Minbizia
2016/10/19 - 13:00
Bularreko minbiziaren aurkako eguna: Hego Euskal Herriko ohikoena da
Nafarroan 400 gaixo berri izaten dira urtero. EAEn, 632 kasu zenbatu zituzten 2015ean. Antzemate-programetan parte hartzea ezinbestekoa da.
2016/10/17 - 19:00
Haurren-Onkologia esparrua baso bilakatu du Gurutzetako Ospitaleak
Gurutzetako Ospitaleak eta Aladina fundazioak haurren-Onkologiaren barne-dekorazio berria aurkeztu dute. Baso bat izango balitz bezala, zuhaitzak eta baso-bideak margotu dituzte.
2016/10/16 - 14:50
10.000 lagun inguru, bularreko minbiziaren aurkako Bilboko lasterketan
Acambi Bizkaiak antolatuta, bular minbiziaren kontrako ekimena izan da, baita emakumezkoei babesa adierazteko ere.
2016/10/16 - 14:13
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa jendetsua, Donostian
5,5 kilometroko ibilbidea Donostiako erdigunetik igaro da. Ehunka lagunek parte hartu dute, gaixotasun hori duten emakumezkoei elkartasuna adierazteko asmoz.
2016/09/02 - 11:41
Minbizia duten haurren omenez argitu da Iberdrola dorrea
Euskadiko dorre altuena urre-kolorez argitu zuten bart, minbizia duten haur eta nerabeak gogoratu eta omentzeko.
2016/06/15 - 19:25
Oso bero dauden edariak minbizi-eragileak izan litezke
Nolanahi ere, MOEren adituek ohartarazi dute zantzuak "mugatuak" direla.
2016/06/12 - 15:09
Bular-minbiziaren aurkako marea arrosa batek Gasteiz hartu du
Gainera, kirol alorretan emakumezkoen parte-hartzea sustatzea du helburu ekimen solidario horrek.
2016/02/15 - 18:49
Minbizia duen neska batek 'Ave Maria' abestu dio aita santuari
Mexikon izan da, aita santua egiten ari den bisitaldian. Frantzisko bertako ospitale batera joan da, gaixorik dauden umeak bisitatzera.
2016/02/15 - 15:24
Minbizia nola gainditu zuen kontatu die Aritzek beste gazte batzuei
Gurean urtero 80 bat kasu diagnostikatzen dira, baina medikuntzaren aurrerapenei eta tratamendu pertsonalizatuei esker ia denak sendatzen dira.
2016/02/03 - 01:18
Erraustegiek minbizi kasuak eta heriotzak ugaritzen dituzte
Mediku talde batek ohartarazi du erraustegi plantek osasun-arazoak eragiten dituztela, eta, beraz, hondakinak kudeatzeko beste alternatiba batzuk bilatzeko eskatu du.
2016/02/02 - 13:27
Espainiarren herenak minbizia izango du bizitzako momenturen batean
Igoera hori populazioaren zahartzeari eta ingurugiroari lotutako faktoreei leporatu diote adituek.
2016/01/11 - 09:22
David Bowie musikari britainiarra hil da
69 urte zituela zendu da, minbiziak jota.
2015/12/21 - 14:32
Minbiziari aurre egiteko tresna berria, Gurutzetako ospitalean
2.700.000 euro balio du eta lau dimentsiotako azeleragailu lineal bat da. Horrekin, mugimenduan dauden tumoreak irradiatzeko aukera izango da.
2015/11/12 - 13:20
Elikadura egokiak minbizia saihestu dezake?
Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikertzailea Zientziatekan egon da minbiziari buruz hitz egiten.
2015/11/08 - 11:18
Movember ez da moda kontua, osasuna da
Nick Night britainiarrak hiru hamarkada daramatza Ordizian bizitzen eta herrian oso ezaguna da Movember mugimenduaren baitan egiten ari den lanagatik. Berarekin hitz egin dugu lan horren berri izateko
2015/10/31 - 12:03
Oroz:'Okelaren kontsumoa OMEk aipatutakoa baino txikiagoa da Euskadin'
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako sailburu ordeak lasaitasun mezua zabaldu du eta esan du denetik jan behar dela.
2015/10/30 - 13:16
Haragia neurriz jaten jarraitzeko gomendioa eman du OMEk
Txarkuteriaren kontsumoa murrizteak kolon eta ondesteko minbizia izateko aukera murrizten duela azaldu du Munduko Osasun Erakundeak.
2015/10/27 - 16:08
Munduko Osasun Erakundeko txostena Elhuyarreko Ana Galarragarekin
Munduko Osasun Erakundeak haragi prozesatuaren kontsumoaz zabaldu dituen zalantzak aztertu ditugu Elhuyarreko Ana Galarragarekin
2015/10/27 - 12:59
Munduko Osasun Erakundearen txostenak hautsak harrotu ditu Twitterren
Albistearen berri izan bezain laster, Twitter sare sozialeko erabiltzaileek #FreeBacon etiketa erabili dute atsekabea edo desadostasuna adierazteko.
2015/10/26 - 21:45
Astean zenbat aldiz jan dezaket txarkuteria edo okela gorria?
"Noizean behin" kontsumitzea ez dela kaltegarria azaldu dute adituek. Baina, zenbat da "noizean behin"?