Minbizia
2022/10/05 - 11:30
1.100 kilometro bizikletaz, haurren minbizia ikertzeko beharraz kontzientziatzeko
Pablo txikiari neuroblastoma diagnostikatu zioten 2015ean, eta pronostikoa oso txarra zen. 18 hilabeteko tratamenduaren ondoren, guztiz sendatzea lortu zuen. Orain, aita Zamudiotik Albecetera bizikletaz joango da, haurren minbiziaren ikerketa bultzatzeko.
2022/08/26 - 18:03
Test azkar bati esker endometriosi minbizia urtebeteko abantailaz detektatu ahal izango da
Kataluniako ikerlariek asmatu dute testa, etxean zein medikuaren kontsultan egin daiteke eta ez da mingarria. Orain, biztanle-talde batzuetan egindako saioen emaitzen zain daude, baina minbizia duten emakumeekin egin dituzten probetan %90eko eraginkortasuna erakutsi du.
2022/05/23 - 22:53
Iker Badiola: 'Aurrerapauso handia da, metastasiari aurre egiteko botiketan umezurtz geundelako'
Iker Badiolak bizi osoa darama minbizia ikertzen EHUn, eta oso itxaropentsua iruditzen zaio botika hori lortu izana. Ziurtatu digu tumore inbaditzaileei aurre egiteko tratamendu berriak lortzea izango dela etorkizuneko erronka.
2022/05/23 - 22:43
Bularreko, pankreako eta biriketako minbizi metastasikoari aurre egiteko garatu da sendagaia
Oncomatryx euskal enpresa biofarmazeutikoak ekainean hasiko ditu saiakuntza klinikoak OMTX705 botikarekin. Pankreako, biriketako eta bularreko minbizi hirukoitz negatiboko tumore metastasiko inbaditzaileei aurre egiteko garatu da, tratamendu eraginkorrik ez dutenentzako, alegia.
2022/05/23 - 17:04
Oncomatryx euskal enpresak ekainean hasiko ditu tumore metastasikoaren aurkako botikaren saiakuntza klinikoak
Zortzi ospitaletako 150 gaixotan probatuko da, tartean Donostiako Onkologikoan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Enpresaren sortzaileak adierazi duenez, dena ondo bidean, sendagaia lauzpabost urte barru merkatuan eskuragarri egon liteke.
2022/05/23 - 16:40
Minbiziari aurre egiteko bide berri bat zabaldu du Zamudioko Oncomatryx enpresak
Metastasia gelditzeko bide bat aurkitu du, eta animalekin probak egin ondoren, gizakiekin entseguak egiteko baimena dauka. Espainiako eta Estatu Batuetako zortzi ospitaletan hasiko dira, Iruñea eta Donostia, tartean.
2022/05/23 - 11:25
Dermatologoek argi dute: "Ez dago azala belzteko modu osasuntsurik"
Larruazaleko tumore mota ezberdinak daude, eta oinarri genetiko propioak ditu bakoitzak, baina denek dute ingurumen faktore komun bat: eguzkia. Zenbateraino da ona edo txarra eguzkia hartzea? Bi dermatologoren iritziak bildu ditugu.
2022/05/19 - 22:09
Oncomatryx euskal enpresak baimena jaso du AEBn eta Espainian minbiziaren aurkako antigorputz bat probatzeko
Farmakoak "emaitza bikainak" lortu ditu pankreako, biriketako eta bularreko minbizi hirukoitzeko eredu negatiboetan.
2022/05/12 - 16:33
Osakidetzak 421 mikropigmentazio egin zituen iaz
Bularreko minbizia izan duten emakume askorentzat mikropigmentazioa da gaixotasuna amaitutzat emateko azken prozesua. 2019tik Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzua da, askok oraindik ezagutzen ez badute ere.
2022/05/12 - 13:27
Juan Mari Aburtok Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak antolatutako eskean hartu du parte
Gaur, maiatzak 12, minbiziaren aurkako ohiko eskea ospatuko da. Aurtengo leloa "bide luzea dugu aurretik" da.
