Mendiko istripuak
2022/01/16 - 00:08
Mendizale gipuzkoar bat hil da Huescako Pirinioetan
Amildegi batean behera erori da 27 urteko gizonezko berastegiarra Aspe mendian, Aisan, Candanchuko eski pistetatik gertu.
2022/01/13 - 20:28
Huescako Pirinioetan istripua izan zuen euskal mendizale baten gaueko erreskatea
Guardia Zibilak 33 urteko euskal eskalatzaile bat erreskatatu du gauez, Huescako Pirinioetako Acherito menditik jaisten ari zela hainbat lesio izan ondoren.
2022/01/06 - 18:29
Mendizale bat hil da Erlo mendian konortea galdu ostean
Larrialdi zerbitzuetako langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina, tamalez, bertan zendu da.
2021/12/27 - 11:19
Onik aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra
2.000 metro inguruko altueran topatu dute, Hoya de la Solanako txabolatik gertu. Lagun batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, 19 urteko mendizalea Linzako aterpera itzuli ez zelako. Izan ere, bertan zuen aparkatuta autoa.
2021/12/15 - 11:32
Arazoak zituzten bi eskalatzaile erreskatatu dituzte Ogoñoko lurmuturrean
Ertzaintzaren erreskate taldeko kideek eta suhiltzaileek Ogoñoko lurmuturrean, Ibarrangelun, pareta batean ez gora eta ez behera geratu diren bi eskalatzaile onik erreskatatu dituzte.
2021/10/27 - 10:34
Txangozale bat zauritu da Iratiko Oihanean, amildegi batetik dozenaka metro erorita
Txangozalea Kakollako errekaren hegal batetik erori da. Inguruko orografiaren ondorioz, helikopteroa erabili behar izan dute txangozalea erreskatatzeko eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramateko.
2021/10/07 - 14:49
46 urteko mendizale errenteriar bat hil da Pirinioetan 200 metrotik amilduta
Guardia Zibilak atzo erreskatatu zuen 46 urteko emakume errenteriarraren gorpua. 200 metroko altueratik erori zen harri bat askatu ondoren amilduta. Picos del Infierno igotzen ari zen, onik atera den 39 urteko lagun batekin.
2021/09/24 - 12:38
Bost mendizale hil dira Errusiako Elbrus mendian, elur ekaitz batean
Espedizioko beste 14 kideak Elbrusen tontorrean erreskatatu dituzte. Erreskatearen unean elur-ekaitza oso handia zen eta tenperatura -20 gradukoa.
2021/08/17 - 12:54
19 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Oiz mendian, erorikoa izan ostean
Eskalatzailea hamar bat metroko altueratik erori da Ametzorbe inguruan eskalatzen ari zela eta helikopteroaren laguntzarekin erreskatatu dute. (@UvrErtzaintzaren irudiak).
2021/08/10 - 23:13
69 urteko mendizale bizkaitar bat hil da Candanchun, 100 bat metrotik erorita
Guardia Zibilak astelehen arratsaldean erreskatatu zuen mendizalea, eta 112 larrialdi-zerbitzuko helikoptero batek Miguel Servet Ospitalera eraman zuen, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
2021/08/07 - 23:50
Zauritutako eskalatzaile bat erreskatatu dute helikopteroz Uharte Arakilen
Aiztondoko horman eskalatzen ari zela, hormaren kontra jo du eta sorbaldan min hartu du.
2021/08/07 - 23:48
Zauritutako eskalatzaile bat erreskatatu dute helikopteroz Uharte Arakilen
Aiztondoko horman eskalatzen ari zela, hormaren kontra jo du, sorbaldan min hartu du eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.
2021/08/01 - 21:43
Mendizale bat erreskatatu dute Toloño mendilerroaren inguruan istripua izan ostean
Ertzaintzaren helikopteroak 65 urteko gizonezkoa erreskatatu du igande honetan. Buruan kolpe handi bat jaso ostean, biktimak konortea galdu du.
2021/08/01 - 20:07
Mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Toloño mendilerroaren inguruan istripua izan ostean
Ezbeharra Gatzaga eta Briñas arteko Ebroko bide naturalean gertatu da. Buruan kolpe handi bat jaso ostean, biktimak konortea galdu du eta bere lagunek Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari deitu diote.
2021/07/19 - 00:49
Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz
SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak gizon baten deia jaso du 14:00ak aldera, Bañadero tontorretik gertu dagoen basoan galdu dela esanez. Mendizalea onik aurkitu dute, eta autoa aparkatuta zuen tokira eraman dute.
2021/06/21 - 10:23
Eskalatzaile bat erreskatatu dute Uharte Arakilen, sei metroko altueratik erori ostean
35 urteko gizonezkoa horma bat eskalatzen ari zen sei metroko altueratik erori denean. Erorikoaren ondorioz min hartu du bi zangoetan (@bomberos_na-ren irudiak).
2021/06/14 - 18:16
30 urteko mendizale bat hil da Txindokin
Gaztea amilduta hil da. Ezbeharra 11:15ean jazo da, mendiaren ipar-ekialdeko magalean, Zazpiturri inguruan.
2021/06/13 - 23:01
Ertzaintzak 36 eta 3 urteko aita-semeak erreskatatu ditu Gorbeian
Zailtasun handiko zonalde harritsu batean aurkitu dituzte noraezean.
2021/06/11 - 10:25
Anbotoren gailurrean zauritutako eskalatzaile bat helikopteroz erreskatatu dute
41 urteko eskalatzaileak sorbaldan min hartu du Urkullu eta Alluitz artean eskalatzen ari zela, eta haren lagun batek SOS Deiak zerbitzura deitu du.
2021/05/29 - 14:19
Tximista batek bi mendizale zauritu ditu, horietako bat larri, Gorbeia mendian
Bietako batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatu zituzten.