Albiste dira
migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Kongresuak Sanchezen agerraldia baztertu du migrazio politikak azaltzeko

PPren proposamenak Vox eta Juntsen babesa lortu du, baina ez da nahikoa izan onartua izan zedin. Hiru bider eman dute botoa eta guztietan berdinketa lortu dute.
ESpainiako Gobernuko Presidentea, Pedro Sanchez. Argzakia: EFE
ESpainiako Gobernuko Presidentea, Pedro Sanchez. Argzakia: EFE

Espainiako Kongresuak ez du onartu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak migrazio politikak azaltzeko ezohiko bilkuran agerraldia egin behar izatearen eskaera. PPren proposamenak Vox eta Juntsen babesa lortu du, eta Podemos abstenitu egin da. Hiru bider eman dute botoa eta guztietan berdinketa lortu dute.

PPk, Voxek eta Juntsek ez dute gehiengo absolutua Diputazio Iraunkorrean, hots, erabakia hartu duen organoan. Hori dela eta, PPren proposamenak ez du aurrera egitea lortu. Botoa eman duten hiru aldietan berdinketa izan dute: 34 boto alde, 34 kontra eta abstentzio bat.

PSOEk Atzerritarren Legea erreformatzeko botoa birplanteatzeko eskatu dio PPri. Horrek, berriz, bakarrik dauden adingabe migratzaileen "polemika faltsua gehiegi erabiltzea" egotzi dio Espainiako Gobernuari. PPren esanetan, bakarrik iristen diren migratzaileen % 10 baino ez dira adingabeak, eta adin nagusikoak diren gainerako % 90en gaineko arreta "desbideratu" izana leporatu dio PSOEri.

"Sanchezen Gobernuaren migrazio-politiken gabeziak kontrolatu ezin den aurrekaririk gabeko migrazio-fluxua eragin du, jaun-andre sozialistak. Fluxu horiek, eten beharrean, areagotu egingo dira, batez ere hilabeteotan eta hurrengo hilabeteetan, Espainiako Gobernuak beharrezko neurriak hartzen ez baditu ", azpimarratu du Sofia Acedo PPko diputatuak.

Pepa Milan Voxeko diputatuak, bere aldetik, Espainiako Gobernuak Kanariak, Ceuta eta Melilla "babesgabe" utzi dituela leporatu dio, "legez kanpoko etorkinak ekartzeko eta banatzeko plataforma bihurtu baitu, legez kanpokoa arau bihurtuz eta erregularizazio azkarraren alde eginez, hala nola, izapideak egin gabe iritsi diren milioi erdi pertsonaren egoera zurituz, legezkoa ez den hura sarituz".

Podemosen hitzetan, PPren kezka "faltsua" da eta, era berean, Espainian ez dela "arazorik" immigrazioarekin, baizik eta "arrazakeria arazo larriak" daudela. Eta, "biolentzia eta gorroto arrazista" bultzatu izana ere leporatu dio.

Mikel Legarda EAJko diputatuak adierazi du "harrigarria" iruditzen zaiola PPk Sanchezen migrazioari buruzko agerraldia eskatzea, kontuan izanda "kalabazak eman zizkiela Kanariei, Ceutari eta Melillari elkartasuna adierazteko garaian", eta Atzerritarren Legearen erreformaren aurka bozkatu ostean.

EH Bilduk argi utzi du ez duela parte hartuko "eskuin muturra elikatzeko inolako kanpainatan" eta, hortaz, agerraldian izandako eskaera guzti-guztiei "ezezko" botoa eman behar ziela.

Marta Madrenas Juntseko diputatuak popularren alde dagoela azaldu du, politikak egin behar direla, baita ondo egin ere, eta "arrazakeria saihestu" behar dela esanez.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X