Hil egin da abenduan, Tuteran, delta-hegaletik erorita larri zauritu zen gizona
Hil egin da abenduaren 26an, Tuteran (Nafarroa), delta-hegaletik erorita larri zauritu zen 55 urteko iruindarra, Euskadi Irratiak asteazken honetan jakinarazi duenez. Astelehenean hil zen, zaurien ondorioz.
Istripua 16:00ak aldera jazo zen, Valdeaiceite sakanean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Delta-hegala egiten ari zen gizona, salto egin eta denbora gutxira erori zen lurrera, NA-134 errepideko 9. kilometroaren parean (Ebro ardatzean).
Gizona, mendi-mazela malkartsu batean harrapatuta geratu zen, eta, Tuterako suhiltzaileek, konorterik gabe topatu zuten, baina egonkor.
Suhiltzaileen erreskate teknikoko taldea ere bertaratu zen, helikopteroz, baita anbulantzia bat ere.
Hala, suhiltzaileek mendi-mazelaren goialdera eraman zuten zauritua, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, helikopteroan.
