Arriola: "Euskadiko alokairu-politikei bultzada handia eman nahi diegu"
Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan azpimarratu duenez, Jaurlaritzatik bultzada eman nahi diote Euskadiko alokairu-politikei.
Hala, gogorarazi du duela gutxi onartu dela Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala, epe ertain-luzerako akordio bat lortze aldera. Arriolak nabarmendu du azken urteetan aldaketa handia egon dela etxebizitzen eskarian, eta beharrezkoa dela etxebizitza bat eskuratzerako orduan gaur-gaurkoz dauden beharrizanei erreparatu eta egungo eredua aldatzea eta egokitzea.
Beste herrialde batzuetako ereduei balio eman die eta, Euskadin, orain arte jabetzako etxebizitzei garrantzia eman bazaie ere, "gure kultura aldatzea nahieztakoa" dela nabarmendu du, egungo eskariari aurre egiteko. Itun honekin 15 urtetan babes ofizialeko etxebizitzak bikoiztu nahi dira Euskadin.
Ildo horretan, eta Donostiako Udalak Easo ingurua berrantolatzeko egin berri duen proposamenari dagokionez (2024tik aurrera lurperatuko da, eta, besteak beste, 450-500 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da zazpi eraikinetan), sailburuak argi dauka: "Etxebizitzak babes ofizialekoak izatea gustatuko litzaiguke. Hori izango da gure proposamena, hirian etxebizitza eskuratzeko aukera bat delako".
Espainiako etxebizitzaren legeak eskumen autonomikoak inbaditu ditzakeen galdetuta, Arriolak ezetz esan du. "Gure etxebizitza legea Espainiakoa baino askoz aurreratuagoa da", gaineratu du.
Garraioa Euskadin
Metro Bilbaoren 5. lineako obrei dagokienez, (metroa Galdakaoko Ospitaleraino eramango du), Arriolak gogorarazi du Patxi Lopezen garaitik diseinatuta zegoela, eta gauzatu ahal izateko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean akordioa lortu dela.
Metroaren 4. lineaz, berriz, aitortu du, oraindik beste etapa batean dagoela: "Nahi izango bagenu ere, ezingo genuke hasi. Euskadiko Abiadura Handiko Trenari buruz sailburuak gogorarazi du akordio garrantzitsua lortu dela AHTa Gasteizera eta Bilbora sartzeko.
Azkenik, eta Pablo Casado bizitzen ari den egoeraren aurrean, Arriolak esan du espero duela egoera lehenbailehen konpontzea: "Tristea da Pablo Casadoren bakardadea, krudela da politika batzuetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Amnistia Legea, Baionako besten bigarren eguna eta samina Erronkarin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek diasporako gazteei esan die "Euskadiren ezinbesteko parte" direla
Imanol Pradales lehendakaria Euskal Herriko eta diasporako (AEB, Kanada, Argentina, Uruguai eta Australia) 200 gazte ingururekin elkartu da Tolosan, euskal komunitate globalaren erronken inguruan hausnartzeko. Gaztemunduri Ateak Ireki programako eta EuskarAbentura espedizioko gazteek hartu dute parte topaketan.
PSE-EEren eta EAJren arteko enegarren polemika, euskara dela eta
Eneko Anduezak Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako Enplegu Publikoaren Legearen erreforma.
EAJ-PSE "koalizioa osasuntsu" dagoela azpimarratu du Antxustegik, "egunero akordioak lortzeko gaitasuna" duelako
PSErekin izandako azken ika-mika baretu nahi izan du Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, eta Eneko Andueza buruzagi sozialistak esandakoak "komunikabideen ingurura eta hauteskunde-kanpainara" mugatu ditu, "oraindik hilabete asko falta badira ere".
Aizpurua (EH Bildu): “Euskara menpeko da, eta berdintasunean egotea eskatzen dugu. Ez dago lehentasun nazionalik"
Mertxe Aizpuruak, EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak, kritikatu egin du Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak “lehentasun nazionalaz” esandakoa, EAJ eta EH Bildu PP eta Voxekin parekatu baititu. “Euskara menpeko da, eta berdintasunean egotea eskatzen dugu. Ez dago lehentasun nazionalik”.
Aitor Estebanek "antzezpen hutsa" dela dio Anduezak PSE-EEren Batzorde Nazionalean eginiko diskurtsoa
EAJko presidente Aitor Estebanen ustez, "antzezpen handiegia" izan da Eneko Anduezarne, PSE-EEko idazkari nagusiaren, diskurtsoan. Izan ere, Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako adierazpenetan, Estebanek esan du Anduezak badakiela ez dela Enplegu Publikoaren Legearen aurka jarri behar. Horren harira, Estebanek dio sozialisten idazkari nagusia jada hauteskunde kanpainari begira dagoela. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
UPNk Jose Javier Mugica gogoratu du, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean
25 urte bete dira ETAk Jose Javier Mugica UPNko zinegotzia hil zuenetik, Leitzan. 59 urte zituen. Gaur, alderkideek antolatuta, omenaldia egin diote Leitzan bertan. Lore-eskaintza egin dute, haren omenez jarrita dagoen plakaren aurrean.
Anduezak "lehentasun sozialaren alde" egin du, PP, Vox eta abertzaleen "lehentasun nazionalaren" aurrean
PSE-EEren idazkari nagusiak emaitzak hobetzen jarraitzea jarri du helburu, 2027ko udal eta foru hauteskundeetan; eta gaitzetsi egin du EAJk eta EH Bilduk Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko lortutako akordioa.
David Sanchezi enplegu publikorako bederatzi urteko inhabilitazioa ezarri diote
Badajozko Auzitegiak prebarikazio administratiboko delitu baten egile jo du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia.
David Sanchez errugabea dela probatuko den itxaropena agertu du Espainiako Gobernuak
Erreakzio soka luzea eragin du Espainiako Gobernuko presidentearen anaiari ezarri dioten zigorrak. Enplegu publikorako bederatzi urteko inhabilitazioa ezarri dio epaileak, prebarikazio administratiboko delitu baten egilea izateagatik.