Mendiko istripuak
2019/06/01 - 23:14
Ermuko mendizale bat hil eta beste bat larri zauritu da Huescako Pirinioetan
Jabier Alberdi Ermuko Artarrai mendi taldeko presidentea da hildakoa, eta zauritua herrikidea da.
2019/06/01 - 22:44
Ermuko mendizale bat hil da Collarada mendian, 300 metroko irristaldia izan ostean
Ermuko mendizale bat hil da Collarada mendian, Canfrancen (Huesca). Gainera, beste ermuar bat zauritu egin da han. Guardia Zibilak helikopteroz erreskatatu ditu.
2019/04/03 - 13:56
Mendiko erreskate taldeetan osasun langileak izatea proposatu du ikerketa batek
Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek azken urteotako erreskateak aztertu ditu, eta, ikerketaren arabera, duela 20 urte baino hiru aldiz handiagoa izan da 2018an gertakari eta istripu kopurua.
2019/03/23 - 09:41
37 urteko eskalatzaile bat hil da Errezuko arroila batetik erorita
Berekin zeuden beste eskalatzaile batzuk deitu zuten SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzura, istripuaren berri emateko.
2019/02/20 - 12:58
Gutxienez 10 lagun desagertu dira Suitzako eski-estazio batean izandako elur-jausian
Crans-Montana eski-estazio suitzarrean izandako elur-jausiaren ondorioz 10-12 pertsona desagertuta daude atzotik.
2018/11/17 - 15:47
Etxarri-Aranatzeko gazte bat hil da Beriain mendian
24 urteko emakumea 200 metroko altueratik erori da, Beriaineko mendi-hegalean.
2018/09/30 - 17:13
Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abadiñoko bizilaguna
Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute, igande arratsalde honetan. Litekeena da gizonak mendi-istripua izatea.
2018/09/24 - 17:39
Zilbetiko 74 urteko mendizale bat hil da Adi mendian
Guardia Zibilak erreskatatu du pendiz handi batean erori eta kolpe gogorrak jaso ostean. Ordu batzuk geroago, baina, hil egin da.
2018/09/23 - 16:04
56 urteko eibartar bat hil da Kantabriako mendietan
Herrian oso ezaguna zen mendizalea, eta eguerdian ez zen beste hizpiderik bertan.
2018/09/23 - 15:40
Eibarko bizilagun bat hil da Kantabrian, mendian zebilela
J.G. beste hiru lagunekin batera 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zen, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.
2018/08/19 - 13:22
45 urteko erandiotar bat hil da Untzillatx mendian
Atzo aurkitu zuten gorpua mendizale batzuek. Argitzeke daude heriotzaren nondik-norakoak baina Ertaintzak uste du eroriko bat izan zuela, ez baitute kriminalitate zantzurik aurkitu.
2018/08/05 - 16:15
Samindura handiz hartu dute Laudion mendizale gaztearen heriotzaren berria
Jon Urkijo Laburu, 25 urtekoa, Latiorro auzoan bizi zen. Laudioko futbol taldean jokatu zuen lesio bat izan zuen arte.
2018/08/05 - 13:06
Laudioko 25 urteko mendizale bat hil da Monte Perdidon
Larunbat arratsaldean hil da gaztea, tontorretik jaisten ari zela, erorikoa izan duenean.
2018/08/04 - 18:27
Mendizale donostiar bat erreskatatu dute Ori mendian, garezurrean zaurituta
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, biktima (56 urteko gizon donostiarra) mendi-magal batetik erori eta harkaitz batzuen aurka talka egin du.
2018/07/23 - 13:19
Basauriko mendizale bat hil da Pirinioetan, arrail batetik erorita
Infernuko Tontorretatik behera jaisten ari zela erorikoa izan zuen 63 urteko gizonak. Castro Urdialesen bizi arren, Basaurikoa zen jatorriz.
2018/07/23 - 11:32
Basauriar bat hil da Pirinioetan, arrail batetik behera erorita
Infernuko Tontorretatik behera jaisten ari zela erorikoa izan zuen 63 urteko gizonak. Castro Urdialesen bizi zen, baina Basaurikoa zen jatorriz.
2018/05/06 - 17:43
Balmasedako mendizale bat hil da Burgosko Castro Valnera mendian
Atzo arratsaldean aurkitu zuten gorpua erreskate taldekoek, hildakoaren familiak desagertzearen berri eman eta gero.
2018/04/29 - 22:07
Euskal mendizale bat hilda aurkitu dute Pirinioetan
Dirudienez, lagun batekin atera zen mendira, bi eguneko ibilaldia egitera. Midi d´Ossau menditik itzultzen ari zirela, 100 metroko altuerarik erori zen.
2018/04/04 - 20:55
Min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Urkiolan
Barakaldoko 41 urteko gizonak min hartu du Larrano inguruan zebila. Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute (@ertzaintzaEJGV-ren irudiak).
2018/04/01 - 21:59
Hiru alpinista espainiar hil dira Suitzan elur-jausi baten ondorioz
Gainera, beste bi arin zauritu dira. Elur-jausia gertatu denean, pistatik kanpo zebilen alpinista-taldea, Valais kantonamenduan.