Metro Bilbao
2022/05/31 - 15:54
Atzerapen "txikiak" Bilboko metroaren bi lineatan, arazo teknikoak oraindik "guztiz konpondu ez" direlako
San Ignazioko geltokian matxura sortu da (08:30 aldera), eta hura konpontzeko lanean ari dira. 17:00ak aldera, egoerak hobera egin du.
2022/05/16 - 20:21
Mamarigako metrorako sarbidea zabalik dago berriro
Funikularren arazo tekniko bat tarteko, orduak itxita eman ditu.
2022/05/16 - 11:48
Mamarigako metrorako sarbidea itxita dago funikularren arazo bat tarteko
Bilboko Metroak adierazi du funikularrak konpontzen ari direla. Ez dakite noiz arte egongo den sarbidea itxita.
2022/04/12 - 15:31
Bizkaiak soberakinetako 270 milioi bideratuko ditu Metroa Galdakaora heltzeko eta Artatza estaltzeko
Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri duenez, iazko gerakin horietako beste 150 milioi euro gordeko dituzte Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko egitasmo bereziren bat egin beharko balitz.
2022/04/07 - 15:15
Bilbok Abandorako duen plan berezia aurten esleitzea espero du Aburtok
Alkateak jakinarazi duenez, duela 10 egun Madrilen egon zen Garraio Ministerioko arduradunekin bilduta tren lasterra Bizkaiko hiriburura heltzeko pausoak azkartzeko asmoz.
2022/04/07 - 11:24
Aburto: ''AHTaren Bilboko geltokia esleitzeko prozesua aurten bukatzea espero dugu''
Bilboko alkateak jakinarazi du duela 10 egun Madrilen egon zela Garraio Ministerioko arduradunekin bilduta tren lasterraren ingurumen eraginaren inguruko txostena eta Abandoko proiektua esleitzearen prozesua azkartzeko asmotan.
2022/04/05 - 10:57
Bilboko metroaren zerbitzua berrezarri dute
07:58tik Bilboko metroak atzerapen orokorrak izan ditu bere linea guztietan. 09:06an berreskuratu du zerbitzuak normaltasuna, bertatik esan dutenez.
2022/04/01 - 19:21
Bilboko Metroak larunbatean berreskuratuko du ohiko maiztasuna, Astrabuduako murrua behera etorri ostean
Erandio eta Astrabudua geltokien arteko murrua eraitsi egin zen, eta bide bat itxita egon da zenbait egunez.
2022/04/01 - 09:00
Garraio publikoaren erabilerak gora egin du eta autoarenak behera, pandemiaren eta erregaien garestitzeagatik
Martxoan, EAEko hiriburuetako autoen sarrerak % 2,5 jaitsi dira, eta garraio publikoaren erabiltzaileen kopurua, berriz, % 5 eta % 9 artean igo da.
2022/03/29 - 18:21
Hurrengo astera arte ez dute Bilboko metroaren zerbitzua lehengoratuko
Astrabudua eta Erandio artean horma bat erori da, eta tarte horretan trenbide bat soilik dago zabalik. Ostiralean zehaztuko dute noiz ireki ahalko duten bigarren trenbidea.
2022/03/29 - 14:57
Bilboko metroaren 1. lineako atzerapenak egun osoan luzatuko dira, horma bat erori ondoren
Astrabudua eta Erandio artean gertatu da erorketa eta tarte horretan trenbide bat soilik dago zabalik. Garbiketa lanetan ari dira zerbitzua lehengoratu ahal izateko.
2022/03/29 - 12:23
Atzerapenak Bilboko metroaren 1. linean, horma bat erori delako
Horma baten erorketa partziala ari da eragiten atzerapenak, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.
2022/03/21 - 01:17
Metro Bilbaok bere zerbitzuen % 100a berreskuratu du
Zerbitzu murrizketak sei astez indarrean egon ostean, ohiko zerbitzua martxoaren 21ean itzuliko da, aurreikusi baino bi aste lehenago.
2022/02/23 - 11:13
Arriola: "Euskadiko alokairu-politikei bultzada handia eman nahi diegu"
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Casado bizitzen ari den egoerari buruzko iritzia eman du: "Tristea da Pablo Casadoren bakardadea, krudela da politika".
2022/02/21 - 15:29
Galdakaoko bizilagunak pozik daude metroaren iritsierarekin
Urteak daramatzate galdakoztarrek metroa eskatzen, batez ere ospitalera joateko. Galdakaoko ospitalea da metro geltokirik ez duen Bizkaiko erietxe bakarra.
2022/02/21 - 12:58
Metro Bilbaoren 5. linea egiteko lanak urrian hasiko dira
Lanek 360 milioi euroko kostua izango dute, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdi bana ordainduko dituzte. Aurreikusitako epeak betez gero, metroa 2027an iritsiko da Galdakaora, eta bi urte geroago, ospitalera.
2022/02/17 - 10:01
Bilboko metroak gaueko zerbitzua berreskuratuko du asteburuan
Ostiraletan 02:00ak arte eskainiko da zerbitzua, eta larunbat eta jai bezperetan, gau osoan. Egunez indarrean dago ordutegi berria, eta ELAk salatu duenez
2022/02/16 - 22:21
Bilboko metroaren zerbitzua % 20 murriztu dela salatu du ELAk
Metro Bilbaoko zuzendaritzak onartu du zerbitzua aldi baterako murriztu izana, bidaiari gutxiago daudelako eta euren langileen artean bajak ugaritu direlako.
2022/02/08 - 13:01
Gizon batek sexu erasoa egin dio Bilboko metroko garbitzaile bati
Eraso matxista larunbat gauean gertatu zen Sestaoko geltokian. 22 urteko erasotzaileak ukituak egin zizkion emakumeari, eta ihes egitea lortu zuenean, atzetik jarraitu zion.
2022/02/08 - 08:37
Indarrean dira ordutegi berriak Bilboko metroan
Metro Bilbaok eguneko lehen eta azken trenak eta gainerako ordutegiak webean kontsultatzeko gomendatzen die erabiltzaileei.