Metro Bilbao
2021/08/23 - 16:36
Ertzaintzak Algortan izandako erasoaren egilea identifikatu duen arren, ez dute oraindik lokalizatu
Biktimak senda-agiria jaso du Gurutzetako ospitalean, eta erasotzailea identifikatuta dauka Ertzaintzak. Algortako bizilagunak kezkatuta eta beldurtuta daude gertatutakoarekin.
2021/08/22 - 14:42
Gazte bat larri zauritu dute Getxon, hautsitako botila batekin eraso egin ondoren
Gertaera gaur goizean jazo da metroko konboien barruan, Bidezabal eta Algorta geltokien artean. Erasotzaileak ihes egin du.
2021/08/15 - 20:06
Auto batek horma baten aurka talka egin du Erandion, eta eragindako kalteak atzerapenak sortu ditu metroan
Ibilgailuko gidaria eta harekin bidaitzen zuen 22 hilabeteko haurra ospitalera eraman dituzte.
2021/06/29 - 01:56
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua eskainiko du ostiral eta larunbatetan, irailera arte
Ostiral eta larunbatetan gauetako zerbitzua luzatu egingo da, gaueko 03:00ak arte.
2021/05/21 - 12:57
Metro Bilbaok Urduliz eta Plentzia arteko tren zerbitzua berrezarri du
Bi udalerrien arteko metro zerbitzua lau hilabetez egon da etenda, lur jausi baten ondorioz. Autobus zerbitzu batek lotu ditu bi geltokiak gaur arte.
2021/04/17 - 19:18
Jenni Alvarado: "Hobeto ikusten dut nire artelana markesinan Louvre museoan baino"
Bilboko Kastrexana auzoko autobus-markesinan du bere artelana salgai Jenni Alvaradok. "Arte non-nahi" programan aukeratutako artistetako bat da bera
2021/03/23 - 20:34
Irisgarritasuna hobetzeko sistemak ezarriko ditu Metro Bilbaok
Proiektua uztailerako prest egotea espero da.
2021/03/05 - 16:51
Bilbotik Cartujara metroz?
Zerbitzuz kanpo zegoela, trenen helmuga zehazten duen mezua aldatu zuen Bilboko metroko langile batek, Athleticen garaipena "ospatzeko". Hurrengo helmuga Sevilla zela iragarri zuen, txantxetan.
2021/01/15 - 14:35
Bilboko metroak 55.987.465 bidaiari eraman ditu 2020an, 2019an baino % 61,14 gutxiago
Covid-19ak sortutako egoerak eragin handia izan du metroan, eta txartelak salduta aurreko urtean baino ia 23 milioi euro gutxiago lortu ditu.
2021/01/13 - 20:13
EBtik jasotako laguntzek baldintzatuko dute Bilboko metroaren 5. linearen garapena
"Gure esku dagoen guztia egingo dugu metroa Galdakaora iristeko", esan du Rementeriak. Halaber, Europatik jasotako diru laguntzen garrantzia azpimarratu du, "proiektuak argia ikus dezan".
2021/01/12 - 19:03
Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko du luizia ikertzeko
Teknikariek agindutako ikerketa sakon hori burutzeko "denbora asko" beharko dute. Urtarrilaren 5ean eten zuten tren zerbitzua, lur-jausi baten ondorioz.
2021/01/06 - 15:53
Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz
Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.
2020/12/24 - 14:45
Galdakaok "konpromiso irmoa" eskatu du metroa eraikitzeko
Mozioa Udaleko osoko bilkuran onartu dute, eta Aperribain, Bengoetxen, Galdakao erdigunean, Usansoloko ospitalean eta Usansolo erdigunean geralekuak izatea eskatzen dute.
2020/12/24 - 11:29
Bilboko Metroaren eta RENFEko zerbitzuak lehenago amaituko dira Gabon gauean
Abenduaren 24an, Bilboko Metroaren zerbitzua 21:00ak aldera amaituko da eta RENFEko azken trenak 21:05etik 21:50era aterako dira.
2020/12/14 - 10:24
Ikusmen urritasuna duten pertsonak gidatzeko aplikazioa euskal geltokietara iritsi da
Aplikazioa Euskal Trenbide Sareko eta Bilboko metroko instalazioetan erabili ahal izango da.
2020/11/27 - 16:40
Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Barrutietan musika, antzerkia, magia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta bakarrizketak izango dira.
2020/11/27 - 12:36
Errege Magoen ikuskizuna Bilbao Arenan izango da urtarrilaren 5ean
Erregeen Kabalgata tradizionalaren ordez, urteko gaurik magikoena baino lehen, musika ikuskizuna eskainiko da. Sarrerak bi eurotan egongo dira salgai.
2020/11/27 - 12:07
Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokian izango dira abenduaren 23an eta 24an
Udalak 30 minutuko bost emanaldi antolatu ditu, edukiera mugatuarekin eta bi euroko prezioarekin. Ikuskizun horrek COVID-19aren pandemiak bertan behera utzitako kalejira ordezkatuko du.
2020/11/25 - 13:27
Olentzero eta Errege Magoak Bilbora iritsiko dira, baina antzerki musikalaren bidez
Udaletxeko fatxada nagusian argiztapena estreinatu dute eta Gabonetarako 100 jarduera baino gehiago antolatu dituzte.
2020/11/18 - 15:33
"Ez ikusi ez dagoenik. Indarkeria matxista da"; Azaroaren 25erako leloa, Bizkaian
Ekimenak "ondoren indarkeria matxista sortzen duten eta batzuetan ikusi nahi ez diren jarrerak eta urratsak" daudela erakutsi nahi du.