Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Abandoko geltokian, emakume bati ukituak egiteagatik

Erasotzaileak aurrekari polizialak ditu, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik. 45 urteko gizona gaur goizean utzi dute epailearen esku.

45 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Abandoko metro geltokian emakume bati sexu-ukituak egitea leporatuta, Segurtasun Sailak asteazken honetan jakitera eman duenez. Erasotzaileak aurrekari polizialak ditu, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik.

20:00ak aldera, Abandoko tren-geltokiaren eta metro-geltokiaren arteko lotunea gurutzatzen ari zela, ezezagun bat atzetik hurbildu zitzaion, eta sexu-ukituak egin zizkion. Erasotzaileak ihes egin zuen, eta biktimak laguntza eskatu zien metroko langileei.

Minutu batzuk geroago, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen eta biktima artatu zuen. Ukituak egin zizkion gizonaren deskribapenari esker, beste patruila batek susmagarria aurkitu zuen San Frantzisko kalean, eta, atxilotu ondoren, ertzain-etxera eraman zuten.

Hala, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekari polizialak dituen gizona gaur goizean utzi dute epailearen esku.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X