Munduko Osasun Erakundea
2020/10/10 - 10:01
Tolosako Asuncion Klinikak "jarduera murriztu" du 24 positibo baieztatu ondoren
Ospitaleko 22 langile eta bi paziente kutsatu dira. Larrialdiak normaltasunez ari dira lanean, eta klinikak ez du jarduera eten.
2020/10/09 - 18:37
Nori komeni zaio gripearen aurkako txertoa jartzea?
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina aurten osasun agintariek bereziri gomendatzen dute, COVID-19aren pandemiarekin bat egingo duelako, batez ere.
2020/10/04 - 18:01
Test serologiko azkarrak egin daitezke Ipar Euskal Herriko farmazietan
20 euroren truke, hamar minututan jakin daiteke emaitza. Halere, ETBko kazetariak bere esperientziatik frogatu du, testak ez direla beti fidagarriak.
2020/10/03 - 14:49
Oxford garatzen ari den COVID-19aren txertoa urte amaieran ontzat eman dezakete
Baikor agertu dira AstraZeneca farmazeutikako adituak, eta urte honen amaieran txertoa onartuta, 2021eko apirilean Erresuma Batuan txertoa jartzen hastea aurreikusten dute.
2020/10/03 - 10:00
SATSE: "Murrizketen ondorioak modurik gordinenean agerrarazi ditu COVID-19ak"
Kalera aterako dira gaur osasungintzako langileak, "honaino" iritsi direla esatera. Baliabideak jarri ezean, neguan sortuko diren zailtasunei aurre egitea ezinezkoa izango dela uste dute.
2020/09/27 - 15:19
Milioi bat pertsona hil ditu jada COVID-19ak mundu osoan
204.480 pertsona hil dira AEBn eta 141.000 Brasilen (horiek dira biktima gehien dituzten herrialdeak). Europan, Erresuma Batuan hil du koronabirusak jende gehien: 41.971.
2020/09/26 - 18:25
Itxialdia gogortu egin dute Israelen
Ospitaleak gainezka daude, eta COVID-19 birusa duten gaixoak artatzeko guneak beteta daude. Netanyahu lehen ministroak larrialdi egoera deitu du.
2020/09/20 - 10:20
30 ikasle konfinatuta Bilboko Miguel Unamuno egoitzan, COVID-19 kasu bat agertu ondoren
EHUk kudeatzen duen ikasle egoitza bat da, eta erakunde horrek baieztatu duenez, atzo egin zieten PCR proba konfinatuta dauden ikasle guztiei eta emaitzen zain daude.
2020/09/18 - 09:21
COVID-19aren egungo transmisioa Europan "oso kezkagarria" dela ohartarazi du MOEk
Horren esanetan, pandemiari emandako erantzuna "oso eraginkorra" izan da neurriak azkar hartu direnean eta erabakigarriak izan direnean, baina ez hainbeste "alderdikeria" nagusitu denean.
2020/09/17 - 13:39
Gorka Orive: "Jantokiak puzzle honetan ondo egokitzen ez diren piezak dira"
Koronabirusa zabaltzea saihesteko, espazio itxiak aireztatzeak duen garrantzia nabarmendu du Gorka Orive ikertzaileak ostegun honetan Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
2020/09/17 - 01:38
Munduko Osasun Erakundeak gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatu du
COVID-19 eta gripe kasuak aldi berean ugarituz gero, osasun zentroetako eta ospitaleetako lana nabarmen zailduko litzatekeela ohartarazi dute.
2020/09/16 - 12:28
Ez, PCR probek ezin dute edozein birusekin positibo eman
SARS-CoV-2 birusa atzemateko erabiltzen diren testak positibo emateko, gaitz horrekin soilik bat datozen sekuentzia genetikoak aurkitu behar dira. Ondorioz, PCR probak guztiz fidagarriak dira.
2020/09/12 - 10:42
Neurri zorrotzagoak ezarri eta isunak areagotuko dituzte Nafarroan
Sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuko dute, peñak eta gastronomia elkarteak itxiko dituzte eta eguerdiko 12:00etatik aurrera mahaietan soilik kontsumitu ahal izango da.
2020/09/11 - 13:28
"Gripearekin sintomak nahastuko dira, eta osasun sistema saturatu liteke"
"Errekamaran txertoak eta aurretiazko erosketa prozesuak daude", dio CSICeko zientzialariak AstraZenecako entseguen etenaldiaz. "Presaka ibili behar da berrogeialdiarekin, ez PCR probarekin".
2020/09/09 - 22:15
MOEren ustez, txertoa ez da masiboki eskuragarri egongo 2022 baino lehen
Txertoa hartzeko lehentasuna duten taldeen aukeraketan, "osasun langileek izan beharko lukete lehenak, eta horien atzetik helduenek eta beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonek".
2020/09/09 - 12:43
Eskoletako protokoloa "eragileekin batera berrikusteko prest" dago Jaurlaritza
Sindikatuek irailaren 15erako deitu duten greba "bertan-behera gera dadin", "ahalegin guztia" egingo duela Hezkuntza Sailak esan du Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak.
2020/09/05 - 19:04
Pandemian saldu gabeko ardoa gel desinfektatzaile bihurtuko dute Italian
Italia munduko ardo esportatzailerik nagusiena da, baina konfinamenduaren ondorioz, aurten beherakada handia izan du ardoaren sektoreak, eta botila asko saldu gabe geratu dira.
2020/09/04 - 14:35
MOEk ez du espero COVID-19aren aurkako txertaketa masiborik 2021 erdialdera arte
Sei eta bederatzi txerto-hautagai artean ikerketa-fase aurreratuetan daude, eta horietako batzuk saiakuntza klinikoen 3. fasean daude.
2020/09/04 - 11:14
Nork jaso beharko luke lehendabizi COVID-19aren aurkako txertoa?
Adituen arabera, jendeari mesede egin beharko litzaioke kaltea mugatuz, desabantailak dituzten biztanleei lehentasuna emanez eta gizabanako guztientzat berdintasunezko kezka morala emanez.
2020/08/28 - 14:32
Espainian COVID-19aren aurkako txerto baten lehen saiakuntza klinikoa baimendu da
Salvador Illa Osasun ministroak iragarri duenez, txertoa Janssen enpresarena da eta 18 eta 55 urte bitarteko 190 boluntario osasuntsuk parte hartuko dute entseguan.