Munduko Osasun Erakundea
2021/08/05 - 13:33
Irailetik aurrera adinekoei hirugarren txertoa emango dietela iragarri du Macronek
Hirugarren dosia atzeratzeko eskatu zien atzo MOEk herrialde aberatsei. Eskea gorabehera, Frantziako presidenteak esan du hirugarren dosia "beharrezkoa" dela pertsona zaurgarrienentzat.
2021/08/04 - 21:20
Covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia atzeratzea eskatu du MOEk
Europako biztanleriaren erdia baino gehiago txertoa hartuta dago, eta Ameriketako Estatu Batuetan % 70 dira txertoa hartutako pertsonak; Afrikan, ostera, biztanleen % 2k soilik du jarraibide osoa, eta % 5ek dosi bat jaso du.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/22 - 18:30
Txinak ukatu egin du Covid-19a Wuhango laborategietan sortu zenik
Asiako herrialdeak atzera bota ditu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Wuhango laborategi nazionalean pandemiaren jatorria ikertzen jarraitzeko iragarritako planak. Laborategiak dio han ez dela inongo ihesik izan.
2021/07/05 - 13:13
Daniel Lopez Acuña: "Mugikortasuna mugatzeaz hausnartu beharko litzateke"
Gazteen artean kutsatzeek izan duten gorakada ikusita Daniel Lopez Acuña epidemiologoa "gaueko aisialdia ixtearen" aldekoa da, gainera, aldaera gehiago etor daitezkeela adierazi du.
2021/07/03 - 20:11
Covidaren aurkako txertoen bi dosiek aldaera berrietatik babesten dute
Catherine Smallwood OMS-Europako Larrialdi Zerbitzuetako arduradunak esan duenez, Pfizerren eta AstraZenecaren formulek Delta aldaeraren aurka funtzionatzen dutela frogatu da.
2021/07/02 - 20:13
Udazkenerako olatu berri bat iritsi daitekeela ohartarazi du Munduko Osasun Erakundeak
Arduraz jokatzeko deia egin du Munduko Osasun Erakundeak. Kezkatuta dago, eta adibidetzat jarri du Eurokopak ekarri dituen jende pilaketak. Neurriak arintzeak ez baitu esan nahi pandemia amaitu denik.
2021/06/27 - 18:00
Txertoa aurreratzeko eskatu diote Erasmus ikasleek Osasun Sailari
Abuztuan edo irailean joango dira atzerrira, eta berme guztiekin bidaiatu nahi dute. Txertoa aurreratzeko eskatu diote Osasun Sailari. Nafarroan hala egingo dute.
2021/06/07 - 22:43
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea proposatu du Simonek
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea eskaini die Osasun Sailak, gehiegizko atzerapenak saihesteko.
2021/05/27 - 19:31
Txertoen patenteak behin-behinean indargabetzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Adierazpenean gogorarazi dute Hego Afrikak eta Indiak egindako proposamenak jabetza intelektuala eta ezagutza partekatzea ahalbidetzen duela, eta monopolioak galaraziko lituzkeela.
2021/05/27 - 12:21
Joe Bidenek koronabirusaren jatorria argitzeko eskatu die inteligentzia zerbitzuei
Inteligentzia zerbitzuen txosten baten arabera, 2019ko azaroan Wuhango hainbat ikertzaile gaixotu eta ospitaleratu egin zituzten
2021/05/25 - 14:37
MOEk ohartarazi du zaila dela herrialderen batek laster immunitate kolektiboa lortzea
Osasun larrialdietako zuzendariak berretsi du transmisioa kontrolatzeko beharrezkoa dela komunitatearen % 80 baino gehiago immunizatuta egotea.
2021/04/29 - 01:00
MOE: "Aldaera indiarra kutsakorragoa eta txertoen aurrean gogorragoa izan daiteke"
Covid-19aren aldaera indiarra urte bukaeran atzeman zuten herrialde horretan. 17 herrialdeetan abiatu dituzte ikerketak, horren genoma aztertzeko.
2021/04/27 - 09:33
Munduko Osasun Erakundeak 2.600 pertsonako taldea bidaliko du Indiara
Munduko Osasun Erakundeak adierazi duenez, egoera "lazgarria" da herrialdean. Egunero, batez beste, 350.000 kasu baino gehiago atzematen ari dira.
2021/04/26 - 14:22
Txernobyl, isilpeko hondamendia
Duela 35 urte historiako ezbehar nuklear handienak kontinente oso baten osasuna arriskuan jarri zuen.
2021/04/26 - 13:06
"Txerto batek tronboa eragitea tximista batek jota hiltzea bezain arraroa da"
Jose Maria Bayas Rodriguez doktorearen esanetan, covid-19aren aurkako txertoetan tronboen kasuak detektatu izana farmakozaintzaren arrakasta da.
2021/04/23 - 17:13
AstraZenecaren txertoaren onurek nabarmen gainditzen dituzte arriskuak
MOEren aholkularitza-taldeak azpimarratu duenez, onurak arriskuak baino askoz ere gehiago dira. Produktuaren eta tronbosi kasu arraroen arteko harremana "egiantzekoa" dela uste du.
2021/04/19 - 10:53
MOE Indian identifikatutako covid-19aren aldaera berri bati begira dago orain
Oraingoz, ez dakite aldaera hori herrialdeko kasuen gorakada handiarekin erlazionatuta dagoen.
2021/04/09 - 21:40
Munduko Osasun Erakundeak Txinako txertoen erabilera aztertuko du apirilaren 26an
Covid-19aren aurkako txerto txinatar nagusiak ebaluazioaren azken fasean daude. MOEk erabaki behar du produktu horien larrialdiko erabilera onartzen duen ala ez.
2021/04/09 - 20:50
MOE: "Ez dago proba zientifikorik txerto ezberdinak konbinatzea gomendatzeko"
AstraZenecaren lehen dosia jaso duten herritarrei bigarrn dosian Pfizerren edo Modernaren txertoa ematea erabaki du Frantziako Gobernuak.