Munduko Osasun Erakundea
2020/03/13 - 14:50
Koronabirusa: Zeintzuk dira sintomak eta nola transmititzen da?
Koronabirus berria jendeari eragiten dion birus mota bat da, baina horren iturria ikertzen ari dira oraindik.
2020/03/12 - 15:29
Nire maskota koronabirusarekin kutsatu dezaket? Eta berak ni?
Azken egunotan zabaldu diren bulo batzuk ezeztatu ditu Munduko Osasun Erakundeak, haien artean, maskotek koronabirusa zabaldu eta eltxoek transmititu dezakenaren ideia.
2020/03/12 - 12:59
Zer aldatzen da koronabirusa pandemiatzat hartu ostean?
"Oraindik mendean hartu daitekeen lehen pandemia" dela nabarmendu du MOEk, eta, infekzioak saihesteko, bizitzak salbatzeko eta inpaktua gutxitzeko funtsezko lau arlo aipatu ditu.
2020/03/11 - 20:07
Koronabirus agerraldia pandemia mailara igo du Munduko Osasun Erakundeak
Horrek ez ditu aldatzen gaixotasunak eragiten duen "mehatxua", hartu beharreko neurriak eta estatuei emandako aholkuak.
2020/03/08 - 11:30
Italiako Gobernuak Lonbardia osoko eta beste 11 zonaldetako sarbideak itxiko ditu
Koronabirusak 233 hildako eta 5.061 kaltetu eragin ditu jada herrialde Italian.
2020/02/28 - 22:05
Koronabirusa zabaldu egin da eta Munduko Osasun Erakundeak arrisku-maila igo du
Txinakoak kontutan hartu gabe, 4.351 kasu antzeman dituzte 48 herrialdetan. NBEk prebentzio neurriak premiaz hartzeko eskatu die gobernuei, baina lasaitasunerako deia egin du.
2020/02/26 - 14:16
Koronabirusaren aurka maskara eta gel desinfektatzailea erabiltzea gaitzetsi du MOEk
Maria Neira Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publikoaren zuzendariak zehaztu duenez, Txinako datuak aztertuta, "baliteke epidemiak, dagoeneko, maximoa eginda izatea".
2020/02/24 - 12:48
Europak zuhurtzia eskatu die Estatuei, mugak ixteko neurriaz erabakitzean
Munduko Osasun Erakundeak ez duela koronabirusagatik neurri hori gomendatu ekarri du gogora Europako Batzordeak, eta nabarmendu du 232 milioi euro zuzenduko diola gaixotasun horren aurkako borrokari.
2020/02/24 - 08:11
Koronabirusak 2.592 hildako eta 77.345 kutsatu utzi ditu dagoeneko Txinan
Azken orduotan 409 kasu berri baieztatu dituzte herrialdean, eta 150 pertsona hil dira; horietatik 149, Hubein, koronabirusa agertu zen probintzian.
2020/02/12 - 09:39
Izen ofiziala eman diote Txinako koronabirusari: COVID-19
"Izena jartzea garrantzitsua da izen zehaztugabeak edo estigma sor ditzaketen beste batzuk saihesteko", azaldu du Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak.
2020/02/11 - 21:50
Munduko Osasun Erakundeak koronabirusari 'Covid-19' izena jarri dio
Munduko Osasun Erakundeko adituek bi eguneko bilera hasi dute Genevan, Txinan sortutako koronabirusari aurre egiteko, ikerketak zertan diren aztertzeko eta estrategiak bateratzeko.
2020/02/11 - 14:58
Munduko Osasun Erakundeak koronabirusari buruzko bi eguneko bilera berezia hasi du
Txinako eta nazioarteko zientzialariek elkarrekin bilatuko dute koronabirusaren aurkako txertoa.
2020/02/05 - 11:37
Munduko Osasun Erakundearen ustez, koronabirusa ez da oraindik pandemia
Sare sozialetan gezurrezko "informazio epidemia" saihesteko lanean ari da Erakundea; dagoeneko 20.000 kutsatu baino gehiago utzi ditu, gehienak Txinan, eta 425 hildako.
2020/02/04 - 13:37
OME: 'Neurriak hartu ezean minbizia % 60 haziko da datozen hogei urteetan'
Minbiziak ez luke inorentzat heriotza epaia izan behar. Osasunean inbertituz eta agentzia espezializatuen gomendioei jarraituz, zazpi milioi heriotza ekidin litezke.
2020/02/03 - 09:56
361 pertsona hil dira Txinan koronabirusak jota
Kutsatutako lagunen kopuruak ere gora egin du: 17.205 dira dagoeneko, bezperan baino 2.829 gehiago.
2020/01/30 - 22:04
MOEk nazioarteko larrialdia deklaratu du koronabirusaren bilakaera ikusita
Dagoeneko 8.000 kutsatu baino gehiago daude 20 herrialdetan, baina kasuen % 99 Txina barruan atzeman dituzte.
2020/01/28 - 09:07
Dagoeneko 100 pertsona hil eta 4.500 bat kutsatu dira koronabirus berriaren eraginez
Bestalde, nazioarteko arriskua "handia" dela esan du OMEk, eta ez "moderatua", aurreko txostenean adierazi zuenez. Txinan sortu den koronabirus horren lehen kasua baieztatu du Alemaniak herrialdean.
2020/01/23 - 21:28
Munduko Osasun Erakundeak ez du alertarik ezarriko nazioartean, koronabirusa dela eta
Txinan larrialdi egoeran badaude ere, alerta mundu osora zabaltzeko arrazoirik ez dagoela ebatzi du. Hala ere, balizko koronabirus kasuak antzemateko neurriak hartzeko eskatu die herrialdeei.
2020/01/23 - 09:46
Txinak 571 pneumonia kasu atzeman ditu koronabirus berriaren ondorioz
Bestalde, Munduko Osasun Erakundeko adituek (MOE) gaur erabakiko dute Txinan sortu eta zabaldu den birus berriarengatik larrialdi egoera deitu ala ez.
2020/01/23 - 01:32
Osakidetzak koronabirus berriak eragindako egoera aztertuko du
Osasun Sailak lasaitasun mezua helarazi die herritarrei. Oraingoz ez da 'Wuhango pneumonia' kasurik atzeman EAEn, ezta Espainiako Estatuan ere.