Mendiko istripuak
2021/01/05 - 12:31
Hipotermiak jota dauden mendizaleak artatzeko materialik ez duela salatu du ErNEk
Horren aurrean, zaintza eta erreskate taldeetan ezinegona sortu dela eta mobilizazioak deitzeko aukera aztertzen ari direla argitu du aipatu sindikatuak.
2021/01/04 - 09:37
Galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu dituzte Gorbeia mendian
Hiru mendizaleek hipotermia sintoma arinak zituzten DYAk eta Ertzaintzak erreskatatu dituztenean (@UvrErtzaintzaren irudiak).
2021/01/02 - 20:15
Onik aurkitu dituzte Gorbeia mendian galdu diren bi mendizaleak
Mendizaleek eurek eman dute abisua 15:30 aldera. Behelainoaren ondorioz galdu egin direla eta ezin zutela jaitsi jakinarazi dute.
2020/12/05 - 21:45
52 urteko gizon bat hil da Iturrigorri mendian, Aiaran
Antza denez, konortea galdu du, eta hipotermiaz hil egin da. Erreskatea oso konplexua izan da eta orduak iraun ditu, euria, behe-lainoa eta haizeagatik helikopteroa ezin izan baita bertaratu.
2020/12/05 - 20:39
Mendizale bat hil da Tologorri mendian, Araban
Erreskatea oso konplexua izan da eta orduak iraun ditu, euria, behe-lainoa eta haizeagatik helikopteroa ezin izan baita bertaratu eta mendizalea non zegoen ez zekiten ziur.
2020/11/20 - 15:06
Galduta dabiltzanen mugimenduei jarraitu ahalko die SOS Deiakek, haien baimenarekin
Telefonoek duten geolokalizazio sistemaz baliatuko dira. Erabiltzaileak SOS Deiaken aplikazioa aktibatu beharko du, eta horri esker bere azken mugimenduen berri izango dute larrialdi zerbitzuek.
2020/10/20 - 01:38
Ostiralean desagertu zen 38 urteko mendizale baten bila ari dira Aiako Harrian
Dispositiboa arratsaldeko lehen orduan jarri dute martxan, mendizalearen senideek salaketa jarri ondoren, eta iluntzean bilatzeari utzi diote. Astearte goizean berriro abiatuko dira bilaketa lanak.
2020/10/13 - 17:12
Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren bila jarraitzen dute
Ezbehar hartan, Uharte Arakilgo 29 urteko gazte bat, Alloko 33 urteko beste bat eta Gueñesen bizi zen 48 urteko bizkaitar bat hil ziren. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen lau turistak.
2020/09/28 - 12:52
Leireko monolitoan zauritutako eskalatzaile bat erreskatatu dute helikopteroz
Eskalatzaileak orkatila hautsi du. Helikopteroak anbulantzia batera eraman du eta handik Nafarroako Ospitalera eraman dute (irudiak: @bomberos_na).
2020/08/23 - 00:39
Euskal Herrian dira Suitzako arroila batean hildako hiru lagunen gorpuak
Desagertuta jarraitzen du Diego Maeztuk, eta azken egunotan eguraldiak hobera egin badu ere, oraindik errekak ur asko dakar eta leku batzuk ez dira seguruak bilaketarekin jarraitzeko.
2020/08/23 - 00:22
Alpeetan hildako hiru arroilariei agurrak egiten hasi dira
Hileta elizkizunak izan dira gaur Gueñesen eta Allon, eta bihar Antsoainen eta Uharte Arakilen. Suitzan, laugarren arroilariak desagertuta jarraitzen du, eta bilaketa lanak etenda daude.
2020/08/22 - 22:23
Aretxabaletan desagertutako parapentelaria aurkitu dute bizirik
Urkulu urtegiaren inguruan aurkitu dute. Ez dute baieztatu zauriturik ote dagoen.
2020/08/16 - 23:46
Hildako mendizaleen familiei babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute Gueñesen
Suitzako Alpeetan hildako mendizaleetako bat Gueñeseko bizilaguna zen. Laugarren mendizale nafar bat zihoan haiekin, baina haren hilotzaren bila dabiltza oraindik.
2020/08/16 - 15:08
41 urteko mendizale bat hil da Mugarra mendian, amildegi batetik behera erorita
Ertzaintzaren erreskate-taldeak bihotz-biriketako bizkortzea egin du, baina ezin izan dute mendizalearen bizia salbatu.
2020/08/15 - 19:30
Suitzan desagertutako euskal mendizalearen bila dabiltza berriro
Euriteak bilaketa-lana zailtzen ari dira. Hiru mendizale hildakoen gorpuek Zurichen jarraitzen dute, aberriratzearen zain.
2020/08/14 - 16:48
Suitzan, Diego Maeztu mendizalea bilatzeko lanak eten dira goizean euriagatik
Palitobeleko arrollan hildako hiru mendizaleren senitartekoak Suitzara joan dira, mendizale talde berean, bizirik jarraitzen duten bi emakume babestu eta hildakoen gorpuak lehenbaitlehen etxeratzeko
2020/08/14 - 16:47
Trebakuntza zorrotza funtsezkoa da arroiletako arriskuak ekiditeko
Trebakuntza zorrotza funtsezkoa da arroiletako arriskuak ekiditeko ahalik eta gaitasun gehien izateko. Hala ere, intuizioa ere faktore erabakigarri bihur daiteke batzuetan.
2020/08/14 - 14:28
Suitzan desagertutako euskal herritarraren bilaketa eten dute, euria dela eta
Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen Alloko, Güeñesko eta Uharte-Arakilgo lau turistak arroila bat jaisten ari zirenean.
2020/08/13 - 22:59
Hiru euskal herritar hil dira eta beste bat desagertuta dago Suitzako arroila batean
Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen Alloko, Güeñesko eta Uharte-Arakilgo lau turistak arroila bat jaisten ari zirenean.
2020/08/13 - 22:36
Alloko eta Güeñesko bizilagunak gertatutakoa sinetsi ezinik daude
Arroila jaitsiera egiten ari zirela, ekaitz batek bete betean harrapatu zituen euskal herritarrak eta eragin zuen ezbeharra. Ordu gogorrak izaten ari dira euren jaioterrietan.