Metro Bilbao
2020/12/14 - 10:24
Ikusmen urritasuna duten pertsonak gidatzeko aplikazioa euskal geltokietara iritsi da
Aplikazioa Euskal Trenbide Sareko eta Bilboko metroko instalazioetan erabili ahal izango da.
2020/11/27 - 16:40
Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Barrutietan musika, antzerkia, magia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta bakarrizketak izango dira.
2020/11/27 - 12:36
Errege Magoen ikuskizuna Bilbao Arenan izango da urtarrilaren 5ean
Erregeen Kabalgata tradizionalaren ordez, urteko gaurik magikoena baino lehen, musika ikuskizuna eskainiko da. Sarrerak bi eurotan egongo dira salgai.
2020/11/27 - 12:07
Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokian izango dira abenduaren 23an eta 24an
Udalak 30 minutuko bost emanaldi antolatu ditu, edukiera mugatuarekin eta bi euroko prezioarekin. Ikuskizun horrek COVID-19aren pandemiak bertan behera utzitako kalejira ordezkatuko du.
2020/11/25 - 13:27
Olentzero eta Errege Magoak Bilbora iritsiko dira, baina antzerki musikalaren bidez
Udaletxeko fatxada nagusian argiztapena estreinatu dute eta Gabonetarako 100 jarduera baino gehiago antolatu dituzte.
2020/11/18 - 15:33
"Ez ikusi ez dagoenik. Indarkeria matxista da"; Azaroaren 25erako leloa, Bizkaian
Ekimenak "ondoren indarkeria matxista sortzen duten eta batzuetan ikusi nahi ez diren jarrerak eta urratsak" daudela erakutsi nahi du.
2020/11/11 - 15:41
Bilboko Metroak, 25 urte
Bost urtez egon ziren obretan Bilbo azpian. Makina bat arazo gainditu ondoren ireki zuten hiria goitik behera aldatu zuen proiektua.
2020/11/11 - 10:05
Bilboko metroak 25 urte bete ditu, 1.800 milioi bidaia baino gehiago egin ondoren
Metroak 1.800 milioi bidaia baino gehiago izan ditu 25 urteotan eta 99.000.000 kilometro egin ditu. Gainera, 573 milioi euro bildu ditu euskal ogasunentzat.
2020/11/02 - 17:43
Euskotrenek LABIri erantzun dio gaitasunaren ia % 100ean ematen ari dela zerbitzua
Gainera, Metro Bilbaok adierazi du ez dela bideragarria maiztasuna augaritzea, eta Lurraldebusek edukiera % 80ra jaitsi duela.
2020/10/29 - 12:04
Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
2020/10/18 - 18:27
Segurua al da garraio publikoa COVID-19 garaian?
Jende pilaketak ekidin behar diren honetan, metroan edota autobusean bidaiariak ia segurtasun tarterik gabe erakusten duten irudi asko zabaldu dira sarean. Iritzi ezberdinak bildu ditugu, Gertutik.
2020/10/01 - 19:22
Bilboko metroaren zerbitzua berrezarri dute Zazpikaleak eta Bolueta artean
15:00ak aldera pertsona bat trenbidera erori da Santutxun, eta metroak harrapatuta hil da. Ondorioz, zerbitzua eten behar izan dute Zazpikaleak eta Bolueta artean, 17:00ak arte.
2020/08/26 - 13:35
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Abandoko geltokian, emakume bati ukituak egiteagatik
Erasotzaileak aurrekari polizialak ditu, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik. 45 urteko gizona gaur goizean utzi dute epailearen esku.
2020/08/18 - 16:31
Gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira kalean, jarduera edozein dela ere
Besteak beste, ostalaritza establezimenduetako edukierak, ordutegiak, pertsonen arteko bilerak eta garraio publikoen gaueko ordutegiak murriztu dituzte.
2020/08/11 - 17:35
Metro Bilbaok 4,68 milioi bidaia egin ditu uztailean, eta autobusek 3,63 milioi
Joan den hilabetean, 4.685.875 bidaia baliozkotu ziren Bizkaiko metroan, 2019ko zazpigarren hilabetean garraiatutako erabiltzaileen % 70 inguru.
2020/07/15 - 15:28
Bilboko metroak geltokietako mapak berritu ditu 25 urteren ondoren
Paneletan, metroko informazio propioa mantentzeaz gain, intereseko lekuei buruzko informazioa gehitu da, hala nola osasun zentroei, egoitza administratiboei edo irisgarritasunari buruzko informazioa.
2020/07/03 - 21:34
Euskotreneko komiteak langile baten aurkako erasoa salatu du, Bilbon
Balizko erasotzailea trenbidera jaitsi eta bi noranzkoetako zirkulazioa eten zuen.
2020/06/19 - 10:41
Soriak eskerrak eman dizkio Euskadiri pandemia garaian emandako laguntzagatik
Pandemia garaian une oso larriak bizi izan zituen Soriak eta Euskadik laguntza eskaini zion. Orain, keinu hori eskertu nahi izan du Soriak Bilboko Metroan eskerrak emanez kartelak jarriz.
2020/06/15 - 23:07
Getxoko Ibarbengoako metro geltokia martxan da
Getxoko geltokiaren irekiera aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak amaitutakoan koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.
2020/06/15 - 10:54
Ibarbengoako geltokia martxan da jada, urteetan zain egon ondoren
Getxoko geltokiaren irekiera aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak amaitutakoan koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.