Minbizi arriskua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astean zenbat aldiz jan dezaket txarkuteria edo okela gorria?

"Noizean behin" kontsumitzea ez dela kaltegarria azaldu dute adituek. Baina, zenbat da "noizean behin"?
Txorizo, solomo, saltxitxoi, urdaiazpikoa eta txistorra
Txorizo, solomo, saltxitxoi, urdaiazpikoa eta txistorra

Osasunaren Mundu Erakundeak (MOE) ohartarazi du saltxitxak, txorizoa eta, oro har, txarkuteria jateak minbizia sortzen duela, eta okela gorriak "segur aski" baita.

Ikerketak hautsak harrotu ditu nazioartean: okelen sektoreko enpresaburuak haserre agertu dira, eta Twitterreko erabiltzaileek Trending Topic bihurtu dute #FreeBacon etiketa.

Nolanahi ere, zer esan nahi du txostenak? Tankera horretako okela jateari utzi behar diogu? Hala ez bada, astean zenbat aldiz jan dezakegu?

Idoia Labayen Biologian doktore eta EHUko Nutrizio eta Bromatologia irakasleak Radio Euskadin azaldu duenez, "duela hainbat urtetatik" bazeuden mota horretako okelak askotan jatea arriskutsua dela ebatzi zuten hainbat ikerketa. Oraingoan, baina, MOEk ikerketa horiek bateratu ditu, ondorio orokor bat publikatzeko.

Hain zuzen ere, txarkuteriak minbizia sortzen duela "frogatu"tzat jo dute, eta tabakoaren parean kokatu dute. Dena dela, okela horiek kontsumitzea ez dela erretzea bezain kaltegarria argitu du Labayenek.

Okela gorriaren kasuan, "segur aski" minbizia sortzen duela esan du OMEk, baina adituak uste du "aurki" frogatutzat emango dutela.

Doktoreak okela horien kontsumoa mugatzea aholkatu du, hau da, "noizean behin" baino ez jatea. Eta, zer da "noizean behin"? "Astean behin kontsumitzea", erantzun du. "Gertatzen dena da [orain] egunero jaten dugula okela eraldatua", gogorarazi du.

Bere aldetik, Kontsumoaren, Nutrizioaren eta Elikagaien Segurtasunaren Espainiar Agentziak (Aecosan) "gehienez astean bitan" kontsumitzea gomendatu du.

Ildo berean, Alfonso Alonso Osasun ministroak lasaitasuna eskatu du, eta deita orekatu eta anitz baten baitan, okela gorria eta eraldatua kontsumitu daitekeela nabarmendu du, "seguruak" baitira.

OMEren arabera, egunean 50 gramo okel eraldatua kontsumitzeak % 18 areagotzen du koloneko minbizia izateko arriskua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X