Minbizia
2015/10/26 - 14:15
Txarkuteria jateak minbizia izateko arriskua areagotzen du
10 herrialdetako 22 adituren arabera, haragi prozesatua kontsumitzeak kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskua % 18 handitzen du. Okela gorria ere arriskutsua izan daiteke.
2015/10/23 - 13:31
Los Brazos: 'magia', umeen minbiziaren aurka
Bizkaitar hirukoteak “Gas” hirugarren diskoa aurkeztu berri du, eta “Magic” kantua ere sortu eta grabatu du, umeen minbiziaren aurkako borrokaren fabore dirua biltzeko.
2015/10/19 - 14:57
Globo arrosez bete da Bilboko zerua
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Jon Darpon Osasun sailburuak gaur goizean Bilbon Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egin den ekitaldian parte hartu dute.
2015/10/19 - 11:07
Zortzi emakumetik batek bularreko minbizia izango du
Emakumeek gehien jasaten duten minbizia mota den arren, biziraupen tasa handia da (% 84,7, Euskadin). Diagnostiko goiztiarra gako da.
2015/10/19 - 10:57
Bularreko minbiziaren egunean, lazo larrosa Basurtuko Ospitalean
Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Horregatik, Basurtuko Ospitaleko aurrealdean lazo arros handi bat ikusi diteke.
2015/10/18 - 14:42
Bularreko minbiziaren biziraupen tasa % 84,7koa da Euskadin
Hala ere, Jon Darpon Osasun sailburuak azpimarratu du ezin dela zaintza jaitsi.
2015/10/18 - 14:41
Herri lasterketa Donostian, bularreko minbiziaren kontra
Besteak beste, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eta Jon Darpon Osasun sailburua izan dira ekimenean.
2015/10/10 - 13:30
Minbiziaren gainean ohartarazteko arrosaz jantzi da Etxe Zuria
AEBko presidentearen egoitza argi arrosaz argiztatu dute bularreko minbiziaren aurkako kontzientziazio-kanpaina baten harira.
2015/10/04 - 14:26
Minbiziak gasteiztarrak mugiarazi ditu
Minbiziaren aurkako I. Martxan parte hartu dute gaur ehunka herritarrek. Ibilbidea Dato kalean hasi da, eta Armentian amaitu.
2015/10/01 - 11:48
Erresuma Batuko haurrak, tabakoaren ketik libre autoetan
Lege batek haurrak doazen autoetan erretzea debekatuko du. 50 librako (67 euro) isuna ezarriko diete araudi berria betetzen ez dutenei.
2015/06/07 - 15:47
Azaleko minbiziaren aurkako tratamendu batek, emaitza 'ikusgarriak'
Botika belaunaldi berria da, sistema inmunologikoan egiten du lan eta minbizia duten askoren bizitza luzatu ahal izango duela uste dute.
2015/05/31 - 18:37
Minbiziaren aurkako lasterketa Iruñean
Marea berdea izan da Ziutadelan, minbiziaren aurkako lasterketaren bigarren edizioan. Bost kilometroko lasterketa izan da, gaitza duten pertsonekin elkartasuna adierazteko.
2015/05/17 - 13:11
'Minbiziaren aurkako zapatilak' lasterketa herrikoia Donostian
Gipuzkoako hiriburuak minbiziaren aurkako lasterketa eta ibilaldi herrikoia hartu ditu. Ehunka 'runner'ek parte hartu dute lasterketa horretan.
2015/05/05 - 12:57
Obarioetako minbizia kasuen % 86 atzematen du odol analisi soil batek
University College Londonek egindako ikerketari esker, gaixotasuna aurrez atzeman eta tratamendu egokia eman ahalko zaio.
2015/04/11 - 21:26
Torrealdaik minbizia duela jakinarazi du, eta torturarekin lotu du
Hala eman du jakitera tortura, memoria eta inpunitatea aztertzeko Baionan egin diren jardunaldietan.
2015/03/24 - 11:54
Angelina Jolieri obarioak kendu dizkiote, minbizia saihesteko
Duela bi urte mastektomia bikoitza egin zioten, helburu berarekin. Publikoki iragarrita, "arriskuan dauden emakumeei dauden aukeren berri" eman nahi die aktoreak.
2015/03/17 - 11:58
Bularreko inplanteak debekatzea aztertzen ari da Frantzia
Protesiek minbizia kasuekin duten lotura aztertuko du aditu talde batek eta zein neurri hartu erabakiko du.
2015/02/24 - 13:33
Garoñak minbizi kasuak areagotu ditu, Osakidetzako langileen arabera
Larunbatean Gasteizen egingo den manifestazioarekin bat egin dute osasun-langileek. Garoñaren eraginez, minbizi kasu gehiago atzeman dituztela salatu dute.
2015/02/15 - 14:50
Leuzemia da ume eta nerabeen artean gehien agertzen den minbizia mota
Haur eta nerabeen minbizia kasuak egonkortu egin dira azken 5 urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan. 80 inguru diagnostikatu dira azken urtean. 50 Bizkaian, 20 Gipuzkoan eta 9 Araban.
2015/02/14 - 19:22
Minbizia duten haurren % 70 senda daitezke
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, diagnostiko goiztiar batekin eta tratamendu-protokolo egokiekin, minbizia gainditu daiteke.