Garoñak minbizi kasuak areagotu ditu, Osakidetzako langileen arabera
Arabako Osakidetzako langileek Garoña behin betiko ixtea eskatu dute gaur. Osasun-langileen arabera, Garoñaren eraginez, zentral nuklearraren inguruko herrietan era askotako minbizi kasuak atzeman dituzte.
Elkarretaratzea egin dute Osakidetzako beharginek, goizean, Arabako hiriburuko Santiago Ospitalearen atarian. Datorren larunbaterako Garoñako zentral nuklearraren kontra Gasteizen deituta dagoen manifestazioarekin bat egin dute. Dagoeneko, dozenaka alderdik, sindikatuk eta gizarte eragilek adierazi dute euren atxikimendua protestarekin.
Carlos III Osasun Institutuko Minbiziaren Unitateak 1999 eta 2001 bitartean egindako ikerketa baten ondorioak azaldu dituzte. Txosten horren arabera, sabeleko minbizia duten pertsonen kopurua batez bestekoa baino handiagoa da Garoña inguruko herrietan.
Halaber, Garoña, Zorita eta Vandellos I zentral nuklearren inguruetan biriketako minbizi kasuek nabarmen egin dute gora azken bi hamarkadetan, ikerketa horretan jasotzen denez.
2012tik geldirik dagoen arren, Garoñakoa da behin betiko itxi ez den zentral bakarra, elkarretaratzearen antolatzaileen arabera.
"Erradiazioa pilatu" egiten dela gaineratu dute osasun beharginek eta, beraz, "osasunerako arriskua geroz eta handiagoa" dela. "Gizadiaren osasunerako areagotzen ari den arriskua da", zehaztu dute.
Chernobylgo zentral nuklearrak 9.000 minbizi kasu eragin zituela ekarri dute gogora, Munduko Osasun Erakundearen txosten bat aipatuz.
patuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.