrakastaren ostean
Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen aritzen diren elkarteek diotenez, litekeena da porturatzeko arazoak areagotzea. Aita Mari ontzia hurrengo misioa prestatzen ari da, eta horixe bera helarazi digute.