Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Movember ez da moda kontua, osasuna da

Nick Night britainiarrak hiru hamarkada daramatza Ordizian bizitzen eta herrian oso ezaguna da Movember mugimenduaren baitan egiten ari den lanagatik. Berarekin hitz egin dugu lan horren berri izateko
Ordiziako errugbi jokalariek bat egin dute Movember mugimenduarekin. Argazkia: Pedro Txurruka
Ordiziako errugbi jokalariek bat egin dute Movember mugimenduarekin. Argazkia: Pedro Txurruka

Azaroa Movember mugimenduaren hilabetea da eta Movember mugimenduak Ordizian duen buruarekin, Euskal Herrian hiru hamarkada daramatzan Nick Knight britainiarrarekin, hitz egin nahi izan dugu mundu mailako ekimen horren nondik norakoak eta, zehazki, Ordizian egiten duen lana bertatik bertara ezagutzeko.

 

ZER DA MOVEMBER

Gizarteak gizonezkoen osasunaren inguruan kontzientzia hartzeko -batez ere, prostatako eta barrabiletako minbizia- eta ikerketarako dirua biltzeko mundu mailako mugimendua da Movember -ingelesezko "moustache" (bibote) eta "november" (azaroa) hitzen laburdura-. Gizartean geroz eta mugimendu ezagunagoa da, batez ere, mugimendu horri babesa ematen diotenek azaroan bibotea uztea dutelako ezaugarri. Dena den, hori baino gehiago da; mundu mailako mugimendua da eta Euskal Herrian ere indarra hartzen ari da.

Movember mugimendua 2003. urtean jaio zen Australian. Melbourneko hainbat lagunek bibotea uztea erabaki zuten -bibotea inork gutxik uzten zuen garaian- prostatako eta barrabiletako minbizia mahai gainean jartzeko asmoz. Hurrengo urtean, ehunka lagunek utzi zuten bibotea Australian eta Movember Fundazioa eratu zuten. Pixkanaka-pixkanaka, ekimena beste lurralde batzuetara zabaldu zen (Kanada, Zeelanda Berria, Erresuma Batua, AEB, Espainia) eta gaur egun mundu osoan zabalduta dago.

 

Argazkia: Facebook Ordizia Motown

MOVEMBER MUGIMENDUAREN HELBURUAK

 

Movemeberrek bi aurpegi ditu: kontzientzia hartzea eta dirua biltzea. "Kontzientziazioa diodanean gizonen osasunaz gizonekin eta emakumeekin hitz egiteaz ari naiz. Oro har, gizonok osasun arazoak ezkutatzeko joera daukagula uste dut, bereziki, prostatako edota barrabiletako gaitzak. Sei lagunetatik batek prostatako minbizia izan dute edo izango dute beren bizitzan zehar. Gai horretan oso garrantzitsua da gaitza garaiz antzematea, izan ere, garaiz antzemanez gero sendatu daiteke. Horretarako, ordea, oso garrantzitsua da osasun frogak garaiz egitea. Beraz, gai hortaz naturaltasun osoz hitz egin behar da gizonak osasun frogak egitera animatu daitezen. Kalean gizon askok galdetzen didate: 'Zergatik joango naiz ni urologoarengana? Behatza ipurdian sartuko dit-eta. Ni ez noa'", azaldu du Nick Knightek.

Bigarren helburua dirua biltzea da. Mugimendu horrek mundu mailan batzen duen dirua kutxa bakar batera doa eta, hortik, mundu osoko ikerketa zentroetara bideratzen dute dirua. "Aipaturiko ikerketa gune horietako bi hemendik gertu daude: Vall d´Ebron ospitalea Katalunian eta CIC Biogune zentroa Euskal Herrian", zehaztu du. Diru hori, oro har, gizonen osasuna hobetzeko eta, bereziki, prostatako eta barrabiletako minbiziari aurre egiteko erabiliko da.

 

NOLA EGIN DEZAKET EKARPENA?

Mugimenduko kideek bibotea uzten dute azaroan ekimenari babesa emateko. Bigarren pausoa, ordea, diru ekarpena egitea.

Nola?

