Bizkaiak soberakinetako 270 milioi bideratuko ditu Metroa Galdakaora heltzeko eta Artatza estaltzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko aurrekontuetatik gastatu gabe geratutako dirutzarekin finantzatuko ditu lurraldearentzat "estrategikoak" diren proiektuak, hala nola, Bilboko metroa Galdakaora iristeko lanak edota Leioako Artatza errepidea estaltzekoak. Hala iragarri du prentsaurrekoan Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, iazko aurrekontuen behin-behineko likidazioa onartu ostean.
Foru erakundeak, EAEko beste batzuek bezala, zorpetzearen alde egin zuen covid-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko —hala egiteko baimena eman zuen Europak— eta 2022 honetan egiaztatu duenez, 419,7 milioi euro ditu oraindik gastatu gabe, soberakin gisa.
Ahaldun nagusiak iragarri duenez, kopuru horren bi heren, zehazki 269,3 milioi euro, datozen ekitaldietan amaitu beharreko" proiektu estrategiko batzuk bermatzeko" erabiliko dituzte. Hala, 180 milioi euro Bilboko metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera heltzeko lanetara bideratuko dituzte, baita lur azpiko trena Euskotreneko lineekin (Busturialdea eta Durangaldea) lotzeko ere.
Era berean, Artatzako errepideak Leioan duen tartea estaltzeko 65 milioi euro erabiliko dituzte.
Soberakinen 8,7 milioi Leioako eta Elorrioko adinekoen egoitzak eredu berrira moldatzera zuzenduko dituzte. Antzeko kopurua, 8 bat milioi, erabiliko dute bazterketan dauden pertsonei laguntzeko etxebizitzak erosteko. Halaber, Lezama, Arratia eta Uribeko bide zaharreko bide berde berriak eraikiko dituzte, eta horretan bi milioi gastatuko dituzte.
Foru Aldundiak lehen sektorerako hainbat neurri jarriko ditu martxan, eta soberakinen zati bat horrela banatuko du: 1,5 milioi euro aurrez aurreko plan baterako eta 1,5 milioi euro baso-laguntzen eta efizientzia energetikoa hobetzeko plan baterako. Azkenik, 2,6 milioi erabiliko ditu mendiak erosteko eta bertan baso-espezie autoktonoak landatzeko.
Azkenik, gerakinen beste herena, 150 milioi euro, gorde egingo du foru erakundeak, "zuhurtzia gidari hartuta, eta gaur egungo egoera ekonomikoa eta zalantza-giro orokorra kontuan edukita", laguntza plan edo ekintza bereziren bat abian ipini edo orain aurreikusita ez dagoen aparteko gasturen bat egin beharko balitz ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.