Bizkaiko metalgintzako sindikatuek beste bost greba egun deitu dituzte
Bizkaiko metalgintzak, lurraldeko sektore garrantzitsuenak, greba gehiago egingo ditu hurrengo asteetan, gaur sindikatuek eta patronalak egindako bilerak porrot egin baitu.
CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek azaldu dutenez, gaurko hitzordu berrian ez dira jazo negoziazioan espero ziren "emaitzak".
Gaurko bilera baino lehen, ohartarazi dute "aurrerapauso argirik" ezean, astebeteko greba deialdia egingo dutela sektorean, azaroaren 28tik abenduaren 2ra. Asteazkenean, prentsaurrekoa eskainiko dute lanuzteak baieztatzeko.
Horrela, Bizkaiko metalgintzan egindako sei greba egunei gehituko zaizkie —horietako hiru, uda aurretik, eta azken hirurak, urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 2an—.
Sindikatuek berretsi dute ez dutela onartuko lan baldintzak okertzea, eta erosteko ahalmena galtzea.
ELAk gainerako sindikatuetatik bereizita negoziatzen du, eta ziurtatu du gaurko bileran patronalak "bere itsutasuna eta erantzukizun falta" erakutsi duela, "langileekiko probokazioa" den proposamen batekin.
ELAk KPIaren araberako soldata igoerak urte bakoitzeko defendatzen ditu, taula eta soldata errealetan, baita zortzi orduko lanaldi murrizketa ere.
Datozen egunetan, Bizkaiko metalgintzako ordezkariak bilduko dira erabakiak hartzeko, greba egunak nabarmen ugaritu behar direla "sinetsita", greba mugagabea baztertu gabe.
Bestalde, FEVM patronalak zehaztu du gaurko bileran, bosgarrenez, bere proposamena aldatu duela, eta tauletan % 16rainoko soldata igoera eskaintzen duela.
Igoera hori honela banatzen da 2022-2025 epean: % 6,5, 2022an; % 2,5, 2023an; % 2, 2024an eta % 2, 2025ean. Zifra horiek % 3 gehiago igo daitezke, aldi horretan metatutako KPIak % 13tik gorakoak izanez gero. Hala eta guztiz ere, KPIak % 16 gaindituko balu, gainerako zenbatekoa bi ordainsaritan ordainduko litzateke 2026an.
Patronalarentzat, soldaten arloko azken eskaintza hori beste lurralde batzuetan —Araban, adibidez— sinatu diren eta gehiengo sindikalaren adostasunarekin aurrera atera diren hitzarmenetatik oso hurbil dago.
Era berean, sindikatuen "xantaia estrategia" salatu du, bere ustez, "hauteskunde helburuei erantzuten dielako, akordioak lortzeko benetako asmoei baino gehiago".
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.