Merkantzia-garraioa
2022/06/07 - 12:26
Imanol Pradales: "Bidesariena arazotxo bat baino ez da kamioilarientzat"
Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde garapen diputatuak adierazi du garraiolariek normalizatuta daukatela Europako bidesarien sistema. Sektoreari laguntzeko kamioien flota berritzeko neurriak aztertzen ari da Aldundia
2022/05/04 - 22:44
Merkantzia-tren bat errailetatik irten da Iruñean, eta zirkulazioa lau orduz eten behar izan dute
Trena Volkswagen lantegira bidean zihoan, ibilgailuak kargatzeko asmoz, eta, ezustean, errailetik atera da. Ezbeharrean ez da inor zauritu eta tren zerbitzua 17:10 inguruan jarri dute martxan berriro.
2022/05/03 - 16:02
69 urteko garraiolari bat hil da Hernanin, kamioi batek harrapatuta
Istripua 09:00etan gertatu da Zikuñaga paper fabrikaren atzeko aldean dagoen bidean, hain zuzen ere, kamioilariek zama hartzeko eta uzteko erabiltzen duten bidean. Antza denez, egurra kargatzeko zain zegoen langilea, beste kamioi batek harrapatu duenean.
2022/05/03 - 13:53
Garraiolari bat hil da Hernanin, kamioi batek harrapatuta
69 urteko gizonezkoa da hildakoa. Zikuñaga paper fabrikaren atzeko aldean dagoen bidean gertatu da ezbeharra eta langilea tokian bertan hil da. Osalanek eta Lan Ikuskaritzak heriotza trafiko istriputzat jotzea onartuko ez dutela ohartarazi du LABek.
2022/04/15 - 12:11
Ibilgailu astunek errepideak erabiltzeagatik ordaintzeko aurreproiektua onetsi du Bizkaiko Aldundiak
"Free flow" arkuak jarriko dituzte 3,5 tona baino gehiago pisatzen duten kamioientzat N-240, BI-625, N-636, A-8 eta Txorierriko errepideetan.
2022/04/05 - 16:08
Bertan behera utzi dute Bilboko Portuko garraio greba
Bilboko Portuak ohiko jarduera berreskuratuko du 22 egun eta erdiko geldialdiaren ondoren, Bilboko portuan edukiontzietan aritzen diren enpresek eta autonomoek akordioa lortu baitute.
2022/04/05 - 13:42
Peruk larrialdi egoera eta etxeratze agindua ezarri ditu garraiolarien protestengatik
Garraiolarien lanuzteari erantzuteko hartu du erabakia Ministroen Kontseiluak. Garraiolariek astebete daramete greban, eta atzo herrialdeko hainbat errepide moztu zituzten protesta modura.
2022/04/03 - 15:50
Bilboko Portuko edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoek grebari eutsi diote
Euren zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresekiko negoziazioak astelehen honetan berrabiatuko dituzte. Hiru euskal garraiolarien sindikatuak grebari amaiera eman zion martxoaren 30ean.
2022/04/02 - 01:31
Zenbait kamioilarik salatu dute harriekin eraso egin dietela
Erasorik larriena asteazkenean izan zen, gidari batek aurpegian harrikada jaso zuenean. Zauri larriak eragin zizkion kolpeak, eta ospitaleratuta dago orain, zenbait ebakuntzaren zain.
2022/04/01 - 12:58
Martxan da berriro Bilboko Portuko garraioa, edukiontziena izan ezik
Edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoen eta enpresen arteko negoziazioek huts egin zuten, eta greban jarraitzen dute.
2022/04/01 - 02:14
Erregai litroko 20 zentimoko beherapena gaurtik aurrera aplikatuko da
Estatuak 15 zentimo ordainduko ditu, eta petrolio enpresek, 5. Ekainaren 30era arte izango da neurria indarrean, baina hortik aurrera ere luzatu ahalko da.
2022/03/31 - 17:58
Bilboko Portuko kamioilari autonomoek eta enpresek ez dute oraingoz akordiorik lortu
700 bat garraiolarik greban jarraitzen dute. Langileen ordezkariak Santurtziko portuan aritzen diren enpresa guztiekin bildu dira ostegun honetan, baina oraingoz ez dute tarifak eguneratzeko adostasunik lortu.
2022/03/31 - 11:37
Jon Altuna (Hiru): "Lanean dira garraiolariak, baina ez da ezer amaitu eta aldarrikapenek jarraitzen dute"
Hiruk garraiolarien greba bertan behera utzi ondoren, sindikatuko ordezkariak adierazi du adi jarraituko dutela eta behar bada mobilizazio gehiago deituko dituztela. Halaber, lan gatazkak gizartean izan duen oihartzuna eta garraiolarien arteko batasuna nabarmendu ditu.
2022/03/30 - 22:19
Hiru sindikatuak eta Tradisna elkarteak bertan behera utzi dute garraiolarien greba
Hiru sindikatuak eta Tradisna elkarteak garraiolarien greba bertan behera uztea erabaki dute arratsaldean.
2022/03/30 - 20:46
Hiruk eta Tradisnak bertan behera utzi dute garraiolarien greba
Bilboko Portuko garraiolari gehienek, ostera, greban jarraituko dute. Portuko enpresekin ari dira negoziatzen, baina momentuz ez dago adostasunik.
2022/03/30 - 16:37
Hiruk eta Tradisnak arratsaldean erabakiko dute grebarekin jarraitu edo ez
Oraingoz lanuzteek jarraitzen dute eta gaur arratsaldean Hiruko 700 langileak berriro bilduko dira Eusko Jaurlaritzak onartutako laguntzak aztertzeko.
2022/03/30 - 12:08
Garraiolariei "laguntzak ondo aztertzeko eta denen onerako gutxika lanera bueltatzeko" deia egin die Olanok
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzetan, onartu berri dituzten neurriok momentu puntual baterako balio dute, baina gerrak aurrera jarraituz gero, neurri sakonagoak hartu beharko direla.
2022/03/30 - 01:51
CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan
Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren eta bost egunetan jarduera nagusia geldituta izan dute.
2022/03/28 - 16:11
Datozen egunetan Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru aldundiekin biltzea espero du Hiruk
Espainiako Gobernuaren eta garraio enpresa nagusien arteko akordioa ez da nahikoa Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuaren (Hiru) eta Nafarroako Garraiolarien Elkartearen (Tradisna) arabera. Besteak beste, kostuen azpitik lan egitea debekatzeko eskatzen dute.
2022/03/28 - 15:42
Bilboko Portuko garraio enpresek euren gain hartuko dute erregaien garestitzearen kostua
Kamioilari autonomoen aldarrikapen nagusia dela argudiatuta, "greban jarraitzeko arrazoirik ez" dagoela nabarmendu dute enpresok.