Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat larri zauritu da Tuteran, delta-hegaletik erorita

Istripua 16:00ak aldera jazo da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan.
Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute. Argazkia: @bomberos_na

55 urteko iruindar bat larri zauritu da ostegun honetan Tuteran (Nafarroa), delta-hegaletik erorita.

Istripua 16:00ak aldera jazo da, Valdeaiceite sakanean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Delta-hegala egiten ari zen gizona, salto egin eta denbora gutxira erori da lurrera, NA-134 errepideko 9. kilometroaren parean (Ebro ardatzean).

Foru Gobernuak azaldu duenez, gizona mendi-mazela malkartsu batean harrapatuta geratu da. Tuterako suhiltzaileek konorterik gabe topatu dute, baina egonkor.

Suhiltzaileen erreskate teknikoko taldea ere bertaratu da, helikopteroz, baita anbulantzia bat ere.

Suhiltzaileek mendi-mazelaren goialdera eraman dute zauritua, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X