Mexiko
2024/08/13 - 00:08
Mexikoko Popocatepetl sumendiak errautsa eta gasa jaurti ditu
Mexikoko Popocatépetl sumendia aktibo dago berriro. Gaur gauean errautsa eta gasa bota ditu, eta alerta bolkanikoko semaforoa Horira igo da, 2. fasera.
2024/07/24 - 14:09
2.000 migratzaile inguru dituen karabana bat abiatu da AEBra
Migratzaileen karabana berri bat abiatu da Mexiko hegoaldetik, AEBn asiloa lortzeko asmoz. Azaroko hauteskundeak baino lehen iritsi nahi dute AEBko mugara, Trumpen garaipen batek egoera zailduko dien beldur baitira.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/07/04 - 13:56
Beryl urakanak 400.000 jamaikar baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu
4. mailako Beryl urakanaren haize bortitzek uharteko azpiegituran eta Kingston hiriburuko Norman Manley nazioarteko aireportuan ere kalteak eragin dituzte. Beryl Mexikoko Karibe aldera doa orain.
2024/07/03 - 11:56
Beryl urakanak gutxienez zazpi hildako eragin ditu Karibetik igarotzean
Urakanaren erdigunea Mexikoko Yucatan penintsularantz doa. Berylek "aurrekari kezkagarria" jartzen du, Atlantikoan ez delako inoiz intentsitate goreneko zikloirik sortu urteko sasoi honetan.
2024/06/03 - 12:34
Sheinbaum izango da Mexikoko presidente, botoen laurdena zenbatuta alde handiarekin nagusitzen ari baita
Ofizialistak botoen % 60 inguru jaso du, eta Xochitl Galvez opositoreak, % 28 baino ez.
2024/06/03 - 11:00
Claudia Sheinbaum eskertuta agertu da ''Mexikoko lehen emakume presidentea'' izateagatik
Claudia Sheinbaum Mexikoko hautagai ofizialistak alde handiarekin irabazi ditu igande honetako hauteskundeak, Hauteskunde Institutu Nazionalak argitaratutako kontaketa azkarraren arabera.
2024/06/02 - 22:02
Martxan da bozketa Mexikon, Claudia Sheinbaum faborito dela
Inkestek Sheinbaum eta Galvez jotzen dituzte faborito. Beraz, ezustekorik ezean, lehendabizikoz emakume batek hartuko du Mexikoko Presidentetza. Ia 100 milioi mexikar daude hauteslekuetara deituta, eta 20.000 kargu daude jokoan.
2024/05/23 - 18:45
Bederatzi pertsona hil dira eta 80 zauritu Mexikon hauteskunde mitin bateko eszenatoki bat behera etorrita
Lehen datuen arabera, haize zakarrak eragin du ezbeharra. Alvarez Maynez hautagai ofizialista eszenatokira igotzear zen, baina onik atera da. Bere ekitaldi politiko guztiak utzi ditu bertan behera, zauritutakoen egoera gertutik jarraitzeko.
2024/05/23 - 10:35
Bederatzi pertsona hil dira Mexikon hauteskunde mitin bateko eszenatoki bat behera etorrita
Jorge Alvarez Maynez hautagai ofizialistaren kanpainako azken ekitaldia egiten ari diren, Monterrey hirian. Ehunka pertsona zeuden bertan, eta gutxienez, bederatzi pertsona hil eta 80 zauritu dira. Itxura guztien arabera, haize zakarak eragin du ezbeharra.
2024/05/10 - 15:41
Inoizko tenperatura altuenak dituzte egunotan Mexikon
Hiriburuan 34,6 gradutara iritsi dira. Yucatan penintsulan ere errekorrak hausten ari dira 45 gradu ingururekin. Bero zakar hauek lehorte baten ondoren iritsi dira eta herrialdeko hainbat gunetan ura ere falta dute.
2024/04/20 - 13:13
Ertzaintzak Mexikon bahitutako gizon bat askatzen lagundu du
"Koiote mexikarrek" harrapatuta zegoen gizona, eta Euskal Herriko senideak ere mehatxatu dituzte erreskatea eskatzeko.
2024/04/09 - 11:25
Milioika pertsona iluntasunean ''murgildu'' dira Mexikon, AEBn eta Kanadan
Mexiko iparraldea izan da eklipseaz gozatzeko toki egokiena. Satelite naturalak eguzkia Lurretik ikusita ezkutatzen duenean gertatzen den fenomenoa da. Datorren urtera arte itxaron beharko da eklipseaz gozatu ahal izateko, nahiz eta ez den osoa izango.
2024/04/08 - 10:59
Amerikako Estatuen Erakundeak premiazko bi bilera deitu ditu asteon, Mexiko eta Ekuadorren arteko krisiagatik
Mexikok Ekuadorrekin harreman diplomatikoak eten ditu, Jorge Glas Espinel Ekuadorko presidenteorde ohia Mexikok Kiton duen enbaxadan atxilotua izan ostean.
2024/04/08 - 09:30
Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan
Iluntasunik ez da nabarituko Euskal Herrian. Eklipsea ikusiko den eremuetan, iraganeko eklipseetakoak baino zabalagoak eta populatuagoak izanik, turista oldeak espero dituzte. Kanadan, Niagara eskualdean, esaterako, larrialdi-egoera ezarri dute inguruko segurtasuna bermatze aldera.
2024/04/06 - 12:24
Mexikok harreman diplomatikoak eten ditu Ekuadorrekin, Jorge Glas bere enbaxadan atxilotu ostean
Mexikoko Gobernuak Nazioarteko Justizia Auzitegian salatuko do Kitoko Gobernua Nazioarteko Zuzenbidea urratzeagatik.
2024/04/06 - 11:10
Ekuadorko Polizia Mexikoko enbaxadan sartu da, eta Jorge Glas presidenteorde ohia atxilotu du
Mexikoko Gobernuak Glasi asilo politikoa eman ondoren atxilotu dute. Hori dela eta, Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak harremanak hautsi ditu Ekuadorrekin. Espetxeratze agindua ezarri zioten Glasi, ustezko ustelkeria kasu batekin lotuta.
2024/03/01 - 11:58
Sheinbaum eta Galvez hautagai nagusi direla iritsi da hauteskunde-kanpaina Mexikora
Ekainaren 2an Mexikoren historiako hauteskunde handienak egingo dituzte: 97 milioi herritarrek 500 diputatu, 128 senatari eta Errepublikaren presidentea hautatuko dituzte.
2023/12/27 - 10:17
Blinken Mexikoko presidentearekin bilduko da, migratzaileen karabanak aurrera jarraitzen duen bitartean
Urteko talde handienak Mexiko zeharkatzen ari dira, Erdialdeko Amerikatik eta Karibetik, AEBra heltzeko asmoz. Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidentearekin bilduko da, "mugako segurtasunaz" hitz egiteko.
2023/12/27 - 09:02
Albiste izango dira: Babes sozialaren luzapena, Mileiren kontrako protestak eta migratzaile karabana Mexikon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.