Minbizia
2022/11/13 - 12:06
Keith Levene hil da, The Clash taldeko gitarrista eta sortzailea
65 urterekin hil da musikari ezaguna, minbiziaren ondorioz. "Bakean hil da, eroso eta maitatua sentituz" adierazi du familiak.
2022/11/09 - 21:46
Ikerketa batek koloneko minbiziaren birgaixotze zelulak identifikatu ditu
Gainera, ikusi dute zelula horiek teknika genetikoen bidez ezabatzen badituzte nahikoa dela metastasiaren sorrera prebenitzeko: saguak gaixotasunik gabe mantendu dira kirurgiaren ondoren, berriro gaixotu barik.
2022/10/30 - 13:31
Bularreko minbiziaren ikerketaren aldeko marea arrosak Donostiako erdigunea hartu du
Bular-minbizia pairatu duten emakumeen Katxalin elkarteak deituta, VIII. Martxa Solidarioa egin dute gaur Gipuzkoako hiriburuan, milaka pertsonak parte hartuta.
2022/10/27 - 13:26
Minbizia sendatzeko botika batek entseguaren lehen fasea gainditu du
Bartzelonako Vall d´Hebron auzoko ospitalea minbiziaren aurkako entsegu kliniko batean murgilduta dago. Botika 22 gaixori eman diete, eta emaitza onak lortu dituzte. Entseguak lehen fasea gainditu du, eta bigarrena prestatzen ari dira.
2022/10/19 - 16:36
2.000 emakumeri baino gehiagori atzematen diete urtero bularreko minbizia Hego Euskal Herrian
Bularreko Minbiziaren Mundu Egunean, ikerketa eta baliabide gehiago eskatzeko aldarrikapenak izango dira nagusi. Dena dela, bada itxaropenerako tarterik; biziraupen tasa % 80tik gorakoa da, eta gora egiten du urtez urte.
2022/10/19 - 16:16
Bularreko minbizia dutenen % 54 bueltatzen dira lanera
Gaixotasuna pasa dutenek argi dute zaila dela gaixotasuna eta lana uztartzea, baina egunetik egunera erabaki hori hartzen dutenak gehiago direla azpimarratu dute.
2022/10/19 - 09:57
Albiste izango dira: Bularreko minbizia, koronabirusa erresidentzietan eta Nafarroako aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/15 - 18:58
Onkologikoaren egoera salatzeko manifestazioa egin dute Donostian
Pazienteek, langileek eta herritarrek bat egin dute Onkologikoa osorik Osakidetzan integratzea eskatzeko, eta izaera monografikoa indartzeko. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta LABek bat egin dute deialdiarekin.
2022/10/14 - 19:21
Aztertutako mila emakumeko 6,1 bularreko minbizi kasu atzematen ditu Osakidetzak
Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak 11.700 minbizi kasu atzeman ditu 27 urtean, hiru milioi mamografia egin ostean.
2022/10/13 - 16:36
Bularreko minbizietan, metastasia eragiten duena da hilkorrena
Hamarretik hiruk eragiten dute metastasia, eta sendabidea ikerketak ekarriko duela uste dute gaixoek. Bost urteko bizi-itxaropena izaten dute metastasidun bularreko minbizia duten emakumeek.
2022/10/11 - 16:46
Donostiako Onkologikoak aste honetan hasiko ditu Oncomatryx tratamentuaren entseguak
Minbizi metastasikoaren kontrako tratamendua da, eta besteak beste pankrea, biriketako eta bularreko minbizi metastasikoa desagertzea lortu du arratoietan. Orain gizakietan eraginkorra den aztertuko dute.
2022/10/09 - 16:49
Marea arrosak Bilbo hartu du
10.000 lagunek parte hartu dute bularreko minbiziaren kontrako lasterketan. 50.000 euro baino gehiago bildu dituzte bularreko minbiziaren ikerketari bideratze aldera. Bost kilometroko ibilbidea egin dute parte hartu duten lagunek.
2022/10/09 - 16:42
Minbiziaren kontrako martxa, Gasteizen
Berdez jantzi da hiria, inoiz baino jende gehiagok parte hartu baitu ikerketarako dirua biltzea helburu duen Gasteizko ekimenean. 2.500 lagunek egin dute sei kilometroko ibilbidea.
2022/10/07 - 19:14
Nafarroak umetoki-lepoko minbizia garaiz detektatzeko programa jarriko du abian urtarrilean
Probak bost urtean behin egingo dira (emakumeek 35, 40, 45, 50, 55, 60 eta 65 urte betetzen dituzten urtean jasoko dute hitzordua). Foru Erkidegoan, umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzia 100.000 emakumeko 4,5 da.
2022/10/05 - 11:30
1.100 kilometro bizikletaz, haurren minbizia ikertzeko beharraz kontzientziatzeko
Pablo txikiari neuroblastoma diagnostikatu zioten 2015ean, eta pronostikoa oso txarra zen. 18 hilabeteko tratamenduaren ondoren, guztiz sendatzea lortu zuen. Orain, aita Zamudiotik Albecetera bizikletaz joango da, haurren minbiziaren ikerketa bultzatzeko.
2022/08/26 - 18:03
Test azkar bati esker endometriosi minbizia urtebeteko abantailaz detektatu ahal izango da
Kataluniako ikerlariek asmatu dute testa, etxean zein medikuaren kontsultan egin daiteke eta ez da mingarria. Orain, biztanle-talde batzuetan egindako saioen emaitzen zain daude, baina minbizia duten emakumeekin egin dituzten probetan %90eko eraginkortasuna erakutsi du.
2022/05/23 - 22:53
Iker Badiola: 'Aurrerapauso handia da, metastasiari aurre egiteko botiketan umezurtz geundelako'
Iker Badiolak bizi osoa darama minbizia ikertzen EHUn, eta oso itxaropentsua iruditzen zaio botika hori lortu izana. Ziurtatu digu tumore inbaditzaileei aurre egiteko tratamendu berriak lortzea izango dela etorkizuneko erronka.
2022/05/23 - 22:43
Bularreko, pankreako eta biriketako minbizi metastasikoari aurre egiteko garatu da sendagaia
Oncomatryx euskal enpresa biofarmazeutikoak ekainean hasiko ditu saiakuntza klinikoak OMTX705 botikarekin. Pankreako, biriketako eta bularreko minbizi hirukoitz negatiboko tumore metastasiko inbaditzaileei aurre egiteko garatu da, tratamendu eraginkorrik ez dutenentzako, alegia.
2022/05/23 - 17:04
Oncomatryx euskal enpresak ekainean hasiko ditu tumore metastasikoaren aurkako botikaren saiakuntza klinikoak
Zortzi ospitaletako 150 gaixotan probatuko da, tartean Donostiako Onkologikoan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Enpresaren sortzaileak adierazi duenez, dena ondo bidean, sendagaia lauzpabost urte barru merkatuan eskuragarri egon liteke.
2022/05/23 - 16:40
Minbiziari aurre egiteko bide berri bat zabaldu du Zamudioko Oncomatryx enpresak
Metastasia gelditzeko bide bat aurkitu du, eta animalekin probak egin ondoren, gizakiekin entseguak egiteko baimena dauka. Espainiako eta Estatu Batuetako zortzi ospitaletan hasiko dira, Iruñea eta Donostia, tartean.