Onik aurkitu dute Hiru Erregeen Mahaian galdutako mendizale iruindarra
SOS Nafarroak koordinatutako bilaketa taldeak gauerdian onik topatu du Hiru Erregeen Mahaian galdutako 19 urteko mendizale iruindarra, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Gazte nafarra 2.000 metro inguruko altueran topatu dute, Hoya de la Solanako txabolatik gertu.
Lagun batek deitu zuen 112 telefonora gaztea Linzako aterpera itzuli ez zela ikusita. Larrialdi zerbitzuei azaldu zienez, whatsapp bat bidali zion mendizaleari iluntzen ari zela eta aparkalekutik, Linzako aterpetik, urrun zegoela ohartarazteko.
Gero, ezin izan zuen telefonoz harremanetan jarri mendian bakarrik zegoen lagunarekin.
Erreskate taldea suhiltzaileek, espezialistek, foruzainek eta guardia zibilek osatu dute. Autoa Linzan zegoela egiaztatu ostean hasi zituzten desagertua bilatzeko lanak.
Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, erreskate taldeko lau suhiltzaile Hoya de la Solana ingurura igo dira eskiatzen.
Handik gertu, 2.000 metro ingurura, txabola bat dago.
Azkenik, txabolatik oso gertu, Linzako aterpetik 2 kilometrora eta harkaitz baten azpian babes hartuta aurkitu dute 00:00ak aldera manta termiko batean bilduta.
Nekatuta eta hoztuta, baina onik aurkitu dute. Erreskate taldeek lagunduta, gaztea bere kabuz jaitsi da Linzako aterperaino.
Elurrak zaildu egin du bilaketa, metro erdiko geruza baitago aterpean bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.