Hilda topatu dute Hiru Erregeen Mahaian desagertu zen mendizale gasteiztarra
Larrialdietako zerbitzuek hilda topatu dute Hiru Erregeen Mahaian desagertuta zegoen 40 urteko mendizale gasteiztarra. Hilotza Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean aurkitu dute, 15:00ak inguruan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Astearte goizean abiatu zen Linzako aterpetxetik, eta iluntzerako itzuli ez zela ikusita, larrialdietako zerbitzuak ohartarazi zituzten eta berehala haren bila hasi ziren.
Atzo, Guardia Zibilaren mendiko erreskate talde bereziko agenteek makila batzuk topatu zituzten Hiru Erregeen Mahaiaren magal batean; eta suhiltzaileen erreskate taldearen helikopterotik erraketekin egindako arrastoak antzeman zituzten elurretan, Ukerdi mendiaren iparraldeko magalean, beheranzko noranzkoan.
Hain justu ere, inguru horretan aurkitu dute gaur mendizale gasteiztarraren gorpua.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda