Mendiko istripuak
2022/05/29 - 19:24
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan zauritutako korrikalari bat helikopteroz ebakuatu dute
Zegama-Aizkorri kirol-proban parte hartzen zebilen korrikalariak min hartu du belaunean eta orkatilan.
2022/05/22 - 20:51
Lleidan, 2018an, elur-jausi batean hildako mendizale bergararra CSICeko langilea zela aitortu du Justiziak
Unai Perez de Arenaza 2018ko martxoaren 22an hil zen mendi-istripuan, Salamancako kide batekin batera. Gainera, Roberto Sanchez Lasarteko ikerlaria, larri zauritu zen. CSICeko hiru goi karguren kontrako prozesu judizialak irekita jarraitzen du, langileen segurtasunaren kontrako delituagatik.
2022/05/02 - 08:39
Parapentelari bat larri zauritu da Iturmendiko baselizarekin talka egin ostean
Zorionez, jende ugari zebilen inguruan eta berehala deitu diete larrialdi zerbitzuei. Baselizaren teilatutik jaitsi behar izan dute eta helikoptero medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
2022/05/01 - 20:52
Parapentelari bat larri zauritu da Urbasa mendilerroan, Iturmendiko baselizarekin talka eginda
Ospitalera eraman dute 47 urteko gizona, politraumatismoekin baina kontziente.
2022/04/16 - 21:45
Zaldi baten ostikadaz zauritutako mendizale bat erreskatatu dute Aizkorri-Aratz natur-parkean
77 urteko mendizaleak min handia zuen pelbis inguruan eta ezin zuen oinez egin. Ertzaintzaren helikopteroak Urbiara eraman du, eta ondoren Debagoieneko ospitalean artatu dute.
2022/04/02 - 20:11
Eskiatzaile gipuzkoar bat zauritu da, Kantabriako eski-proba batean erorita
32 urteko eskiatzaileak kolpe handia hartu du saihetsean. Helikopteroz eta anbulantziaz eraman dute ospitaleraino.
2022/03/18 - 16:35
Pirinioetan hildako mendizale gasteiztarraren gorpua berreskuratu dute
Atzo topatu zuten hilotz, baina eguraldia tarteko, ezin izan zuten bertatik atera. Helikopteroz Iruñera eraman dute, autopsia egiteko.
2022/03/17 - 21:50
Gasteizko mendizalearen gorpuak ez zeukan kolpe arrastorik, eta hipotesi nagusia galdu zela da
Asteartetik Hiru Erregeen Mahai inguruan galduta zegoen mendizalea hilik aurkitu du arratsaldean Nafarroako suhiltzaileen erreskate talde batek. 40 urte bete berri zituen mendizale gasteiztarrak.
2022/03/17 - 17:11
Hilda topatu dute Hiru Erregeen Mahaian desagertu zen mendizale gasteiztarra
40 urteko mendizale gasteiztarra astearte goizean abiatu zen Linzako aterpetik, eta ordutik desagertuta egon da. Hilotza Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean aurkitu dute.
2022/03/17 - 13:17
Hiru Erregeen Mahaian asteartean desagertutako mendizalearen bila jarraitzen dute
Gauean zehar bila aritu dira eta hala jarraituko dute eguraldiak uzten duen bitartean. Erreskate taldeek bastoi batzuk topatu dituzte Hiru Erregeen Mahaiaren magalean eta erraketen arrastoak, berriz, Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean, beheranzko noranzkoan.
2022/03/17 - 00:34
Mendizale baten bila ari dira Hiru Erregeen Mahaian
40 urteko mendizale gasteiztarra astearte goizean abiatu zen Linzako aterpetik, eta ordutik ez dute haren berri. Hiru Erregeen Mahaiaren magal batean bi makila topatu dituzte.
2022/02/07 - 09:54
Aramotz inguruan galdutako bi mendizale erreskatatu dituzte
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek Aramotz inguruan galduta zeuden bi mendizale aurkitu dituzte. Bi pertsonak egoera onean zeuden eta oinez jaitsi dira (@UvrErtzaintza-ren irudiak).
2022/01/24 - 07:54
Eskiatzaile nafar bat hil da Suitzako Alpeetan
Suitzako Alpeetako Zermatteko pistetan senide eta lagunekin eskiatzen ari zela istripua izan du eta bertan hil da. 46 urte zituen eta Barañaingoa zen jatorriz.
2022/01/21 - 19:31
Gozamena eta arriskua elkarri begira, mendi gailurretan
2022ko lehen hiru asteek lau hildako utzi dituzte euskal mendietan. Hego Euskal Herrian zaletasun honen gorakada izan da azkenaldian eta, horrekin batera, istripuak eta mendi-erreskateak ere hazi egin dira.
2022/01/19 - 21:55
Larrialdi zerbitzuek Pirinioetan neurriak zorrozteko deia egin dute, izoztuta jarraitzen dutelako
Azken astean, 6 mendizale hil dira Pirinioetan, eta istripu guztietan faktore komun bat egon da: izotza. Asteburura begira, tenperatura oso baxuak daude iragarrita. Beraz, mendizaleei neurriak zorrozteko eskatu diete.
2022/01/19 - 20:28
Datorren asteburuari begira izotzaren arriskuaz ohartarazi dute Nafarroako Pirinioetako mendietan
Azken egunotan, suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeak bost erreskatetan esku hartu behar izan du. Gainera, asteartean hil da igandean Belaguan istripua izan zuen 45 urteko gizona.
2022/01/19 - 07:29
Igandean Belaguan erraketekin txangoa egiten ari zela istripua izan zuen gizona hil da
Asteburuan izotz plaka batean irrist eginda hartutako kolpe eta egindako zauri larrien ondorioz hil da Aiegiko 45 urteko bizilaguna Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.
2022/01/16 - 23:21
Berrobiko 39 urteko gizonezko bat hil da Balerdi mendian amilduta
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 50 metrotan behera erori da mendizalea eta tokian bertan hil da. Larunbat honetan, Berastegiko 27 urteko beste gizonezko bat hil zen Huescako Pirinioetan.
2022/01/16 - 22:20
Asteburu beltza euskal mendizaleentzat
Bi gazte gipuzkoar hil dira asteburu honetan, Berrobiarra bata eta Berastegiagarra bestea, Aralarren eta Pirinioetan, hurrenez hurren.
2022/01/16 - 19:42
Tolosara iritsi da larunbat honetan Pirinioetan hildako mendizalearen gorpua
Berastegikoa zen gaztea, eta hango Udalak EITB Mediari baieztatu dionez, Tolosako beilatokira eramango dute gorpua. Amildegi batetik behera erorita hil zen 27 urteko gizonezkoa.