Munduko Osasun Erakundea
2020/11/20 - 12:45
COVID-19 pazienteetan remdesivir botika ez erabiltzea aholkatu du MOEk
Botikak kasu larrienen heriotza-tasa edo aireztapen mekanikoaren beharra murrizten duenik esateko frogarik ez dagoela ebatzi du nazioarteko aditu talde batek orain.
2020/11/19 - 15:20
MOEk eskolak zabalik mantentzearen alde egin du
Halaber, herritarren % 90ek baino gehiagok maskara erabiliko balu, ez litzateke konfinamendurik egin beharko, horren arabera.
2020/11/18 - 12:51
Labaien: "Beldurra ematen du behar sozialei erantzuteko behartutako deseskalatzeak”
Gurutzetako Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko zerbitzuburuak azaldu duenez, "kurba pixkanaka moteltzen ari da", baina berak "muga gehiago" babestuko lituzke.
2020/11/16 - 20:59
Txertoen immunizazioaren iraupena argitu gabe dagoela ohartarazi du MOEk
COVID-19aren pandemiari aurre egiteko enpresa-farmazeutiko ezberdinek iragarri dituzten txerto esperimentalen harira zuhurtzia eskatu dute osasun agintariek.
2020/11/15 - 10:51
Ollo kontseilaria ZIUn, koronabirusak eragindako pneumoniak okerrera egin ondoren
Ostegunean jakinarazi zuen kontseilariak berak ospitaleratu egin zutela, COVID-19ak eragindako aldebiko pneumonia batengatik.
2020/11/14 - 16:53
Itsu geratzeko arriskua 25 aldiz handiagoa da diabetikoetan
Prebentzioa eta ohitura osasuntsuak dira arazoak ekiditeko lagun onenak, Diabetesaren Munduko Egunean adituek azpimarratu dutenez.
2020/11/10 - 14:42
Itziar Larizgoitia izango da Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari berria
Larizgoitiak hamarkada bat baino gehiago darama Osasunaren Mundu Erakundean (OME), mundu osoko osasun-zerbitzuak hobetzeko tresnen aholkularitzan eta diseinuan.
2020/11/08 - 16:43
Txinako herritarrek bizitza normala berreskuratu dute
Wuhanen, koronabirusaren sorlekuan, konfinamendu oso zorrotza egin zuten, ia hiru hilabete egin zituzten etxetik atera gabe, eta, orain, jende pilaketak nonahi ikus daitezke.
2020/11/08 - 13:00
Basaras: "Ostalaritza ixteak ez du ezertarako balioko, orain etxean biltzen bagara"
EHUko mikrobiologoaren iritziz, neurriak berandu datoz. EAEn egoera "oso larria" dela, eta "ardura" eskatu du. "Ez dugu asko ikasi lehen olatutik", gaineratu du.
2020/11/02 - 11:56
AstraZeneca: "Martxoaren amaieran txertoa banaketa fase aurreratuan egon daiteke"
2021 urtearen hasieran, farmazialariak 3.000 milioi dosi inguru izango ditu, baina zaila izango da banatzea, eskari handia dagoelako.
2020/11/01 - 20:49
Orive: "Orain ezin gara azkar joan. Ezin dugu lehengo akatsa berriro egin"
ETBn egindako elkarrizketan, EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak nabarmendu du gaur egun bizi dugun egoera udan lehenengo olatuaren deseskalatze prozesua modu egokian ez egiteagatik etorri dela.
2020/10/31 - 18:27
Milaka pertsona irten dira kalera adinekoen egoitzetan "zaintza duinak" eskatzeko
Erresidentzietako egoiliarren familiarrek eta pentsiodunek Hego Euskal Heriko adinekoen egoitzetako egoera salatu dute lau hiriburuetan.
2020/10/25 - 19:52
Alarma egoera ezarri du Espainiako Gobernuak, eta maiatzaren 9ra arte luzatu nahi du
Diputatuen Kongresuaren babesa beharko du Sanchezek sei hilabetez luzatzeko. Etxeratze agindua derrigorrezkoa izango da gauez, eta autonomia erkidegoek ordutegia moldatu ahalko dute.
2020/10/25 - 12:23
13 eta 40 urte arteko zumaiarrei PCR probak egiten hasiko zaizkie astelehen honetan
Astelehenetik asteazkenera egingo dute baheketa. PCR probak egiteko tokia Gipuzkoako udalerriko Aitzuri frontoian jarriko du Osakidetzak.
2020/10/20 - 12:25
Maya: "Terrazak irekitzearen aukera aztertu beharko dugu Osasun Departamentuarekin"
Iruñeko alkatearen ustez, tabernak ez dira arazoa, "kale-edana baizik". Hala, adierazi du berak ez lukeela ostalaritza ixtearen erabakia hartuko.
2020/10/18 - 18:13
Iruñerria konfinatzeko erabakia har dezake Nafarroako Gobernuak, egoera hobetu ezean
Kutsatze-katea ezin dute geldiarazi Nafarroan, eta egoera larria da. Foru Gobernua neurri gehiago hartzea aztertzen ari da. 411 COVID-19 kasu zenbatu dituzte azken orduotan.
2020/10/18 - 17:32
Lekeitioko Udalak ez du baztertzen neurri murriztaile gehiago hartzea
Pasa den ostiraletik, 30 bat kasu atzeman dituzte Lekeition. Udalak bihar baloratuko ditu azken egunotako datuak, eta, egoera hobetzen ez bada, neurriak gehiago hartzea ez dute baztertzen.
2020/10/17 - 19:14
Test antigenikoak erabiltzen hasi da Osakidetza
Proben emaitzak "berehala" jakin, eta kutsatze-katea "ahalik eta azkarren" etetea da helburua, Osasun sailburuaren arabera.
2020/10/16 - 20:23
Remdesivir sendagaiak ez du balio COVID-19ak eragindako heriotzak ekiditeko
Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, koronabirusari aurre egiteko remdesivir eta hidroxiklorokina sendagaiak ez dira eraginkorrak heriotzak galarazteko.
2020/10/15 - 15:24
Eskuak Garbitzearen Mundu Eguna, inoiz baino garrantzitsuagoa
Eskuak garbitzea herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzeko oinarrizko neurria bihurtu da, bai epe laburrerako, bai epe luzerako.