Albiste izango dira: Bularreko minbizia, koronabirusa erresidentzietan eta Nafarroako aurrekontuak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Nafarroako Aurrekontuak: Foru Gobernuak 2023ko aurrekontuen aurreproiektua onartuko du. Asteartean, akordioa lortu zuen Podemosekin, eta orain EH Bilduri begira daude.
- Koronabirusa erresidentzietan: Beatriz Artolazabal Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburuak azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarreko lantaldean zaharren egoitzetan covid-19ak eragin dituen heriotzen inguruan. Datuak maiatzean egin zituzten publiko, baina gaur azalpenak emango dituzte.
- Bularreko minbiziaren aurkako eguna: hainbat gizarte taldek eta erakundek dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Bularreko Minibiziaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon