Metalgintza
2019/11/11 - 16:29
Metalgintzako sindikatuek soldatetan mugimenduak egiteko eskatu diote patronalari
Lan-segurtasun eta osasun arloko proposamen berriak aurkeztu dituzte astelehen honetan, patronalaren "mugikortasun falta" dela eta.
2019/11/07 - 20:48
Metaleko sindikatuek kontraeskaintza bat aurkeztu eta negoziatzen jarraituko dute
Negoziaketek jarraitu bitartean, mobilizazioetara deitzen jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek patronala estutzeko.
2019/11/06 - 11:51
Tubacexek 7,2 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iaz baino % 41,7 gutxiago
Enpresaren arabera, eskaerak "hazten ari dira hilero", eta azken urteetako batezbestekoa baino % 40 gehiago dira.
2019/11/05 - 14:04
Metaleko langileek 'hitzarmena blokeatuta' izatea egotzi diete enpresa handi batzuei
Beharginek auto karabana egin dute Aceros Inoxidables Olarra enpresaren egoitzaraino negoziazioan dagoen blokeoa salatzeko.
2019/11/05 - 12:58
Bizkaiko metaleko langileen auto karabana
Bizkaiko metaleko langileek auto karabana egiten ari dira eta Aceros Olarraren (Loiu) aurrean amaituko dute. Hitzarmena duin berri bat eskatzen dute langileek.
2019/11/02 - 18:11
'Akordiorako borondatea' izateko eskatu die berriz ere Urkulluk Metaleko langileei
EAJk ekitaldia egin du gaur Barakaldon, eta hasi aurretik idatzia eman diote Bizkaiko Metalgintzako langileek Urkulluri. Ondoren, protesta egin dute mitinean hitz egiten hasi denean.
2019/10/30 - 20:52
Aldaketa gutxiko proposamena helarazi die patronalak Bizkaiko Metaleko sindikatuei
Sindikatuek patronalaren azken eskaintza aztertuko dute, baina beren aldarrikapenetatik "urrun" dagoela ohartarazi dute. Bi aldeak datorren astean bilduko dira berriro, negoziatzen jarraitzeko.
2019/10/23 - 13:06
Metalgintzako sindikatuak eta patronala urriaren 30ean batzartuko dira
Bileran, Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioa sektoreko hitzarmen baten inguruko jarrerak hurbiltzen saiatuko dira.
2019/10/18 - 14:17
'Hezkuntzako grebak zama traumatikoa du, baina, bestela, ez dugu aurrera egingo'
ELAko idazkari nagusiak, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, onartu du Gipuzkoako egoitzetako eta Bizkaiko metalgintzako lan-gatazkak "blokeatuta" daudela.
2019/10/17 - 16:55
Enpresariek mugitzeko eskatu diete sindikatuei, metalgintzan akordio bat erdiesteko
Bizkaiko metalgintzan, enpresariak eta sindikatuak berriro elkartuko dira datorre astean. Lan Harremanen Kontseiluan izango da enpresariek hala eskatuta eta ez da bitartekaritzarik izango.
2019/10/11 - 14:10
Metalgintzako enpresarien alde egin izana ukatu du Urkulluk
Legebiltzarrean zeuden sindikatuetako ordezkariak hemiziklotik irtenarazi dituzte, hainbat pankarta erakutsi eta oihuak egin ostean.
2019/10/11 - 12:08
Bizkaiko metalgintzako langileek Eusko Legebiltzarrera eraman dute euren protesta
Bizkaiko metalgintzako langile talde batek Legebiltzarreko Osoko Bilkura eten du oihuka, 'Urkullu, noizko langileon alde?' irakur zitekeen kartelak erakutsiz.
2019/10/04 - 16:07
Akordiorik lortu ezean, greba gehiago Bizkaiko metalgintzan
Emandako erantzunarekin pozik dira sindikatuak. Hala ere ohartarazi dute akordiorik ez badago, mobilizazio gehiago egingo dituztela.
2019/10/04 - 13:18
Manifestazio jendetsu batek bost eguneko grebari amaiera eman dio Bilbon
Mobilizazioa "arrakastatsua" izan dela uste dute sindikatuek. Langileen % 85ek greba egin dute, sindikatuen arabera. Greba deialdi gehiago egitea ez dute baztertu.
2019/10/03 - 15:22
Metalgintzako langileek Ezkerraldeko kaleak zeharkatu dituzte laugarren greba-egunean
Barakaldotik A-8 autobiderako sarbidea eta Arrontegiko sarrera-irteera nagusiak aldizka itxita izan dira, eta errepidean ohikoak baino auto-ilara luzeagoak sortu dira.
2019/10/02 - 18:07
Bizkaiko metalgintzako langileek Eusko Jaurlaritzara eraman dituzte protestak
Sindikatuen arabera, protestara deituta zeudenen % 80k-85ek bat egin dute horrekin. Bilboko manifestazioan, istilu batzuk izan dira.
2019/10/02 - 16:59
Metalgintzako manifestazioak Barakaldoko zirkulazioari eragingo dio ostegunean
07:00etatik 10:00etara arte, udalerritik A8 autobiderako eta Arrontegiko zubirako sarbide nagusiak itxita egongo dira, aldizka.
2019/10/02 - 15:23
Piketeek eragindako kalteak kasu isolatuak dira, sindikatuen ustez
Antza, asteartean piketeek kalteak eragin zituzten Durangaldeko enpresetan. Horren harira, Confebaskek pikete horiek eragindako kalteak gaitzetsi ez izana leporatu die sindikatuei.
2019/10/02 - 14:51
Hainbat edukiontzi erre dituzte Bilbon, metalgintzako langileen manifestazioan
Bilboko Kale Nagusiko hainbat edukiontziri su eman diete Bizkaiko metalgintzako langileek manifestazioaren ostean.
2019/10/02 - 12:58
Goiz korapilatsua Bilboko zirkulazioan, San Mameseko sarbidea itxita egon ostean
Hiribildurako sarrera eta irteera bi orduz izan da itxita Bizkaiko metalaren sektoreko langileen protestengatik; , gainera, bi istripuren ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira A-8an, Irunera bidean.