Metro Bilbao
2021/10/11 - 22:30
Bilboko metroko erasoaren biktima: "Espero dut beste inori horrelakorik ez gertatzea"
Jon Anderrek ETBko 'Nos echamos a la calle' saioari kontatu dio begiratze hutsagatik egin zutela bere kontra. Erasotzaileak liskar bila zeuden bagoian, Areeta eta Plentzia arteko bidaian. Ertzaintzak ikerketa dauka zabalik.
2021/10/11 - 13:23
Ertzaintzak Bilboko metroan gizon bati eraso zioten erasotzaileetako hiru identifikatu ditu
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, 06:30 aldera, metroko bagoi batean, Getxon. Lekuko batek gertatutakoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuen.
2021/10/10 - 18:14
Gazte bati eraso egin diote Bilboko Metroan, Getxo parean
06:30 aldera gertatu da erasoa metroko bagoi baten barruan eta Ertzaintza erasotzaileak identifikatzen saiatzen ari da.
2021/10/10 - 18:08
Bilboko Metroan gizon batek jasotako jipoia ikertzen ari da Ertzaintza
Larunbateko 06:30 aldera gertatu zen eraso Neguriko geltokian eta lekuko batek grabatutako bideoa baliogarria izango du poliziak erasotzaileak identifikatzeko.
2021/09/15 - 20:33
Euskal Herriko trenbideen mapa egin du bilbotar gazte batek
Tren linea guztiak mapa batean islatu ditu Galder Agudo 22 urteko gazte bilbotarrak. "Orain arte ez zegoen Euskal Herriko kopainia guztien lineak biltzen zituen maparik"
2021/08/30 - 19:42
Metro Bilbao irailaren 6an hasiko da neguko ordutegiarekin
Gainera, ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperetan goizaldeko 02:00ak arte gaueko zerbitzua eskainiko duela aditzera eman du.
2021/08/23 - 16:36
Ertzaintzak Algortan izandako erasoaren egilea identifikatu duen arren, ez dute oraindik lokalizatu
Biktimak senda-agiria jaso du Gurutzetako ospitalean, eta erasotzailea identifikatuta dauka Ertzaintzak. Algortako bizilagunak kezkatuta eta beldurtuta daude gertatutakoarekin.
2021/08/22 - 14:42
Gazte bat larri zauritu dute Getxon, hautsitako botila batekin eraso egin ondoren
Gertaera gaur goizean jazo da metroko konboien barruan, Bidezabal eta Algorta geltokien artean. Erasotzaileak ihes egin du.
2021/08/15 - 20:06
Auto batek horma baten aurka talka egin du Erandion, eta eragindako kalteak atzerapenak sortu ditu metroan
Ibilgailuko gidaria eta harekin bidaitzen zuen 22 hilabeteko haurra ospitalera eraman dituzte.
2021/06/29 - 01:56
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua eskainiko du ostiral eta larunbatetan, irailera arte
Ostiral eta larunbatetan gauetako zerbitzua luzatu egingo da, gaueko 03:00ak arte.
2021/05/21 - 12:57
Metro Bilbaok Urduliz eta Plentzia arteko tren zerbitzua berrezarri du
Bi udalerrien arteko metro zerbitzua lau hilabetez egon da etenda, lur jausi baten ondorioz. Autobus zerbitzu batek lotu ditu bi geltokiak gaur arte.
2021/04/17 - 19:18
Jenni Alvarado: "Hobeto ikusten dut nire artelana markesinan Louvre museoan baino"
Bilboko Kastrexana auzoko autobus-markesinan du bere artelana salgai Jenni Alvaradok. "Arte non-nahi" programan aukeratutako artistetako bat da bera
2021/03/23 - 20:34
Irisgarritasuna hobetzeko sistemak ezarriko ditu Metro Bilbaok
Proiektua uztailerako prest egotea espero da.
2021/03/05 - 16:51
Bilbotik Cartujara metroz?
Zerbitzuz kanpo zegoela, trenen helmuga zehazten duen mezua aldatu zuen Bilboko metroko langile batek, Athleticen garaipena "ospatzeko". Hurrengo helmuga Sevilla zela iragarri zuen, txantxetan.
2021/01/15 - 14:35
Bilboko metroak 55.987.465 bidaiari eraman ditu 2020an, 2019an baino % 61,14 gutxiago
Covid-19ak sortutako egoerak eragin handia izan du metroan, eta txartelak salduta aurreko urtean baino ia 23 milioi euro gutxiago lortu ditu.
2021/01/13 - 20:13
EBtik jasotako laguntzek baldintzatuko dute Bilboko metroaren 5. linearen garapena
"Gure esku dagoen guztia egingo dugu metroa Galdakaora iristeko", esan du Rementeriak. Halaber, Europatik jasotako diru laguntzen garrantzia azpimarratu du, "proiektuak argia ikus dezan".
2021/01/12 - 19:03
Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko du luizia ikertzeko
Teknikariek agindutako ikerketa sakon hori burutzeko "denbora asko" beharko dute. Urtarrilaren 5ean eten zuten tren zerbitzua, lur-jausi baten ondorioz.
2021/01/06 - 15:53
Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz
Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.
2020/12/24 - 14:45
Galdakaok "konpromiso irmoa" eskatu du metroa eraikitzeko
Mozioa Udaleko osoko bilkuran onartu dute, eta Aperribain, Bengoetxen, Galdakao erdigunean, Usansoloko ospitalean eta Usansolo erdigunean geralekuak izatea eskatzen dute.
2020/12/24 - 11:29
Bilboko Metroaren eta RENFEko zerbitzuak lehenago amaituko dira Gabon gauean
Abenduaren 24an, Bilboko Metroaren zerbitzua 21:00ak aldera amaituko da eta RENFEko azken trenak 21:05etik 21:50era aterako dira.