Migrazioa
2024/09/16 - 20:44
Alemaniak polizia kontrol gehiago martxan jarri ditu iparraldeko eta mendebaldeko mugetan
Pertsona migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzeko erakundeek eta politikari ezkerzaleek ohartarazi dute domino-efektua egon litekeela: inguruko estatuak ere mugak ixten saia daitezke, Alemaniak kanportutako pertsonen ardura hartu behar ez izateko.
2024/09/16 - 16:13
Immigrazio irregularra jaisteko kontrolak jarri ditu Alemaniak mugetan
Frantzia, Luxenburgo, Herbehereak, Belgika eta Danimarkarekin dituen mugetan jarri ditu kontrolak. 2023tik ekialdeko mugetan egin izan ditu miaketak.
2024/09/16 - 13:12
Lasaitasuna nagusi Ceutako mugan, gauez zenbaitetan itxi ostean
Uneotan pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria arrunta da. Fnidequen borrokan jarraitzen dute herritarrek eta poliziak.
2024/09/16 - 12:54
Ceutako muga irekita dago, baina polizia-agente asko daude oraindik
Ceuta eta Maroko banatzen dituen Tarajalgo mugan lasaitasuna nagusitzen ari da gaurko lehenengo orduotan. Marokoko segurtasun indarrek migratzaileak aldarazten ibili dira gauean, eta muga zenbaitetan itxi dute.
2024/09/16 - 10:52
Poliziaren dispositibo bereziak saihestu egin du, oraingoz, Ceutan migratzaileen sarrera masiboa
Segurtasun-dispositiboa martxan da, sare sozialetan sarrera masiboa antolatzera bultzatzen zuten bideoak zabaldu direlako azken egunotan. Marokoko Fnideq herritik Ceutara sartzeko saiakerak eta atxiloketak izan dira. Mutil bat hil da, ustez Ceutara igerian iritsi nahian.
2024/09/15 - 22:23
Zortzi pertsona hil dira Mantxako kanalean, patera bat hondoratu eta gero
Zortzi pertsona hil dira patera batean Britainia Handira joateko bidaia hasi eta berehala. Ontzia 51 lagun zeramatzala hondoratu da. Sei pertsona zauritu dira ezbeharrean, hilabeteko haur bat tartean.
2024/09/15 - 18:06
Alemania muga guztiak kontrolatzen hasiko da astelehenean, kritikei entzungor eginda
"Malguak eta segurtasun eskakizunen araberakoak" izango dira Frantziako, Luxenburgoko, Herbehereetako, Belgikako eta Danimarkako mugetan sei hilabetez ezarriko dituzten kontrolak.
2024/09/15 - 16:09
Ehunka lagun saiatu dira Marokoko Fnideq herritik Ceutara igarotzen
Saiakera masiboa izan da, azken egunotan sare sozialetan deialdia zabaldu ondoren. Marokoko Poliziak 60 lagun baino gehiago atxilotu ditu mezu hori zabaltzea egotzita. Ceutan ere, Guardia Zibilak 100 agente gehiago jarrita sendotu du muga zaintzeko dispositiboa.
2024/09/14 - 21:09
Fiskaltzak 6 urteko kartzela-zigorra eskatu du Salvinirentzat, 'Open Arms' ontzia blokeatzeagatik
Garai hartan Barne ministro zenak 2019ko abuztuan 20 egunez ukatu zion Italian lehorreratzea 147 pertsona zeramatzan 'Open Arms' ontziari. Salvini ez da bistara joan, eta haren defentsak "ildo politiko bat" epaitzen ari direla argudiatu du.
2024/09/13 - 20:21
Emakume Migratu Feministak elkarteak eta Yanelyren hurbilekoek elkarretaratzea egin dute justizia eskatzeko
Emakume Migratu Feministak elkarteak eta biktimaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean Yanely Gonsalesen hilketa gaitzesteko.