2022/05/08 - 14:56
Giza papilomaren birusaren kontrako txertoa mutilei ere jartzea aztertzen ari dira
GPBaren kontrako txertoa neskei bakarrik jartzen zaie gaur egun baina adituen arabera, mutilei ere jartzea garrantzitsua litzateke transmisioa eteteko. Katalunian datorren kurtsoan hasiko dira eta beste erkidegoak aukera hori aztertzen ari dira.
2022/04/28 - 15:24
Ia bost emakumeri diagnostikatzen diote bularreko minbizia egunero Euskadin
Urtez urte % 1 inguru jaisten da heriotza tasa, eta minbizi mota hori dutenen % 80tik gora bizirik irautea lortzen dute gaur gaurkoz. Diagnostiko goiztiarra eta ikerketa, gakoak gaixotasunari aurre egiteko. Hori guztia GEICAM taldeak Donostian antolatutako 14. Sinposioan aztertu dute.
2022/04/14 - 16:50
Alopezia iraunkorra ekiditeko tratamendu berezia erabiltzen dute Hospital del Marren minbizia duten gaixoekin
Minbizia izaten duten gaixo batzuek, kimioterapia tratamenduen ondorioz, ilea galtzen dute betiko. Bada, Bartzelonako Hospital del Mar erietxean tratamendu bat proposatzen diete albo kalte hori ekiditeko.
2022/04/04 - 23:54
Enpresa txinatar batek Quimatrix gipuzkoarraren minbiziaren kontrako botika bat probatuko du
Sendagaiak proba guztiak gainditzen baditu eta Medikamentuaren Txinako Agentziaren baimena jasotzen badu, baliteke bost eta zazpi urte bitartean behar izatea pazienteengana iristeko.
2022/03/21 - 18:31
Sagarduiren ahotan, pandemiaren ondorioz minbizia duten pazienteen bizi-itxaropena "okertzea posible" da
Covid-19aren pandemiak minbizi mota ezberdinen baheketa programetan eragin dituen "interferentzia handiengatik" kezka azaldu du EH Bilduk.
2022/02/16 - 16:04
Europak baztertu egin du etiketetan ohartaraztea edozein alkohol-kontsumok minbizia izateko arriskua dakarrela
Horren ordez, kontsumo "kaltegarria" arriskua dela esango du, baina ez du zehazten zenbateko kopurua kaltegarria izango litzatekeen.
2022/02/15 - 15:32
Minbizia duten haurren familiek laguntza ekonomikoa eta emozionala behar izaten dute prozesuari aurre egiteko
Iratxeren eta Paularen seme-alabek minbizia eduki dute eta prozesua zein gogorra den familia guztiarentzat kontatu digute. Laguntza ekonomikoa eta emozionala beharrezkoa dela esan digute biek.
2022/02/15 - 15:25
Haurren minbiziaren biziraupen tasa igotzea eta tratamenduak hobetzea dira hurrengo urteetarako erronkak
Euskal Autonomia Erkidegoan urtean 100 minbizi kasu detektatzen dira haurren artean. Gehienak leuzemia, garun-tumore eta linfoma kasuak dira. Garrantzi handia du pediatrek kasuak goiz atzematea. Hori da prebentzio bakarra momentuz.
2022/02/15 - 09:09
Aspanogi: "Minbizia kasu gutxiago izan ditugu pandemian"
Pandemiak ospitaleen arretan ez, baina haur gaixoen eta euren senitartekoen aldartean eragin duela kontatu digute Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartetik.
2022/02/13 - 21:58
Minbiziarekin hil den mutiko palestinar baten kasuak hautsak harrotu ditu
Gazatik irteteko baimena lortu zuenerako, berandu zen. Zisjordanian ez zuen lortu ospitaleetan artatzea, eta azkenean anbulantzia batean hil zen.