Metalgintza
2022/11/28 - 18:04
Bost greba egun abiatu dituzte Bizkaiko metalgintzan
Sindikatuen jarraipena, lehen greba egunaren jarraipena % 85ekoa izan da. Patronalak, berriz, % 19ra jaitsi du.
2022/11/28 - 08:53
Albiste izango dira: Greba Bizkaiko metalgintzan, Atotxako geltokia eta aurrekontuen osoko zuzenketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/25 - 18:31
Bizkaiko metalgintzaren mahaia akordiorik gabe amaitu eta greba izango da azaroaren 28tik abenduaren 2ra
CCOOk, LABek eta UGTk "aurrerapausoak" aitortu dituzte, "baina ez dira nahikoak". ELAren ustez, negoziazioan gertatzen ari diren mugimenduak "greben arrakastak eragin ditu". FVEMen arabera, bileran "sindikatuen arduragabekeria eta zekenkeria agerian geratu dira".
2022/11/14 - 17:12
ELA sindikatua Bizkaiko metalgintzako gehiengo sindikalak deitutako grebara batu da
Azaroaren 28tik abenduaren 2ra deitu zuten greba CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek. ELAk gaur egindako batzarrean erabaki du lanuzteekin bat egitea, eta hitzarmenaren inguruan akordiorik lortu ezean, ez dute baztertzen greba mugagabea deitzea.
2022/11/09 - 18:02
Bizkaiko metalgintzako sindikatuak "azkeneraino" joango dira FVEMek "immobilismoan" jarraitzen badu
CCOOk, LABek, UGTk, ESK-k, CGTk eta CNTk agerraldi bateratua egin dute Bilbon, azaroaren 28tik abenduaren 2ra bost eguneko grebarako deia egiteko.
2022/11/08 - 18:45
Bizkaiko metalgintzako sindikatuek beste bost greba egun deitu dituzte
Hain zuzen ere, azararen 28tik abenduaren 2ra egingo dituzte lanuzteak. ELAk ez du baztertzen greba mugagabea deitzea, eta deialdiak "xantaia" direla salatu du patronalak.
2022/11/02 - 16:15
Pertsona bat atxilotu dute Zamudion, Bizkaiko metalgintzaren grebaren harira
Horrez gain, lau pertsona identifikatu dituzte agenteek, horietako bat, ikertu gisa. Sindikatuek Ertzaintzaren "jarrera oldarkorra" salatu dute.
2022/11/02 - 15:26
Sindikatuek ez dute baztertzen Bizkaiko metalgintzan greba deialdi gehiago egitea
Bizkaiko metalgintzak deitutako azken greba egunean sindikatuak kalera irten dira berriro ere. Goizean izandako piketeetan Ertzaintzak izan duen jokaera gaitzetsi dute, atxilotu bat eta bi ospitaleratu izan direla salatuz.
2022/11/02 - 10:04
Bizkaiko metalgintzak hirugarren lanuzte eguna du gaur, joan den astean deitutako bi greben ostean
Joan den asteko bi lanuzte egunen ostean, Bizkaiko metalgintzak hirugarren eta azken prostesta eguna du gaur. Sindikatuen arabera, joan den astean lanuzteek % 85eko jarraipena izan zuten. Patronalaren arabera, berriz, %19koa.
2022/10/28 - 16:17
Bizkaiko metalgintza grebaren jarraipena % 85ekoa izan da sindikatuen arabera, eta % 19koa, patronalaren ustez
Manifestazioak egin dituzte Barakaldon eta Basaurin; batetik, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, eta bestetik, ELAk. Zubia igarota, asteazkenean, hilaren 2an, hirugarren greba eguna egingo dute.
2022/10/27 - 15:59
Bizkaiko metalgintzako grebak jarraipen "zabala" izan du, sindikatuen hitzetan; % 27koa patronalaren arabera
Batetik, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta bestetik, ELAk deituta, milaka langilek parte hartu dute eguerdian Iurretan eta Erandion egin dituzten manifestazioetan.
2022/10/27 - 15:14
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du larunbatean Bizkaiko metalgintzako grebak eraginda
Gasteizko lantegiko zuzendaritzak sindikatuei eta langileei jakinarazi die urriaren 29an lan ez egiteko erabakia.
2022/10/27 - 10:56
Bizkaiko Metaleko 52.000 langile grebara deituta daude gaur
Gaurkoa sindikatuek deitutako hiru grebetatik lehena da, sektoreko hitzarmenaren negoziazioa blokeoaren aurka. Bizkaikoa da Euskadin berritu gabeko akordio bakarra.
2022/10/20 - 11:18
Bizkaiko metaleko patronala erakusten ari den jarrerak ezinezko egiten du akordioak lortzea, Aranbururen ustez
LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiaren iritziz, egoerak eskatzen du politika publikoen norabidea aldatzea, eta zerga politikaren eztabaidari heltzea.
2022/10/19 - 17:19
Sindikatuek Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioari leporatu diote langileak "grebara" eramatea
Uste dute Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren proposamen berriak ez duela bermatzen langileen erosteko ahalmena.
2022/10/13 - 09:12
Bizkaiko metalgintzako patronalak eta sindikatuek bilera egingo dute lan hitzarmena negoziatzeko
Hamahirugarrena izango da. Sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako. Bi deialdi egin dituzte: batetik, CCOOk, UGTk eta LABek; bestetik, ELAk.
2022/10/06 - 16:36
Bizkaiko metalgintzako patronalak "arduragabekeriatzat" jo ditu hiru greba deialdi berriak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sindikatuei mugitzeko deia egin die hitzarmen bat egon dadin. Sindikatuak, baina, zatituta bada ere, bat datoz esatean patronala dela akordiorako borondaterik ez duena. Hala, berretsi dute akordiorik ezean, protestekin jarraituko dutela.
2022/10/06 - 10:00
ELAk ere hiru greba egun deitu ditu Bizkaiko metalgintzan
Aurrez, CCOOk, UGTk eta LABek deialdi bateratua egin zuten egun beretarako, hots, urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako. Akordiorik ezean, sindikatu abertzaleak greba mugagabea deitzeko aukera ere mahai gainean jarri du.
2022/10/04 - 20:10
CCOOk, UGTk eta LABek beste hiru greba egun deitu dituzte Bizkaiko metalgintzan
Sindikatu horiek azaldu dutenez, mobilizazio horien deialdia egitea erabaki dute, "FVEM patronalak negoziatzeko borondaterik ez duelako". Lanuzteak urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 2an izango dira.
2022/09/21 - 12:10
"Mitxel Lakuntzaren hitzek ez dute lekurik; enpresa-itunez gain, lurraldekoak ere garrantzitsuak dira"
Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiaren ustez, oso garrantzitsua da Arabako metalgintzan lortutako akordioa "zoru komun" bat ezartzen duelako sektore osorako eta enpresa-itunik ez duten milaka langilerentzat oso baliogarria izango delako.