GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok bere zerbitzuen % 100a berreskuratu du

Zerbitzu murrizketak sei astez indarrean egon ostean, ohiko zerbitzua martxoaren 21ean itzuliko da, aurreikusi baino bi aste lehenago.
Erabiltzaileak metroan sartzen.
Erabiltzaileak metroan sartzen. Argazkia: EITB Media.

Metro Bilbaok neguko ohiko zerbitzuen % 100a berreskuratuko du martxoaren 21ean. Lanegunetako zerbitzua 06:00etan hasiko da eta azken trena 23:00etan izango da. Gaueko zerbitzuak normaltasunez jarraituko du larunbatetan gau osoan zehar eta ostiraletan goizeko ordu biak arte.

Metro Bilbaok otsailaren 7an hasi zuen bere zerbitzuen murrizketa, "pandemiaren eraginez mugikortasuna murriztu izanak gutxiago garraiatu behar izatea ekarri zuelako". Gainera, pandemiaren azken olatuak gogor jo zituen langileak.

Mugikortasuna hazi egin da, eta gaur egun Metro Bilbaok 2019ko garraio-eskariaren % 87'5 asetzen du. Bidaia gehien goizean egiten dira, 07:00-09:00 tartean, eskari osoaren ia % 90 tarte horretan izaten baita.

Konpainiak jakinarazi duenez, metroko trenen barruko airea 3,5 minutuan behin berriztatzen eta geltokietan gel hidroalkoholikoa banatzen jarraituko dute, baina metroaren instalazio guztietan maskara nahitaez jantzita izan behar dela gogorarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X