Mendiko istripuak
2020/08/13 - 22:28
Hiru euskal herritar hil dira Suitzako Alpeetan, arroila bat jaisten ari zirela
Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen Alloko, Güeñesko eta Uharte-Arakilgo lau turistak arroila bat jaisten ari zirenean.
2020/08/13 - 16:20
Hiru mendizale nafar hil dira arroila-jaitsiera egiten ari zirela Suitzan
Laugarren pertsona baten bila dabiltza erreskate taldeak. Ekaitz bortitz batek harrapatu zituen bete-betean arroila-jeitsiera egiten ari zirela.
2020/08/01 - 00:56
Emakume bat hil da Kakuetako arroilan izandako luizian
Bikote bat eta haur bat ere zauritu dira ezbehar horretan, luizian eroritako harriekin kolpatuta.
2020/07/31 - 19:33
Bilboko mendizale bat hil da Europako mendietan
Guardia Zibila istripua nola gertatu zen ikertzen ari da. Dirudienez, 34 urteko mendizaleak irrist egin zuen, eskalatzen ari zela, eta 20 metroko erorikoa izan zuen.
2020/07/27 - 16:34
Mendizale bat hil da Aiako Harrian istripua izanda
42 urteko mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, autopsia egin diezaioten.
2020/07/15 - 11:49
Gordexolako mendi batean galdutako gizon bat helikopteroz erreskatatu dute
Gizona Soduperaino eraman dute, eta bertan senide batekin elkartu da, ez du osasun arretarik behar izan.
2020/07/14 - 10:57
18 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Etxaurin
Istripua izan duen eskalatzaile gaztea Nafarroako Ospitalera eraman dute, aldakan eta hanka batean mina zuelako.
2020/06/24 - 10:58
Alluitzen zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
Erreskate taldeak 67 urteko gizonezkoarekin igaro du gaua, gaur goizean ospitalera eraman aurretik.
2020/06/24 - 10:43
Gizon bat erreskatatu dute Alluitz mendian, amildegi batean erori ostean
67 urteko gizonezkoaren desagerpena bart salatu zuen familiak. Erreskate taldeek gaur goizean atera dute helikopteroz (@BomberosIurretaren irudiak).
2020/02/22 - 15:55
Mendizale gasteiztar bat hil da Beriain mendian amilduta
Ezbeharra 12:55 aldera gertatu da. Konkretuki, 34 urteko mendizalea San Donatoko ermitatik gertu dagoen bretxatik behera amildu da, tontorraren hegoaldean.
2020/02/15 - 20:57
Igorreko mendizale bat hil da Asturiasen
66 urteko gizona Tesorero mendiaren magal batetik erori da, Cabrales udalerrian. Ezbeharra mendiaren iparraldean gertatu da, 300 bat metroko mazelan.
2020/02/02 - 21:22
81 urteko bergarar bat hil da Mugarra mendian
Lagunekin mendian zebilela, erori eta sakan batetik behera amildu da.
2020/02/02 - 14:16
81 urteko mendizale bat hil da Mugarran, amildegi batetik behera erorita
11:20 aldera erori da Bergarako herritarra, leku oso malkartsu batean.
2020/01/20 - 22:02
Mendizale bat 'rapeatzen' erreskatatu dute Araban
Hela Riba 'Lazul' abeslariak sei ordu eman zituen zuhaitz bati helduta Eginon, eta erreskate taldeek rapeatzen hasteko eskatu zioten, lasaitzeko. Hala egin zuen.
2020/01/15 - 09:41
Hil egin da abenduan, Tuteran, delta-hegaletik erorita larri zauritu zen gizona
Istripua abenduaren 26an jazo zen, Valdeaiceite sakanean. 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, larri, eta astelehenean hil zen, zaurien ondorioz.
2020/01/03 - 10:15
Toloño mendilerroan harrapatuta geratu diren bi mendizale erreskatatu dituzte
Arabako suhiltzaileek eta Ertzaintzaren Mendiko Erreskate Unitateak bi mendizale erreskatatu dituzte Larrasako gailurraren eta Palomaresen arteko eremu malkartsu batean harrapatuta geratu ostean.
2019/12/28 - 15:20
34 urteko donostiar bat hil da Palentziako mendi batean
Atzo goizean Curavacas mendian izotzan irrist egin eta 300 metrotik erori zen. Autopsia Cervera de Pisuergan egin zioten eta gaur arratsaldean Donostiara ekarriko dute Rekalde Beilatokira.
2019/12/27 - 21:18
Donostiako mendizale bat hil da Palentziako Curavacas mendian
Izotzean laban eginda, amildegitik behera erori da 34 urteko donostiarra. Harekin zegoen lagun batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.
2019/12/27 - 16:57
Donostiako mendizale bat hil da Palentziako Curavacas mendian
Izotzean laban eginda, amildegitik behera erori da 34 urteko donostiarra. Harekin zegoen lagun batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.
2019/12/26 - 21:34
Gizon bat larri zauritu da Tuteran, delta-hegaletik erorita
Istripua 16:00ak aldera jazo da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan.