Mendebaldeko Sahara
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.
Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean
Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.
Fronte Polisarioak errefusatu egin du NBEren ebazpena, eta "autodeterminazio eskubidea" aldarrikatu du baldintza "negoziaezin" gisa
Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimenduak salatu duenez, "Marokoren okupazioa legitimatu egiten du" autonomia proposamenak.
Mohamed VI .ak dio Marokok "kapitulu berri bat" ireki duela Mendebaldeko Sahararako bere planak NBEren babesa jaso ondoren
Marokoko erregeak Tindufen errefuxiatuta dauden sahararrei dei egin die "aukera historiko hau" aprobetxa dezaten "familiekin biltzeko", eta Aljeriako presidenteari "elkarrizketa zintzoa eta anaiartekoa" egiteko eskatu dio.
Saharar autonomiarako Marokoren plana hartu du oinarri Segurtasun Kontseiluak, eta beste urtebetez luzatu du bere misioa
Marokoren plana "irtenbide justu eta iraunkor bakarra" dela uste du AEBko proposamenak, eta aurrera atera da, Aljeria, Txina eta Errusiaren abstentzioarekin.
Foru Parlamentuak harrera egin die Nafarroan oporretan dauden adingabe sahararrei
Nafarroako Parlamentuak harrera familiekin uda igarotzen ari diren 100 bat haur saharar hartu ditu gaur. Ekitaldian, Foru Ganberako presidente Unai Hualdek ongietorria eman die haurrei, eta Tindufeko kanpalekuetako arazo burokratikoengatik haien etorreraren izandako atzerapena aipatu du.
Atzerapenarekin bada ere, iritsi dira Saharako haurrak Euskal Herrira
Agiriak tramitatzeko izan dituzten arazoen ondorioz, 15 egun beranduago iritsi dira Euskal Herrira Saharako 213 neska-mutikoak. Orain bertako familietan edota aterpetxeetan igaroko dute uda abuztu bukaera arte. Behar dituzten osasun frogak egiteaz gainera, elikadura hobetzea eta basamortuko 50 graduko tenperaturak ekiditea da Oporrak Bakean ekimenaren helburua.
Pasaporteekin izandako arazoa konponduta, Saharako haurrak datorren astean iritsiko dira Euskal Herrira
Saharatik uda igarotzera etortzen diren haurrak aste honetan ziren iristekoak Euskal Herrira. Baina pasaporteekin izandako arazoen ondorioz, ezin izan dute hegazkinik hartu.