2024/09/11 - 10:29
Trump vs Harris: Tentsioz betetako eztabaidaren unerik onenak
Kamala Harris AEBko presidenteorde eta hautagai demokratak eta Donald Trump presidentegai errepublikanoak oso bestelako jarrerak agertu dituzte abortuaren, migrazioaren edo kanpo politikaren harira. Trump, oldarkor, gezurrak ere bota ditu.
2024/09/09 - 17:42
Akordiorik ez Valentziako Gobernuaren eta Aita Mariren artean
Erreskate-itsasontziak 63.000 euro ordaindu beharko ditu hango portuetan izateagatik, Generalitateak ez du atzera egin.
2024/09/03 - 13:13
Moncloaren gaineko presioa handitu du Kanarietako gobernuak, etorkin adin txikikoak artatzeari uko eginez
Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak "herrialde mailako irtenbidea" eskatu dio Gobernu zentralari, eta bere erabakia justifikatu du argudiatuz adingabeak "ez daudela abandonatuta", erreskatatzeaz arduratu diren Estatuko erakundeen zaintzapean baizik.
2024/09/03 - 13:07
Estebanek uste du Estatuak betebeharrak dituela Kanarietan
Horregatik, ulertu egin du bertako Gobernuaren erreakzioa, baina PPri leporatuz ez duela lagundu. EAJren bozeramaileak "Estatu osoan gogoeta egitea" eskatu du, migratzaileen iritsiera antolatzeko.
2024/09/02 - 15:08
Polemika Cascanten, apaiz batek musulmanen aurkako sermoia eman baitu
Herriko jaietako meza nagusian, alderdi politikoetako ordezkarien aurrean, erakundeek bertakoei baino erraztasun gehiago ematen dizkietela adierazi zuen Jesus Planillok, eta penatuta agertu zen mezatara jende gutxi joaten delako.
2024/08/31 - 20:47
Immigrazio irregularraren ''aurrekaririk gabeko krisia'' sortzea leporatu dio Feijook Gobernuari
Alberto Núñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak Galizian adierazi duenez, ikasturte berri honetan, PPk "arazo guztiak kudeatuko ditu", baita "arazo zail"-tzat jo duen migrazioarena ere.
2024/08/31 - 18:50
Monterok ''immigrazio ordenatua'' babestu du eta PPri ''ultraeskuinaren diskurtsoa erostea'' leporatu dio
Maria Jesús Montero (PSOEren eta Espainiako Gobernuaren bigarrengoa), "fluxu arautuak eta ahal dela jatorrian egindako kontratuak izango dituen migrazio ordenatu baterako" politikak defendatu ditu, eta PPri arlo horretan "ultraeskuinaren diskurtsoa erosten" aritzea leporatu dio.
2024/08/31 - 16:48
Abuztuko behe-lainoak bultzatuta, asko dira itsasoratzen diren migranteak
Xabier Madariaga ETBko kazetaria Ceutan da, migrazio krisia lantzen, eta iritsiera gehiagoren lekuko izan da. Gainera, aurretik igerian ere heldutako migratzailerekin izan da.
2024/08/30 - 12:05
Xabier Legarreta: ''Ikusi egin beharko da Sanchezek esandakoaren atzean zer dagoen''
Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak "sorpresaz" hartu ditu espainiar Estatuko presidentearen adierazpenak. Xabier Legarretak azpimarratu duenez, "orain arteko Sanchezen politikak beste bide batetik joan dira, regularizazioaren aldeko instrumentuak sortzearen alde egon baita".
2024/08/29 - 20:32
Boluntarioek Kanarietako Hierro uhartera iristen diren magiratzaileak artatzen dituzte
Kanarietako Hierro uhartean gaiezka daude migratzaileen etorrera masiboa dela-eta. Azken 24 orduotan, 5 patera iritsi dira. Iaz, 14.500 migratzaile baino gehiago lehorreratu ziren. Urteon, berriz, 157 kaiuko iritsi dira 12.316 pertsonekin: Hierroko biztanleria baino gehigo.