Munduko Osasun Erakundea
2022/01/05 - 07:59
Covid-19aren aldaera berri bat hauteman du Frantziak
Koronabirusaren IHU aldaerak 46 mutazio ditu, omikronek baino gehiago. Munduko Osasun Erakundearen arabera, IHU "aldaera interesagarri bat da", baina "ez kezkagarria".
2021/12/30 - 00:29
Munduko Osasun Erakundeak 2022ko uztailaren hasiera ezarri du biztanleria osoaren % 70 txertatuta edukitzeko
Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak "herrialde aberatsetako liderrak" eta "fabrikatzaileak" helburu hori lortzeko elkarrekin lan egin dezaten.
2021/12/29 - 11:39
Omikron aldaerak % 11 igo ditu covid kasuak munduan, baina heriotzak jaitsi egin dira
Abenduaren 20tik 26ra 4,9 milioi kasu atzeman ziren planetan, azken zazpi hilabeteetako kopururik altuena, hildakoak 44.000 izan ziren bitartean.
2021/12/23 - 12:50
Nigeriak iraungitako AstraZenecaren milioi bat dosi baino gehiago suntsitu ditu
Unera arte, 231.410 covid-19 kasu antzeman dituzte Nigerian, eta bertako biztanleriaren %2ak baino ez du koronabirusaren aurkako jarraibide osoa jaso.
2021/12/21 - 09:50
MOEk berretsi du txertatuak eta covida pasa dutenak omikron aldaerarekin infektatu daitezkeela
Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak adierazi duenez, omikronari buruz aztertzen ari diren informazioaren arabera, aldaera hau aurrekoak baino azkarrago zabaltzen ari da, eta "litekeena da txertoa hartu dutenak eta covida pasa dutenak kutsatzea edo berriz infektatzea".
2021/12/09 - 14:41
Omikronen aurrean, MOEk neurriak "orain" hartzeko eskatu du, datozen asteak giltzarri izango direlako
Ohartarazi duenez, kutsakorragoa izateak ez du birulentoagoa bihurtzen, baina kasu gehiago sortzen ditu eta, ondorioz, ospitaleko presioa eta heriotzak areagotzea ekartzen du. Horregatik, ospitaleak bete arte ez itxaroteko eskatu du, orduan "beranduegi" izango baita.
2021/12/08 - 16:59
Europar Batasunak covidaren aurkako txertoaren 3.600 milioi dosi ekoiztea espero du 2022rako
Europar Batasuneko herrialdeek, COVAX mekanismoaren bitartez, 350 milioi dositik gora bidali dituzte txertaketa-tasa urriak dituzten herrialdeetara. Horien herena baino ez da iritsi, oraingoz, helmugara.
2021/12/07 - 15:27
Txertaketa bultzatu behar dela nabarmendu du Munduko Osasun Erakundeak Europarako duen ordezkariak
Hans Kluge ez da momentuz derrigorrezko txertoaren aldekoa. Azken aukera izan behar duela esan du, beste guztiak agortu direnean hartu beharrekoa.
2021/12/05 - 13:44
Zupiria: ''Seguruenik, familia askok Gabonetan bildu aurretik antigenoen proba egitea erabakiko dute''
Gabon jaietan "neurriak kontuz hartuta", familiak eta lagunak biltzeko moduan izango direla uste du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak. Txertoari esker, iazkoaren aldean, "baldintzak" hobeak direla esan du. Uste du, gainera, familia askok bildu aurretik antigenoen testa egingo dutela.
2021/12/04 - 12:21
Nola ulertu eta interpretatu covidari buruzko datuak?
Zientziaren eta horren dibulgazioaren garrantzia erdigunean jarri du covidaren pandemiak, beste gauza askoren artean. Horretan dihardu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak.
2021/12/01 - 09:46
Askatasuna
Esan ohi da norberaren askatasuna hurkoarena hasten den mugan amaitzen dela, eta elkarbizitza arautzeko lehen legea, gure askatasunaren zati bati uko egitea dela. Txertatzen ez direnek gizarte osoa arriskuan jartzen dute, eta galdetu beharko litzaieke errepidean zergatik ez doazen ezkerretik.
2021/11/30 - 21:56
EMA: 'Oraindik goiz da txertoak egokitu beharko diren esateko, baina, hala balitz, prest gaude'
Txertoak aldaera berrira moldatzeko hiru edo lau hilabete beharko direla dio EMAk. Omikron aldaera Europan zegoen Hegoafrikan lehendabiziko kasuak agertu aurretik.
2021/11/29 - 19:15
Omikron aldaera munduan zabaltzen ari da: Zein neurri hartu dituzte herrialde ezberdinek?
Israelek eta Japoniak mugak ixtea erabaki dute, covid-19aren aldaera berriaren hedapena gelditzeko. Bestalde, Afrikako agintariek salatu dute pandemiari aurre egiteko neurriak zientzian oinarritu behar direla, "eta ez afro-fobian".
2021/11/29 - 16:12
Munduko Osasun Erakundea: "Omikron aldaerak gogorarazten digu munduko osasun krisia ez dela amaitu"
Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, oraindik ez dakite aldaera berria kutsatzeko edo berriz infektatzeko erraztasun handiagoa duen, edo kasu larriagoekin eta txertoekiko erresistentzia handiagoarekin lotuta dagoen.
2021/11/23 - 12:38
Suitzak hirugarren dosia jarriko die 16 urtetik gorako herritarrei
Horrez gain, arrisku taldekoak diren 12-16 urteko pertsonei ere emango diete errefortzuzko dosia.
2021/11/07 - 09:05
Bihar hasiko da Osakidetza Janssenen bigarren txertoa hartu behar dutenei hitzordua ematen
Covid 19-aren kontrako neurri murriztaile ia gehienak bertan behera geratu zirenetik hilabete inguru igaro denean, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak egungo egoeraren errepasoa egin du. ETBri eskainitako elkarrizketa osorik, eguerdiko Gaur Egun eta Teleberri albistegietan.
2021/11/05 - 11:45
"Mundu mailako seigarren olatu baten aukeraz" ohartarazi du lehendakariak
Euskadin intzidentzia metatua gorantz doala eta, "lehen arretan presioa" ez igartzea espero du Iñigo Urkulluk.
2021/11/04 - 21:41
Munduko Osasun Erakundeak eta EMAk Europa une kritikoan dagoela ohartarazi dute
Europa osoan covid kasuak goraka doazela-eta, Europa berriro pandemiaren epizentro bihurtzen ari dela ohartarazi Munduko Osasun Erakundeak. Europako Medikamentuen Ajentziak ere, ildo beretik, egoera oso kezkagarria dela esan du.
2021/11/04 - 13:58
Agerraldi berri bat izateko "puntu kritikoan" dago Europa, OMEren arabera
Hans Kluge OME-Europako zuzendariaren arabera, "Europa pandemiaren epizentroan dago berriro, duela urtebete geunden lekuan. Gure alde dugu, gaur da gehiago dakigula eta gehiago egin dezakegula". Txertaketa indartu beharra eta neurriak berreskuratzea defendatu du.
2021/10/24 - 16:02
Nori komeni zaio gripearen kontrako txertoa jartzea?
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina osasun agintariek arrisku taldekoei bereziki gomendatzen diete, aurten, gripearen birusa eta SARS-CoV-2 batera harrapatuz gero, bikoiztu egin baitaiteke hiltzeko arriskua.