Mendiko istripuak
2021/05/29 - 13:46
Tximista batek zauritutako emakume bi erreskatatu dituzte Gorbeian
Bi mendizale zauritu dira Gorbeia mendian, tximista batek jota. Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu ditu. Bietako bat larri dago.
2021/05/27 - 23:07
Mendizale bat hil da Aramaion amildegi batetik erorita
Ezbeharra Santa Ageda inguruan gertatu da, 17:00ak aldera. Biktimak 75 urte zituen.
2021/05/24 - 14:34
CSICeko hiru kargudun ikertzen ari dira Bergarako mendizale bat hil zen istripuagatik
2018ko martxoaren gertatutako mendi istripu berean, Roberto Sanchez ikertzaile lasartearra larri zauritu zen.
2021/05/23 - 20:57
13 pertsona hil eta hiru zauritu dira Italian, teleferiko istripuan
Stresa eta Mottarone konektatzen dituen teleferikoaren kabinaren kablea apurtu egin da eta bertan zihoazen 13 pertsona hil egin dira. Hiru zauritu daude.
2021/05/23 - 19:06
14 pertsona hil dira Italian, teleferiko kabina bat erorita
Ezbeharra helmugatik 300 metrora gertatu da, Mottaronen, kablea hautsi eta kabina basoan erori denean. Teleferikoak Stresa eta Mottarone estazioak lotzen ditu Piamonte eskualdean.
2021/05/18 - 13:27
Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren gorpua aurkitu dute
Beste hiru kiderekin batera Alpeetan arroila bat jaisten ari zela, ekaitz batek harrapatuta hil zen, abuztuan. Beste hiru lagunen gorpuak erreskatatu zituzten. 7 dolu egun ezarri ditu Alloko Udalak.
2021/04/25 - 16:46
Desagertutako pertsonen bilaketa lanetan laguntzeko ekimena abiatu dute dronei esker
Erreskateen premiari aurre egiteko, punta-puntako kameradun bi aparatu ditu Misaelek. Pilotua den tokitik, 15 kilometrora urruntzeko gaitasuna dute.
2021/04/05 - 14:15
Gizon bat erreskatatu dute Txindoki mendian
41 urteko mendizaleak min hartu du orkatilean eta laguntza eske deitu du larrialdi zerbitzuetara.
2021/04/05 - 14:08
Txindoki inguruan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu behar izan dute
41 urteko mendizale bat erreskatatu zuen Ertzaintzaren helikopteroak igande arratsaldean, Txindoki mendiaren inguruan orkatilean min hartu ostean.
2021/04/01 - 11:44
Aralarren asteartean zauritu zen eskalatzaile bat hil da
Eskalatzaileak 61 urte zituen eta Zangotzarra zen; zauri larriak izan zituen 20 bat metrotik behera erorita. Nafarroako Ospitalera eraman zuten helikopteroz, hainbat kolperekin.
2021/03/28 - 21:23
45 urteko parapentista bat hil da Artzamendin, Lapurdin
14:30 aldera gertatu da istripua eta jendarmeriak bere gain hartu du ikerketa.
2021/02/20 - 19:30
Gizon bat hil da Aloña mendian, maldan behera erorita
Bikotekidearekin ibilbide bat egiten ari zen biktima, Garikoitz Baños Movistar Team taldeko masajista, ezbeharra izan duenean. Emakumeak berak eman du abisua.
2021/02/03 - 21:48
Txirrindulari bat hil da Barakaldoko Argalario mendian izandako ezbeharrean
Menditik jaisten ari zenean bidetik atera da eta zuhaitz bat jo du. Biktima 41 urteko barakaldarra da.
2021/01/23 - 17:26
Nola entrenatzen dira erreskateetarako txakurrak?
Hamaika txakurrek eta haien jabeek osatzen dute larrialdietarako EAEko erreskate taldea. Perretxikuzaleen erreskateak izan ziren 2020ko operazioen herena.
2021/01/21 - 09:34
Gorbeia mendian galdutako bi mendizale erreskatatu dituzte
Ertzaintzaren Erreskate Unitateko kideek bi mendizaleak onik aurkitu dituzte eta segurtasunez jaisten lagundu diete (@UvrErtzaintzaren irudiak).
2021/01/16 - 20:31
Mendiko erreskateak bikoiztu egin dira Gabonetatik
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak (UVR) 30 pertsona inguru erreskatatu ditu azken hiru asteetan. Tenperaturak goraka hasi diren honetan, elurrarekin kontuz ibiltzeko eskatu dute.
2021/01/14 - 22:00
Tenperaturak goraka doazela, elur-jausien arriskua areagotu egin da
Ertzaintzak elausoak kontrolatzeko egin duen hegaldian hainbat topatu ditu: Ganekogortan, Anboton eta Eretzan, esaterako.
2021/01/12 - 09:48
Aralarren istripua izan duen gizon bat helikopteroz erreskatatu dute
Min hartutako gizona borda baten barruan zegoen, Aralarko meategietarako bidean. Hanka batean zuen min eta ezin zuen bere kabuz jaitsi.
2021/01/10 - 22:14
Mendiko erreskate tasak alertapean edo arrisku guneetan egoteagatik ordaintzen dira
Zenbait erreskate kobratzearen helburua arduragabakeria zigortzea da. Disuasio neurriak ere badira. Kasu gehienetan, hala ere, istripuak izaten dira, eta mendizaleak ez du ordaindu behar.
2021/01/05 - 21:52
Ertzaintzak beste bost gazte erreskatatu ditu Gorbeia mendian
Erreskate taldekoek bastoiak eta elur erraketak utzi dizkiete menditik jaitsi ahal izateko. Horrelako egunetan adituek aholkatzen dute ez igotzea.