Mendiko istripuak
2021/08/01 - 20:07
Mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Toloño mendilerroaren inguruan istripua izan ostean
Ezbeharra Gatzaga eta Briñas arteko Ebroko bide naturalean gertatu da. Buruan kolpe handi bat jaso ostean, biktimak konortea galdu du eta bere lagunek Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari deitu diote.
2021/07/19 - 00:49
Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz
SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak gizon baten deia jaso du 14:00ak aldera, Bañadero tontorretik gertu dagoen basoan galdu dela esanez. Mendizalea onik aurkitu dute, eta autoa aparkatuta zuen tokira eraman dute.
2021/06/21 - 10:23
Eskalatzaile bat erreskatatu dute Uharte Arakilen, sei metroko altueratik erori ostean
35 urteko gizonezkoa horma bat eskalatzen ari zen sei metroko altueratik erori denean. Erorikoaren ondorioz min hartu du bi zangoetan (@bomberos_na-ren irudiak).
2021/06/14 - 18:16
30 urteko mendizale bat hil da Txindokin
Gaztea amilduta hil da. Ezbeharra 11:15ean jazo da, mendiaren ipar-ekialdeko magalean, Zazpiturri inguruan.
2021/06/13 - 23:01
Ertzaintzak 36 eta 3 urteko aita-semeak erreskatatu ditu Gorbeian
Zailtasun handiko zonalde harritsu batean aurkitu dituzte noraezean.
2021/06/11 - 10:25
Anbotoren gailurrean zauritutako eskalatzaile bat helikopteroz erreskatatu dute
41 urteko eskalatzaileak sorbaldan min hartu du Urkullu eta Alluitz artean eskalatzen ari zela, eta haren lagun batek SOS Deiak zerbitzura deitu du.
2021/05/29 - 14:19
Tximista batek bi mendizale zauritu ditu, horietako bat larri, Gorbeia mendian
Bietako batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatu zituzten.
2021/05/29 - 13:46
Tximista batek zauritutako emakume bi erreskatatu dituzte Gorbeian
Bi mendizale zauritu dira Gorbeia mendian, tximista batek jota. Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu ditu. Bietako bat larri dago.
2021/05/27 - 23:07
Mendizale bat hil da Aramaion amildegi batetik erorita
Ezbeharra Santa Ageda inguruan gertatu da, 17:00ak aldera. Biktimak 75 urte zituen.
2021/05/24 - 14:34
CSICeko hiru kargudun ikertzen ari dira Bergarako mendizale bat hil zen istripuagatik
2018ko martxoaren gertatutako mendi istripu berean, Roberto Sanchez ikertzaile lasartearra larri zauritu zen.
2021/05/23 - 20:57
13 pertsona hil eta hiru zauritu dira Italian, teleferiko istripuan
Stresa eta Mottarone konektatzen dituen teleferikoaren kabinaren kablea apurtu egin da eta bertan zihoazen 13 pertsona hil egin dira. Hiru zauritu daude.
2021/05/23 - 19:06
14 pertsona hil dira Italian, teleferiko kabina bat erorita
Ezbeharra helmugatik 300 metrora gertatu da, Mottaronen, kablea hautsi eta kabina basoan erori denean. Teleferikoak Stresa eta Mottarone estazioak lotzen ditu Piamonte eskualdean.
2021/05/18 - 13:27
Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren gorpua aurkitu dute
Beste hiru kiderekin batera Alpeetan arroila bat jaisten ari zela, ekaitz batek harrapatuta hil zen, abuztuan. Beste hiru lagunen gorpuak erreskatatu zituzten. 7 dolu egun ezarri ditu Alloko Udalak.
2021/04/25 - 16:46
Desagertutako pertsonen bilaketa lanetan laguntzeko ekimena abiatu dute dronei esker
Erreskateen premiari aurre egiteko, punta-puntako kameradun bi aparatu ditu Misaelek. Pilotua den tokitik, 15 kilometrora urruntzeko gaitasuna dute.
2021/04/05 - 14:15
Gizon bat erreskatatu dute Txindoki mendian
41 urteko mendizaleak min hartu du orkatilean eta laguntza eske deitu du larrialdi zerbitzuetara.
2021/04/05 - 14:08
Txindoki inguruan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu behar izan dute
41 urteko mendizale bat erreskatatu zuen Ertzaintzaren helikopteroak igande arratsaldean, Txindoki mendiaren inguruan orkatilean min hartu ostean.
2021/04/01 - 11:44
Aralarren asteartean zauritu zen eskalatzaile bat hil da
Eskalatzaileak 61 urte zituen eta Zangotzarra zen; zauri larriak izan zituen 20 bat metrotik behera erorita. Nafarroako Ospitalera eraman zuten helikopteroz, hainbat kolperekin.
2021/03/28 - 21:23
45 urteko parapentista bat hil da Artzamendin, Lapurdin
14:30 aldera gertatu da istripua eta jendarmeriak bere gain hartu du ikerketa.
2021/02/20 - 19:30
Gizon bat hil da Aloña mendian, maldan behera erorita
Bikotekidearekin ibilbide bat egiten ari zen biktima, Garikoitz Baños Movistar Team taldeko masajista, ezbeharra izan duenean. Emakumeak berak eman du abisua.
2021/02/03 - 21:48
Txirrindulari bat hil da Barakaldoko Argalario mendian izandako ezbeharrean
Menditik jaisten ari zenean bidetik atera da eta zuhaitz bat jo du. Biktima 41 urteko barakaldarra da.