Munduko Osasun Erakundea
2021/11/30 - 21:56
EMA: 'Oraindik goiz da txertoak egokitu beharko diren esateko, baina, hala balitz, prest gaude'
Txertoak aldaera berrira moldatzeko hiru edo lau hilabete beharko direla dio EMAk. Omikron aldaera Europan zegoen Hegoafrikan lehendabiziko kasuak agertu aurretik.
2021/11/29 - 19:15
Omikron aldaera munduan zabaltzen ari da: Zein neurri hartu dituzte herrialde ezberdinek?
Israelek eta Japoniak mugak ixtea erabaki dute, covid-19aren aldaera berriaren hedapena gelditzeko. Bestalde, Afrikako agintariek salatu dute pandemiari aurre egiteko neurriak zientzian oinarritu behar direla, "eta ez afro-fobian".
2021/11/29 - 16:12
Munduko Osasun Erakundea: "Omikron aldaerak gogorarazten digu munduko osasun krisia ez dela amaitu"
Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, oraindik ez dakite aldaera berria kutsatzeko edo berriz infektatzeko erraztasun handiagoa duen, edo kasu larriagoekin eta txertoekiko erresistentzia handiagoarekin lotuta dagoen.
2021/11/23 - 12:38
Suitzak hirugarren dosia jarriko die 16 urtetik gorako herritarrei
Horrez gain, arrisku taldekoak diren 12-16 urteko pertsonei ere emango diete errefortzuzko dosia.
2021/11/07 - 09:05
Bihar hasiko da Osakidetza Janssenen bigarren txertoa hartu behar dutenei hitzordua ematen
Covid 19-aren kontrako neurri murriztaile ia gehienak bertan behera geratu zirenetik hilabete inguru igaro denean, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak egungo egoeraren errepasoa egin du. ETBri eskainitako elkarrizketa osorik, eguerdiko Gaur Egun eta Teleberri albistegietan.
2021/11/05 - 11:45
"Mundu mailako seigarren olatu baten aukeraz" ohartarazi du lehendakariak
Euskadin intzidentzia metatua gorantz doala eta, "lehen arretan presioa" ez igartzea espero du Iñigo Urkulluk.
2021/11/04 - 21:41
Munduko Osasun Erakundeak eta EMAk Europa une kritikoan dagoela ohartarazi dute
Europa osoan covid kasuak goraka doazela-eta, Europa berriro pandemiaren epizentro bihurtzen ari dela ohartarazi Munduko Osasun Erakundeak. Europako Medikamentuen Ajentziak ere, ildo beretik, egoera oso kezkagarria dela esan du.
2021/11/04 - 13:58
Agerraldi berri bat izateko "puntu kritikoan" dago Europa, OMEren arabera
Hans Kluge OME-Europako zuzendariaren arabera, "Europa pandemiaren epizentroan dago berriro, duela urtebete geunden lekuan. Gure alde dugu, gaur da gehiago dakigula eta gehiago egin dezakegula". Txertaketa indartu beharra eta neurriak berreskuratzea defendatu du.
2021/10/24 - 16:02
Nori komeni zaio gripearen kontrako txertoa jartzea?
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina osasun agintariek arrisku taldekoei bereziki gomendatzen diete, aurten, gripearen birusa eta SARS-CoV-2 batera harrapatuz gero, bikoiztu egin baitaiteke hiltzeko arriskua.
2021/10/20 - 11:44
Delta aldaeraren ondorengo bat atzeman dute, are kutsakorragoa izan daitekeena
AY.4.2 bezala ezagutzen dena (Munduko Osasun Erakundeak oraindik ez du klasifikatu) pandemia hasi zenetik hautemandako aldaera infekziosoena izan liteke.
2021/10/13 - 11:42
Nafarroako Osasun Departamentuak Champix botika erretiratu du tabakoa erretzeari uzteko programatik
Sendagaien Espainiako Agentziak Pfizerrek egindako botika horren lote batzuk merkatutik kentzea agindu du, minbizia eragin dezakeen substantzia bat duelako.
2021/10/11 - 18:56
OMEk covid-19 iraunkorraren definizio ofiziala argitaratu du
Erakundeak pos-covid-19 edo covid-19 iraunkorraren lehen definizio kliniko ofiziala idatzi du. Hala, gaixotasun hau dutenen aitorpena estandarizatzea eta tratamenduak erraztea nahi da.
2021/10/10 - 09:29
Pandemia, depresioak areagotu dituen hauspoa
Gabriela Rodriguez gaixotasun mentalak dituzten pertsonei eta horien familiei laguntzen dien AVIFES elkarteko Gizarte eta Hezkuntza Laguntza arloko koordinatzaileak ohartarazi duenez, aurrez horrelako zailtasunik ez zuten gazteek antsietate zein fobia sozialeko arazoak garatu dituzte.
2021/10/09 - 21:07
Sanchezek buruko osasunera bideratutako egitasmo bat iragarri du, suizidioaren aurkako neurriekin
Espainiako Gobernuak 100 milioi euro jarriko ditu ekintza planean, eta denbora guztian martxan egongo den telefono bat egongo da suizioari aurre egiteko.
2021/10/06 - 23:04
Malariaren aurkako lehen txertoa onartu du MOEk: "Une historikoa da"
Ghana, Kenya eta Malawin programa pilotu batean erabili dute dagoeneko. 2019tik 800.000 ume baino gehiagori txertoa jarri diete. Datuen arabera, malaria larri hilgarria % 30 murrizten du txertoak.
2021/10/03 - 13:31
Hainbat tokitan murrizketak azkarregi altxatzen ari direla uste du Lopez Acuña epidemiologoak
Munduko Osasun Erakundeko presidente izandakoaren aburuz, goizegi da, oraindik, pandemia amaitu dela esateko. Herritarrak gehiegi lasaitu daitezkeela uste du.
2021/09/22 - 21:26
Kutsadurak eragindako heriotzak murrizteko, airearen kalitateari buruzko gomendioak zorroztu ditu MOEk
Urtero zazpi milioi pertsona hiltzen dira munduan kutsaduragatik. Munduko Osasun Erakundeak bere gomendioak jarraitzeko deia egin du, osasuna bermatzeko eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko.
2021/09/19 - 12:36
"Teknologia berriekiko mendekotasunaren prebentzioan gurasoek izan behar dute eredu"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, teknologia berrien eta horien arriskuen inguruan mintzatu dira Ana Gonzalez psikologoa eta Lukene Lizaso gizarte langilea. Nerabeei ezer irakasteko, "gurasoek eredu" izan behar dutela nabarmendu dute biek.
2021/08/14 - 01:37
Txinak uko egin dio covid-19aren jatorriari buruzko MOEren ikerketa berriei
Herrialdeak Gobernuaren gardentasuna babestu du beste behin, eta pandemiaren jatorria ez "politizatzeko" eskatu du.
2021/08/08 - 17:22
Munduko Osasun Erakundea 3. dosiaren aurka, immunizazio tasa txikia duten guneetan txertaketa bermatu arte
Munduko Osasun Erakundeak argi eta garbi adierazi die herrialde garatuenei: aukera hori alde batera utz dezatela, immunizazio tasa txikia den guneetan txertaketa bermatu ahal izateko.