Migrazioa
2024/08/16 - 15:46
''Lurraldeen arteko elkartasuna'' eskatu du Chivitek Ceutaren ''laguntza'' eskaerari erantzunez
Juan Vivas Ceutako presidenteak erantzun "solidarioa eta arduratsua" eskatu die Gobernuari eta autonomia erkidegoei, adingabe migratzaileen etorrera masiboak sortutako egoera "jasangaitza" delako. Nafarroak "elkartasuna eta erantzunkidetasuna" babesten dituela erantzun dio Chivitek.
2024/08/12 - 19:32
Marokotik Ceutara igerian iristen saiatu dira 200 migratzaile
Uretara jaurti dira Ceutaraino igeri egiten saiatzeko. Guardia Zibilak pertsona horietako berrogeita hamar atzeman eta Marokora itzuli ditu, migrazioari buruzko aldebiko hitzarmenen arabera.
2024/08/08 - 14:32
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, etorkinen trafiko-sare baten aurkako operazioan
Horietako bi Bilbon atxilotu dituzte. Operazioan guztira 77 pertsona hartu dituzte atxilo, tartean talde kriminal horretako sei buruak. 10 miaketa burutu dituzte etxeetan eta bidaia-agentzietan, eta 517.335 euro baino gehiago atzeman dituzte eskudirutan.
2024/08/05 - 09:08
150 lagun baino gehiago atxilotu dituzte ultraeskuinak etorkinen aurka egindako protestetan
Astelehenean, hiru neskato hil zituzten aisialdirako zentro batean Southport hirian. Erasotzailea paperik gabeko etorkin musulman bat zela zabaldu zen sare sozialetan, baina zurrumurru faltsua zen. Etorkinen aurka egiteko aprobetxatu du ultraeskuinak.
2024/08/04 - 12:34
90 lagun baino gehiago atxilotu dituzte ultraeskuinak etorkinen aurka egindako protestetan
Astelehenean, hiru neskato hil zituzten aisialdirako zentro batean Southport hirian. Erasotzailea paperik gabeko etorkin musulman bat zela zabaldu zen sare sozialetan, baina zurrumurru faltsua zen. Etorkinen aurka egiteko aprobetxatu du ultraeskuinak.
2024/07/25 - 10:29
165etik gora migratzaile desagertu eta 25 hil dira Kanarietara zihoan ontzi bat hondoratu ostean
Aurtengo lehen seihilekoan ia hirukoiztu egin da bide hori erabilita Kanarietara heldu den pertsona kopurua, iazko epe berarekin alderatuta. Iaz 1.950 pertsona hil ziren Mauritaniatik Kanarietara heldu nahian.
2024/07/24 - 14:09
2.000 migratzaile inguru dituen karabana bat abiatu da AEBra
Migratzaileen karabana berri bat abiatu da Mexiko hegoaldetik, AEBn asiloa lortzeko asmoz. Azaroko hauteskundeak baino lehen iritsi nahi dute AEBko mugara, Trumpen garaipen batek egoera zailduko dien beldur baitira.
2024/07/24 - 09:21
Albiste izango dira: Zupiria-Marlaska bilera, Sanchez-Aragones batzarra eta EAEko turismoari buruzko datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/23 - 23:14
PPk, Voxek eta Juntsek etorkin adingabeak banatzeko erreforma bertan behera utzi dute Kongresuan
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/23 - 23:00
Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzeko lege erreforma tramitatzeari uko egin dio Kongresuak
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/23 - 16:48
Ubarretxena Atzerritarren Legearen erreformari buruz: ''Ez da beharrezkoa migrazioa erronkan aurrera egiteko''
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak deitoratu egin du Atzerritarren Legearen erreformarako akordiorik ez egotea. Hala ere, Euskadik arlo horretan "lanean" jarraitzen duela nabarmendu du, eta bere jarrera erabateko "lankidetzakoa" dela azpimarratu du.
2024/07/23 - 15:39
PPk eta Juntsek ezezkoari eutsi diote, Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzeko eztabaidan
Euskal taldeei dagokienez, EH Bilduk eta EAJk ekimena babestuko dutela iragarri dute, baina aldaketak nahi dituzte. 15:30ean egingo da bozketa.
2024/07/23 - 14:07
EH Bilduk eta EAJk Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea babestu bai, baina aldaketak nahi dituzte
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea ala ez eztabaidatu du. Euren agerraldietan, EH Bilduko Jon Iñarritu eta EAJko Maribel Vaquero diputatuek azaldu dute alde bozkatuko dutela, erantzunkidetasunetik, baina erreformak aldaketak behar dituela uste dute.
2024/07/23 - 09:21
Albiste izango dira: Atzerritarren Legearen erreforma, Sanchezen zitazioa eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/23 - 07:00
Atzerritarren Legearen erreformak lehen pausoa eman dezake gaur Diputatuen Kongresuan
Testuaren arabera, Espainiako Gobernuak aukeratu nahi du zein erkidegotara joango diren Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak, horiek gainezka egonez gero.
2024/07/22 - 15:35
Immigrazioari buruzko konferentzia sektoriala Madrilen, Elma Saiz ministroa buru dela
Atzerritartasun Araudiaren zirriborroari buruz hitz egiteko deitu du konferentzia Saizek. Bertara sartu aurretik hedabideei egindako adierazpenetan, Voxen mezu "xenofoboak" besarkatzea leporatu dio PPri.
2024/07/22 - 10:09
Albiste izango dira: Bidenen amore ematea, atzerritarren legea eta Pradalesen bilera erronda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/20 - 16:40
Basoko etorkinen auziari aurre egiteko koordinazio mahai bat sortzeko eskatu du Uribe Kostako Mankomunitateak
Aitor Garagarza Mankomunitateko presidenteorde eta Plentziako alkateak egiturazko arazo bati aurre egiteko baliabide "mugatuak" dituztela adierazi du.
2024/07/19 - 21:37
Bost etorkin egoera kritikoan, Kanaria Handiko turistaz betetako hondartza batera kaiuko batean iritsi ostean
Osasun-langileek 66 migratzaile artatu dituzte, eta horietatik bost helikopteroz eraman dituzte hainbat ospitaletara, egoera kritikoan.
2024/07/19 - 17:54
26 migratzaile, horietatik 11 adingabeak, iritsi dira igerian Ceutako kostara, behe-lainoa baliatuz
26 migratzaile, horietatik 11 adingabeak, iritsi dira azken orduetan Ceutako kostaldera, laino trinko bat aprobetxatuz. Atzo arratsaldetik 50 migratzaile baino gehiago atera ziren Marokoko kostaldetik igerian. Batzuk geldiarazi eta atxiki egin zituen Jendarmeriak, eta 26 iritsi ziren.