Movember mugimenduaren webgunearen bitartez. Aipaturiko orrialdean izena eman behar da eta gero interneten bitartez egiten da ekarpena, interneten egin ohi diren bestelako erosketetan bezala. Ondoren, erabiltzaileek bibotedun argazkiak igotzeko aukera ere badute.

 

MOVEMBER ORDIZIAN

 

Movember Ordizia

Argazkia: Motown Ordizia

Ampo Ordizia errugbi taldeko jokalarien eskutik iritsi zen Movember mugimendua Ordiziara. Taldeko hainbat jokalari bibotea uzten hasi ziren azaroan ekimenari babesa emateko. "Ni 2012an hasi nintzen honetan -hau nire laugarren kanpaina izango da- eta bibotea uzteaz haratago, zerbait gehiago egin beharra zegoela pentsatu nuen", aitortu du.

"Horrela, nire kasa dirua biltzen hasi nintzen. Nire iritziz, oso hotza da dirua sarearen bitartez batzea. Nik nahiago dut kalera irten, jendeari Movember zer den azaldu eta dirua kalean eskatu. Gauzak horrela, erregistrorako orri batzuk atera nituen. Diru ekarpena egin nahi dutenek beren izena, posta helbidea eta diru kantitatea idazten dituzte eta, gero, eskura ematen didate dirua. Ordizian ezaguna naizelako edota, fidatzeko pertsona naizela uste dutelako, jende askok ematen dit dirua zio honetarako", nabarmendu du.

2014an Ordizia Motown taldeak 3.695 euro batu zituen (seigarren kopururik handiena Espainia mailan).

Aurtengo kanpainari begira, 50 itsulapiko, 200 kartel, 1.000 pegatina eta beste horrenbeste txapa (euro batean salgai Ordiziako tabernatan eta dendatan) banatu dituzte Ordizian.

 

Argazkia: Facebook Motown Ordizia

ORDIZIAN ANTOLATUTAKO EKITALDIAK

Horrez gain, izaera ezberdineko elkarteek eta erakundeek bat egin dute ekimenarekin.

? Ordizian merkatari elkarteak Miss eta Mister Movember lehiaketa antolatu du azaroan. Parte-hartzaileek beren argazkia partekatu behar dute Ordizian Merkatari Elkartearen Facebook orrialdean, bibotea erakutsiz, azaroaren 26ra bitartean. Bi pertsonentzako hiru afari daude jokoan.

? Ampo Ordizia errugbi taldeak Movember mugimenduarekin bat egin du eta azaroaren 8an, Altamiran Quesos Entrepinares taldearen aurka jokatutako partidan, kanpaina egin dute. Gaztetxeko gazteek pankarta bat egin dute eta partidaren atarian zelaira atera dute jokalariek. Halaber, jokalariek sinatutako kamiseta bat zozkatu dute Movember mugimenduaren alde.

? Garagunerekin elkarlanean, bibotedun 1.000 txotx banatuko dituzte Ordiziako tabernatan pintxo-bibote egunean zabal ditzaten.

? Herriko eskulan tailer batekin elkarlanean, haurrek herriko panel informatiboetan jartzeko kartelak egingo dituzte.

? Lau bizargin biboteak doan txukuntzen ari dira.

? Asuncion klinikako Jesus Mendivil urologoaren hitzaldia izango da azaroaren 18an Ordiziako D'Elikatuz zentroan, 19:30etik aurrera.

? Basic talde donostiarrak kontzertua eskainiko du azaroaren 28an herriko plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.

FOTODELDÍA Praia (Cabo Verde), 04/05/2026.- El crucero holandés MV Hondius se encuentra anclado frente a la costa de la ciudad de Praia, en la isla de Santiago, Cabo Verde, este lunes, tras la muerte de tres personas a bordo a causa de un síndrome respiratorio agudo. La Organización Mundial de la Salud (OMS) informó de un caso confirmado y cinco casos sospechosos adicionales de infección por hantavirus en el buque que navega en el océano Atlántico. Tres de los afectados han fallecido y uno se encuentra actualmente en cuidados intensivos en Sudáfrica. EFE/ Elton Monteiro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzaontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira

Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain. OMEk uste du gaixo eta hildakoak gurutzaontzitik kanpo infektatu zirela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X