Memoria Historikoa
2022/07/28 - 14:36
Bizkaiko lehen Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute Urduñan
60 pertsonaren gorpuzkiak hartzeko prest dago, eta Euskadiko bigarrena da; izan ere, Elgoibarren beste bat dago. Urduñako kontzentrazio esparruko errepresaliatuen eta hildakoen hainbat senide izan dira ekitaldian.
2022/07/28 - 14:11
Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa ireki dute: "Herrialde baten memoriaren eta duintasunaren sinboloa da"
Gogora Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bultzatuta, Bizkaian inauguratutako lehenengoa da, eta Euskadiko bigarrena. Urduñako kontzentrazio esparruko errepresaliatuen eta hildakoen hainbat senide izan dira ekitaldian.
2022/07/26 - 18:29
Hamar fusilaturen gorpuzkiak atera dituzte Baternaingo hiru hobitatik
Litekeena da gorpuak 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan Iruñeko kartzelatik ateratako lagunenak izatea. 1936ko udan eta 1937ko aurreneko hilabeteetan, fusilamenduak eta hobiratze klandestinoak izan ziren Baternainen.

2022/07/21 - 16:04
Aranzadik indusketak egin ditu auzolandegian Zizurkilgo Saseta defentsa sisteman
1936an altxamentu militarrari aurre egiteko erresistentzia puntuetako bat izan zen Sasetakoa (Zizurkil, Gipuzkoa). Aranzadi zientzia elkarteak indusketak egin ditu bertan puntu honen garrantzia argitzeko.

2022/07/14 - 23:09
Memoria Demokratikoaren Legea, krisiaren aurkako neurriak eta Konstituzionala berritzeko erreforma, onartuta
Guztira, talde parlamentarioek 138 proposamen aurkeztu dituzte, baina 41 soilik onartu dira, tartean, PSOErenak (15), EAJrenak (7) eta PPrenak (4).
2022/07/14 - 23:05
Memoria Demokratikoaren Legearen gako nagusiak
Besteak beste, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar desagertutako pertsonen bilaketa, eta 1978tik 1983ra egindako giza eskubideen urraketen ikerketa jasotzen ditu lege berriak.

2022/07/14 - 22:29
Kongresuak argi berdea eman dio Memoria Demokratikoaren Lege berriari
Kongresuak argi berdea eman dio Memoria Demokratikoaren Lege berriari. Besteak beste, euskal alderdien babesarekin atera da aurrera, baina polemikarekin eta Alderdi Popularraren kritika gogorrekin.
2022/07/14 - 14:04
Elkarretaratzea Kongresuaren atarian, Memoria Demokratikoaren Legea onartuko den egunean
Memoriaren aldeko elkarteek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Diputatuen Kongresuaren aurrean, Memoria Demokratikoaren Legea onartuko den egunean.

2022/07/13 - 18:22
Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Lege aurreproiektua hilabete honetan onartuko du
Aitor Esteban EAJko bozeramaileari erantzuteko txandan iragarri du Pedro Sanchezek. "Konpromisoa aurreproiektua uztailean onartzea da", azpimarratu du Espainiako gobernuburuak.
2022/07/09 - 16:46
Euskal gizartearen erantzun irmoa Miguel Angel Blancoren bahiketa eta hilketaren aurrean, duela 25 urte
Miguel Angel Blancoren bahiketak eta hilketak zirrara eragin zuen euskal gizartean duela 25 urte. Hiru egunean zehar, milaka izan ziren elkar hartuta ETAri eta babesa ematen zietenei nahikoa zela esateko kalera atera zirenak. Hauxe da egun haietan gizartearen gehiengo zabal batek emandako erantzuna.
2022/07/08 - 18:22
Inpunitatearen aurrean "justizia" eskatu du Iruñeak, German Rodriguezen hilketaren 44. urteurrenean
Sanfermines 78: Gogoan! Elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak bat egin dute 78ko San Ferminetako gertaerak salatzeko. "Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermea" eskatu dituzte.

2022/07/05 - 15:54
Memoria legeak terrorismoaren biktimen trataera berbera eman diezaiela eskatu dute frankismoaren biktimek
Frankismoaren biktimen senideek uste dute onartu bidean dagoen memoria demokratikoko legea ez dela nahikoa ez baitie bermatzen egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea.
2022/07/04 - 20:38
Memoria Demokratikoaren Legeak aurrera egin du Konstituzio Batzordean, EAJren eta EH Bilduren babesarekin
Kongresuko Konstituzio Batzordeak lege proiektua onartu du, PSOEk eta Unidas Podemosek euskal alderdiekin akordioa lortu ostean. PPk, Ciudadanosek eta Voxek aurka bozkatu dute, eta ERC abstenitu egin da.
2022/07/01 - 16:10
Sanfermines 78: gogoan!-ek eta peñek elkarrekin omenduko dituzte lehen aldiz 1978ko biktimak, uztailaren 8an
Elkarretaratzea egingo dute Poliziak hildako German Rodriguezen eta gainerako biktimen alde, eta minutuko isilunea egingo dute zezen plazan.

2022/06/29 - 19:14
Gogorak memoriaren museoa izango du Bilboko egoitzan, 2023ko amaieran
Proiektua aurtengo laugarren hiruhilekoan lizitatu eta esleituko da. Obrak 2023ko hasierarako aurreikusita daude, eta zazpi hilabeteko epea izango dute burutzeko. Federico Sorianok diseinatutako espazioak 540 metro karratuko azalera eta zazpi areto izango ditu.
2022/06/29 - 19:01
EH Bildu: "La Cumbre memoria-gune bilakatuta, Lasak eta Zabalak jasandako torturak aitortzea lortuko dugu"
EH Bilduk akordioa egin du Espainiako Gobernuarekin Donostiako La Cumbre jauregia eta Ezkabako gotorlekua memoria-gune bilakatzeko.

2022/06/28 - 15:46
Memoria demokratikoaren legea aurrera aterako da EH Bilduren babesarekin
Besteak beste, Cumbre jauregia Donostiako Udalari lagatzea, Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzea, auzitegi frankisten epaiak legez kanpokotzat jotzea eta legea aplikatzeko denbora-muga 1983 amaierara arte luzatzea adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin.
2022/06/27 - 21:25
Ernairen ordezkari legala deklaratzera deitu dute Buruntzako gurutzearen eraisketa dela eta
Ikur frankista 2021eko abenduaren 18an bota zuten, eta Ernaik eraisketaren irudiak zabaldu zituen sare sozialetan.
2022/06/25 - 22:04
Manifestazioa egin dute Iruñean, torturen aitortza eskatzeko
Nafarroako Torturatuen Elkarteak "aitortza" eta "erreparazioa" eskatu ditu, Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunean.