Pertsona bat atxilotu dute Zamudion, Bizkaiko metalgintzaren grebaren harira
Ertzaintzak 50 urteko gizon bat atxilotu du gaur Zamudion (Bizkaia), Bizkaiko metalgintzaren grebaren harira egindako mobilizazioetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Agenteen aurkako ustezko atentatu delitua egotzi diote, objektu bat Ertzaintzako kideen aurka jaurtitzeagatik.
06:25ean egin dute atxiloketa parke teknologikoan. Pikete informatiboan parte hartzen ari zen pertsona bat da, hain zuzen ere, atxilo hartutakoa. Ehun bat lagun elkartu dira, eta sarbidea moztu dute. Poliziaren kontakizunaren arabera, agenteek erretiratzeko eskatu arren ez diete jaramonik egin, eta une jakin batean, 50 urteko gizon batek objektu bat jaurti du. Hori dela eta, agenteen aurkako ustezko atentatu delitua leporatu diote. Atxilotua 10:00ak aldera aske utzi dute, beharrezko izapideak egin ondoren.
Atxiloketaz gain, agenteek lau pertsona identifikatu dituzte, bat, ikertu gisa, agenteen aurkako desobedientzia larria egotzita.
Sindikatuen eta patronalaren balorazioa
Gehiengo sindikalak (CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT) argitaratutako oharraren arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da. Halaber, CCOOk, LABek eta UGTk salatu dute "Ertzaintzak azken hiru greba egunetan izandako jarrera, baina, bereziki, gaur goizean, Bizkaiko metalgintzako grebalariek poliziaren erasoak, atxikipenak, identifikazioak eta atxiloketa indiskriminatuak jasan behar izan ditugunean, hainbat pertsona zauritu baitira". Sindikatuen iritziz, Ertzaintzak izandako jarrerak "sektoreko 50.000 langileen aurkako gerra deklarazioa" suposatzen du.
Bestalde, FVEM patronalari eta "gatazka honetan bazkide duen Eusko Jaurlaritzari" ohartarazi diote borrokan jarraituko dutela "pertsonen erosteko ahalmena bermatuko duen eta sektoreko langile guztientzat eskubideetan aurrera egingo duen hitzarmen bat lortu arte". Sindikatuen hitzetan, "FVEMen esku dago gatazka beharrik gabe luzatzen jarraitzea, eta Eusko Jaurlaritzaren eta bere errepresio aparatuaren esku dago demokraziaren eta herriaren irudia zikintzea".
ELAk, bere aldetik, hiru greba deialdi horien "arrakasta" nabarmendu du, eta mobilizazioetan "jauzi kualitatiboa" ematea defendatu du, greba mugagabearen aukera baztertu gabe, FVEMek ez badu "benetako edukirik" jartzen hitzarmena negoziatzeko mahaian.
Mikel Etxebarria ELAko ordezkariak berretsi du "pilota patronalaren teilatuan" dagoela, eta ekintza sindikalaren batasuna berreskuratzeko aukeraz galdetuta, azpimarratu du denek egin dutela grebaren aldeko apustua, baina ikusi beharko dela "edukietan akordioak lortzeko sakondu daitekeen".
Bizkaiko metalgintzako patronalaren (FVEM) esanetan, hirugarren greba egunaren jarraipena % 26koa izan da. Eguna "normaltasunez" igaro da, Txorierriko eta Durangaldeko toki batzuetan piketeekin eta kaputxadun pertsonekin izandako istilu batzuk gorabehera.
Ildo horretan adierazi duenez, "enpresen eta langileen aurkako eraso oro erabat gaitzesgarria da, eta ez dago justifikatuta". Greba eskubidea "askatasunez eta hertsatu gabe gauzatu beharrekoa da, eta hori argi eduki beharko lukete sindikatu deitzaileek, adierazi du FVEMek.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete berarekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.