LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metaleko sindikatuek kontraeskaintza bat aurkeztu eta negoziatzen jarraituko dute

Negoziaketek jarraitu bitartean, mobilizazioetara deitzen jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek patronala estutzeko.
Metaleko langileen manifestazioa
Metaleko langileen manifestazioa. Irudia: ELA

Bizkaiko Metaleko sindikatuek kontraeskaintza bat aurkeztu dute orain astebete patronalak (Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioa) egindako eskaintzari erantzuteko, eta abenduaren erdira arte negoziatzen jarraitzea proposatu dute, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan bilerak eginez.

Proposamena negoziazio-mahaian egindako bilera batean egin dute, Lan Harremanen Kontseiluan. Orain astebete patronalak egindako eskaintzak apur bat hobetzen zuen aurreko soldaten, kontratazioen eta lan-malgutasunaren eskaintza.

Sindikatuek komunikatu batean azaldu dutenez, egindako eskaintza "oso urrun dago uneak eskatzen duen planteamendutik eta, batez ere, atzerakada mantentzen da. Irabazitakoa kendu nahi digute".

"Hala ere, Bizkaiko Metaleko langileekiko errespetuagatik, proposamen berri bat jarri dugu mahai gainean, hiru puntutan oinarrituz: malgutasuna eta aldi baterako kontratazioa, Aldi Baterako Lan Enpresen bidezko kontratazioa eta genero berdintasuneko planak" adierazi dute.

Malgutasunari dagokionez, aldi baterako kontratuen % 10 baino gehiago duten enpresek malgutasunera ezin jo izatea proposatu dute sindikatuek.

"Momentuz, patronalak ez dio erantzunik eman gure proposamenari", adierazi dute sindikatuek, baina bi aldeak ados jarri dira datorren astean bi bilera egiteko.

Negoziaketek jarraitu bitartean, mobilizazioetara deitzen jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek patronala estutzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X