Memoria Historikoa
2024/05/03 - 13:11
Giza eskubideen kontrakoak direlakoan, PPren eta Voxen "konkordiaren legeak" kritikatu ditu NBEk
Nazio Batuek memoria historikoa defendatzeko "beharrezkoak diren neurriak" hartzeko deia egin diote Espainiako Gobernuari. Estatuko Memoria Demokratikoaren Legea mugatu nahian arauak ari dira Valentzian, Gaztela eta Leonen eta Aragoin.
2024/04/30 - 18:32
Gerra Zibileko biktimen familiak Cuelgamuroseko kriptak bisitatzen hasi dira, desobiratze lanak ikusteko
Atzo, lehen 15 familia sartu ahal izan ziren; horietatik 4 euskaldunak. Jasone Aretxabaletak eta Iñigo Artetxek kontatu diote ETBri han bizitakoa. Bertan sartzeak eragindako korapiloa askatzeak luze joko diela esan dute.
2024/04/28 - 18:23
Angel Egaña gudaria omendu dute haren gorpuzkiak Valladolideko hilobi batetik atera ostean
1938ko ekainaren 2an hil zuten Valladoliden, 24 urte zituela. Egañaren gorpuzkiak Valladolideko El Carmen hilerriko hobi batean egon dira, eta bertako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak errekuperatu ditu. Gerora, Gogorak identifikatu ditu.
2024/04/28 - 18:20
Angel Egaña gudariaren omenezko ekitaldia egin dute Arrankudiagako Udalak eta Gogorak
Arrankudiagan jaioa, Padura batailoiko teniente izan zen Egaña Euskadiko Gudarostean. Armada matxinatuak Santoñan (Kantabria) atxilotu zuen. Han, epaitu, eta heriotza zigorra ezarri zioten.
2024/04/26 - 19:38
Gernikak bonbardaketaren sirena hotsak entzun ditu berriro, 87. urtemugaren egunean
Goizean hasi dira ekitaldiak, George Steer kazetari britainiarrari omenaldia eginda eta Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika sariak banatuta. Arratsaldean, sirena hotsak entzun ondoren, biktimak omendu dituzte hilerrian.
2024/04/26 - 14:32
Eusko Jaurlaritzak Gernikako klaratarren komentua erosi du, Bakearen Museoari bultzada emateko
Gernikako Juntetxearen ondoko eraikinak "memoriari lotutako guneak" bihurtuko dira horrela.
2024/04/26 - 00:33
Pintada faxistak Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduren egoitzan
Esbastika bat, eta "Caidos no se toca" edo "Asiron narizon" bezalako leloak agertu dira koalizioaren egoitzako hormetan. Alde Zaharrean kutsu politiko beretsuko pintadak errepikatu dira, "Arriba España" edo "Viva Cristo Rey" bezalako esloganekin.
2024/04/25 - 20:03
Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat egingo du "laster"
Joan den astean Foru Gobernuak indarkeria mota horren lehen 12 biktimen aitortza iragarri ostean, Nafarroako Exekutiboak esan du ekitaldi publikoa "beste urrats bat" izango dela "erreparazio eta aitortza prozesu horretan".
2024/04/25 - 16:35
Leizaola lehendakaria erbestetik ezkutuan itzuli zen Aberri Eguna oroituz
Inoiz argitaratu gabeko irudien bitartez, Jesus Maria Leizaola erbesteratutako lehendakariak muga zeharkatu zuen eguna hobeto ezagutu ahal izan dugu. Fede Bergaretxe jeltzaleak, gerora Basauriko alkatea izan zena, bere autoan eraman zuen Leizaola.
2024/04/22 - 16:04
Memoria demokratikorako leku gisa izendatu dute Gernika-Lumo
Iñigo Urkulluk Gernikako memoriarekiko konpromisoa berretsi du, eta biktimen omenezko mausoleoa edo Bakearen Museoa konpromiso horren isla direla nabarmendu du.
2024/04/19 - 12:46
Etxebarrin aurkitutako lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak
Itsas armadako jaurtigaia zen, Gerra Zibilekoa; 385 kilogramo zituen, eta ia metro bateko luzera.
2024/04/18 - 21:50
Idoia Zabalza: ''Lehen eta bigarren mailako biktimak ez egotea aurrerapauso handia da''
Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen 12 biktima aitortu ditu, besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Arregi eta Mikel Zabalza. Albistea jakin berritan, EITBrekin hitz egin du Idoia Zabalzak, Mikelen arrebak.
2024/04/18 - 14:15
Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren lehen 12 biktimak aintzatetsi ditu
Nafarroako Gobernuak aurrenekoz aitortu ditu biktima gisa Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi. Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak atzera bota ditu lau eskaera, eta prozeduraren fase desberdinetan dauden beste 60 espediente aztertzen ari da.
2024/04/14 - 21:42
Mendizale batek Gerra Zibileko granada bat aurkitu du Elgetan
Ertzaintzak mendizaleak aurkitu duen lekuan bertan eztandarazi du, 14:00ak aldera.
2024/04/14 - 13:25
Jaurlaritzak urtero omenduko ditu, apirilaren 14an, Saibigaingo gudaren biktimak
Gutxienez 128 pertsona desagertu ziren borrokaldi hartan, gehienak euskal herritarrak eta asturiarrak.
2024/04/13 - 22:31
Gernika-Lumoko hirigune osoaren 'Memoria Demokratikoaren Leku' izendapena argitaratu du BOEk
Estatuko Aldizkari Ofizialak larunbat honetan argitaratu du 2023ko abuztuaren 1ean iragarri zen erabakiaren adierazpen ofiziala.
2024/04/11 - 07:00
''Album ilustratuen bidez eskoletan gai gatazkatsuak lantzea oso baliagarria da''
Lehen Hezkuntzako ikasleekin generoa, memoria historikoa edo migrazioa bezalako gai gatazkatsuak lantzeko GATAI (gatai.eus) proiektu pilotua abiatu du EHUko irakasle talde batek. Hala, album ilustratuen bidez gizartean pil-pilean dauden gaiak jorratu dituzte Gipuzkoako hainbat ikastetxetan.
2024/04/07 - 14:39
Gurseko kontzentrazio esparruko biktimak omendu dituzte, tartean euskaldun asko
Eusko Jaurlaritza duela 85 urte Bearnon zabaldu zen Gurseko kontzentrazio esparruan egindako omenaldian izan da igande honetan. Ia 6.000 euskal herritar baldintza negargarritan izan zituzten 1939 eta 1946 artean bertan.
2024/04/06 - 00:27
Eroritakoen Monumentua eraistea eskatzeko protesta egin dute berriro Iruñean
Hogei bat elkarte memorialistek protesta egin dute koadro erakusketa bitxi baten bidez. Urtasun artistaren lanak dira. Elkarteen arabera, monumentua eraistea da bide bakarra familien memoria eta egia, justizia eta erreparazioa errespetatzeko.
2024/04/04 - 15:34
Paco Etxeberriak Cuelgamuroseko laborategi forentsearen zirrikituak erakutsi dizkio Pedro Sanchezi
Pedro Sanchez Cuelgamuros Haranean izan da, familiek eskatutako frankismoaren 160 biktima desobiratzeko eta identifikatzeko egiten ari diren lanak bertatik bertara ezagutzeko.