Miren Gorrotxategi
2022/09/30 - 10:54
Gizartearen beharrak ezagutzen dituztelako neurriak onartzen jarraitzen dutela adierazi du Iñigo Urkulluk
Miren Gorrotxategik zer neurri hartuko dituen Eusko Jaurlaritzak euskal herritarren erosteko ahalmena hobetzeko galdetu dio Iñigo Urkulluri. Lehendakariak orain arte hartutako neurri batzuk aipatu ditu, eta gehiago onartzen jarraituko dutela adierazi du.
2022/09/23 - 16:22
Jaurlaritza eta oposizioa lehentasunak zehazten hasi dira eztabaidaren biharamunean
Atzoko Politika Orokorreko Eztabaidan lehendakariak herri itunak egiteko beharra azpimarratu zuen. Zuzenean oposizioko alderdiei egin zien eskaera izan zen. Itun horiek nondik nora etor daitezkeen hasi dira zehazten edo itxura hartzen.
2022/09/23 - 12:12
Miren Gorrotxategi: "Autogobernuaren ponentzia berriz aktibatzeko une egokia dela uste dugu"
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen hitzetan "autogobernuak balio behar digu gure herritarren interesak asetzeko, eta hori publikotasunetik lortzen da".
2022/09/23 - 10:42
Albiste izango dira: Txertaketa kanpaina EAEn, erreferendumak Ukrainan eta balizko itunak aztergai
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/22 - 19:00
Elkarrekin Podemos-IU herri-itunetara zabalik, betiere arlo publikoaren defentsa badute oinarrian
Miren Gorrotxategik Hezkuntza, Osasun eta Energia publikoa babestu ditu, publikotasuna baita, bere hitzetan, "jendearen bizi-baldintzak duintzeko, herritarren eskubideak bermatzeko eta Euskadi berdinzaleago, bidezkoago eta kohesionatuago baten bermea izateko" bide bakarra.
2022/09/22 - 18:26
Miren Gorrotxategi eta Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos taldeko parlamentarioen agerraldi osoa
Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "energia merkatuan esku hartzea" eskatu du. "Energia enpresa publiko bat sortu behar da, orain denok txalotzen dugun Norvegiako enpresa hori bezala", dio.
2022/09/22 - 15:12
Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU): ''Hitzak ez dira nahikoa, ekintzetara pasa behar da''
Miren Gorrotxategik azpimarratu du aurkeztutako neurrien xehetasunak ezagutu beharko direla. Itunak egiteko eta autogobernuan sakontzeko prest agertu da, horrekin arlo publikoa eta herritarren ongizatea indartzeko neurriak badatoz. "Itunak, lortzea aparte, bete egin behar dira", esan du.
2022/09/22 - 11:48
Politika Orokorreko Eztabaida iruditan
Hauek dira ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean izandako Politikoa Orokorreko Eztabaidako irudiak.
2022/09/14 - 14:52
Miren Gorrotxategi: ''Ez dugu babestuko zerbitzu publikoak indartzen ez dituen itun bat''
Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia oso kritiko agertu da Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroarekin. "Itunak bete egin behar dira, eta Eusko Jaurlaritza ez da hori egiten ari", adierazi du Gorrotxategik.
2022/08/31 - 14:30
Krisiari eta inflazioari aurre egiteko soldatak igotzea ezinbestekoa izango dela uste du Miren Gorrotxategik
Elkarrekin Podemosek ohartarazi du Euskadik ez duela behar adinako sendotasunik Iñigo Urkullu lehendakariak iragarritako negu gogorrari aurre egiteko.
2022/07/28 - 13:08
Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategik proposatu du zergak ''gutxitzea'' gutxien dutenei
Kontuan izanik diru-sarrerak handitu egin direla, inflazioaren gorakadaren ondorioz, Elkarrekin Podemos -IUk Legebiltzarrean duen bozeramailearen proposamena da gorakada hori gehien pairatu dutenei zergak jaistea.
2022/06/29 - 12:01
Gorrotxategi: "NATOren aurka gaude, gerrarako sortutako erakundea da, ez bakerako"
Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak esan du Pedro Sanchezek Melillako heriotzen inguruan egindako adierazpenak entzunda, norabide aldaketa bat egon dela Espainiako Gobernuak migratzaileekiko duen jarreran.
2022/06/17 - 13:06
"Egoeretara moldatzean eta aukerak aprobetxatzean" datza osasungintzako aldaketa, Urkulluren arabera
Elkarrekin Podemosek Sagardui sailburuaren adierazpen polemikoen inguruan galdetu du eta osasun sistema indartzeko itun bat proposatu du. Iñigo Urkulluk berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak Lehen Arretan eta osasun publikoan duen konpromisoa.
2022/06/12 - 15:12
Miren Gorrotxategi: "Sagarduiren hitzak kezkagarriak dira, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatuko ditugu"
Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, Lehen Arretan murrizketak saihesteko lan egin behar du Exekutiboak, eta datorren kontrol-saioan Gotzone Sagardui sailburua galdekatuko dutela iragarri du.
2022/06/03 - 14:15
"Gorenaren erabaki arbitrarioak ziurgabetasun juridiko sakona sortzen du", EAJ, EH Bildu eta EP-IUren ustez
Adierazpen batean, hiru taldeek "harridura" eta "kezka" agertu dute Gorenak ez duelako Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Atristain ETAko presoaren kasuaren harira emandako epai "argi, irmo eta derrigorrez bete beharrekoa" aintzat hartu.
2022/06/03 - 14:04
Bildarratz: "Ez dago eskola publikoaren funtsezko izaeraren inguruko eztabaidarik, hitzarmenean garbi dago"
Eskolen planifikazio dekretu berriaren zirriborroa publiko egin ondotik EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk agertu duten kezkaren aurrean, lan dokumentu bat dela azpimarratu du Hezkuntza sailburuak. Halaber, hezkuntza akordioa bere osotasunean betetzeko konpromisoa berretsi du lehendakariak.
2022/05/31 - 11:18
Gorrotxategi: "Elkarrekin Podemosekin gobernuak hobeak direla erakusteko urtebete daukagu"
EITB Focus inkestaren arabera, Elkarrekin Podemosek behera egingo luke datozen foru hauteskundeetan. Miren Gorrotxategik, baina, garrantzia kendu dio eta azpimarratu du oraindik urtebete falta dela.
2022/05/30 - 12:10
Gorrotxategi: 'Hau momentuko argazkia da. Egitasmoa azaltzen dugunean neurtu eta baloratuko dute herritarrek'
Bataz beste Podemos-Ahal Duguren bi puntuko boto galera aurreikusi du gaur EITBk hedabide guztietan jaso duen boto asmoari buruzko EITB Focus inkesta berriak.
2022/05/27 - 16:49
Elkarrekin Podemos-IUk Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko Lege Proposamena izapidetu du Legebiltzarrean
Koalizioak hilerokorako baimen berreskuragarriak proposatzen ditu administrazio publikoetan, eta hezkuntza-maila guztietan sexu-hezkuntzarako eskubidea legez "blindatzea".
2022/05/20 - 13:21
Autogobernuaren etorkizuna Legebiltzarreko taldeen esku dagoela ziurtatu du Urkulluk
Hala adierazi du lehendakariak Eusko Legebiltzarreko gaurko kontrolerako saioan, Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-EB) ponentzia abian jarri beharko litzatekeen galdetuta.