Oso bero dauden edariak minbizi-eragileak izan litezke
Munduko Osasunaren Erakundeak (MOE) ohartarazi du oso bero dauden edariak edateak minbizia eragin lezakeela. Aitzitik, kafea ez dela minbizi-eragilea azaldu du.
"Ikerketen emaitzek erakusten dute oso bero dauden edariak kontsumitzeak esofago minbizia eragin lezakeela; tenperatura da eragilea, eta ez edaria bera", zehaztu du MOEren menpe dagoen Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziaren (IARC) zuzendariak, Christopher Wild-ek.
Ikerketa IARCk hautatutako 23 zientzialarik egin dute, kafea, matea eta edari beroak kontsumitzeak dakartzan ondorioak egiaztatzeko.
Adituak zuhur agertu dira, eta zantzuak "mugatuak" direla nabarmendu dute. Horren ildotik, esofago minbiziaren eragile nagusiak tabakoa eta alkohola direla gaineratu dute.
Zortzi minbizi mota ohikoenetako bat da esofagokoa, eta urtean 400.000 heriotza eragiten ditu mundu osoan, hau da, minbiziak eragindakoen % 5.
Bestalde, kafea 1991n sartu zuten minbizi-eragilea izan litezkeen produktuen zerrendan, baina adituek azaldu dute ez dagoela arriskurik oso bero edaten ez bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak