Atzerapen "txikiak" Bilboko metroaren bi lineatan, arazo teknikoak oraindik "guztiz konpondu ez" direlako
Bilboko Metroaren San Ignazioko (Bilbo) geltokian matxura izan da goizean (08:30 aldera), eta ondorioz, trenak atzerapenak izan dira 1. eta 2. lineetan, metroko arduradunek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Etxebarri-Plentzia (1. linea) eta Basauri-Kabiezes (2. linea) tarteei eragin diete atzerapenek, Plentziako zein Kabiezesko (Santurtzi) noranzkoan.
17:00ak aldera, egoerak hobera egin du, baina arazoa "ez dago guztiz konponduta", eta atzerapen "txikiak" dira dagoeneko, metroko iturriak onartu duenez.
Zehazki, San Ignazioko orratzean (metro unitateen norabidea aldatzeko mekanismo autonomikoa) dago arazoa. Teknikariak goizean goizetik ari dira matxura konpondu nahian.
Esan bezala, atzerapenak "oso txikiak" dira jadanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda